66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TUTERA

Lehiaketa publikoa esleiturik

Aditzera ematen da Tuterako Udalak ondoko kontratu hau esleitu duela, 2006ko apirilaren 7an hartutako erabakiaren bidez; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa betetzeko.

_Kontratuaren xedea: Tuterako Udalaren Emakumeari laguntza integrala emateko zentroko zerbitzuen kudeaketa esleitzea. Prozedura: prozedura irekia, lehiaketa. Zenbatekoa: 240.404,00 euro, BEZa eta gastu guztiak barne, kontratuaren lehen urterako. Esleipen-hartzailea: Avanvida, S.L..

Tuteran, 2006ko apirilaren 10ean. _Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0607552