73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

199/2006 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Odol Transfusiorako Zentrorako (CTNA) eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Transfusio Sarerako informazio eta kudeaketa sistema bat erosi eta ezartzea prozedura irekiaren bidez kontratatzeko eta lehiaketa bidez esleitzeko espedientea onesten duena.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazio Sistemen Proiektuetarako Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Odol Transfusiorako Zentrorako (CTNA) eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Transfusio Sarerako informazio eta kudeaketa sistema bat erosi eta ezartzeko lanak eginen dituen enpresa hautatzea (2006/110 espedientea).

_Tramitazioa: arrunta.

_Esleitzeko prozedura: irekia.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

_Kontratuaren aurrekontua: 180.000,00 euro, BEZa barne.

_Egiteko epea: 2006ko abenduaren 31 baino lehen.

_Klausulen agiriak: interneteko www.navarra.es orrian (zerbitzuen katalogoa/kontratazioak) edo Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administrazioaren Bulegoan (Tomás Caballero parkea, 1, "Fuerte del Príncipe II" eraikina, hirugarren oina).

_Proposamenak aurkezteko tokia, eguna eta ordua: 2006ko uztailaren 17a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko oina), edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideren bat erabiliz.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua: 2006ko irailaren 8ko 10:00etan, Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoan (Tomás Caballero parkea, 1, "Fuerte del Príncipe II" eraikina, hirugarren oina).

Iruñean, 2006ko ekainaren 1ean._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F0609290