66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BERA

Berako 0-3 urtekoendako Haur Hezkuntzako ikastetxea kudeatzeko zerbitzua kontratatzea

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Berako Udalak ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea erabaki zuen, 2006ko maiatzaren 17ko osoko bilkuran:

Kontratuaren xedea: 0-3 urtekoendako Haur Hezkuntzako ikastetxea kudeatzeko zerbitzua kontratatzeko lehiaketa.

Adjudikatzeko bidea: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.

Kontratazioaren aurrekontua: 161.809,72 euro.

Baldintzen plegua: lehiatzaileen eskura udal bulegoetan eta Infolocal 012 Zerbitzuan.

Proposamenak noiz eta non aurkeztu: Udalaren erregistroan, 27 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna larunbata suertatzen bada, astelehena arte luzatuko da. Orduak: 08:30etatik 13:30etara.

Proposamen ekonomikoak noiz eta non ireki: Berako Herriko Etxean; eguna Udaleko Iragarki Taulan argitara emanen da eta lehiatzaile eta interesatuei jakinaraziko zaie.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Beran, 2006ko maiatzaren 23an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0608868