66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARGUEDAS

Arau Subsidiarioetako aldaketa: 4. poligonoko 2113 eta 2136. lurzatiak

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, 50/2006 Foru Aginduan, otsailaren 9an, behin betikoz onetsi zuen Arguedasko Arau Subsidiarioetako aldaketaren espedientea, 4. poligonoko 2113 eta 2136. lurzatietan (Los Olivillos alderdia), Cárnicas Floristán, S.A. enpresak sustatua, eta argitara eman zen 2006ko 33. bon.ean, martxoaren 17koan. Horren ondoren bidezko da hirigintzako arautegia argitaratzea, ondoko eranskinean datorrena.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Arguedasen, 2006ko maiatzaren 18an._Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Lurzoruaren mota eta kategoria, erabilera eta azalera

2113. lurzatia.

_Hiri-lurzoru finkatu gabea.

_Erabilera: industriakoa.

_Azalera: 8.684 m².

2136. lurzatia.

_Hiri-lurzoru finkatu gabea.

_Erabilera: industriakoa.

_Azalera: 9.056 m².

Eraikitzeko lizentziak:

2113 eta 2136. lurzatietarako.

_Eraikigarritasuna: %60.

_Erabilera: industriakoa.

_Garaiera, gehienez: 12 m.

Ekipamendu eta zerbitzuetarako tokiei buruzkozehaztapenak

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 53. artikuluaren arabera, ondoko zehaztapenak ezartzen dira ekipamendu eta zerbitzuetarako tokietarako:

_Berdeguneak.

Aipatu artikuluaren 4.c idatz-zatiak ezartzen duen moduan, sektorearen ehuneko 10 gutxienez berdeguneetarako erabiliko da. Berdegune horiek kokatuko dira antolamendu osoarekin bat datozela, gerakinguneetan eta bazter-lurretan pila daitezen saihesteko.

_Aparkalekuak.

85/1995 Foru Dekretuaren 26. artikuluari jarraikiz, batez beste 5.000 metro koadrotik 20.000 metro koadrora bitarteko industri eremuetan aparkatzeko toki bat izanen da eraikitako azalerako 200 metro koadroko.

_Erabilera anitzeko ekipamendua.

35/2002 Foru Legearen 53. artikuluaren 5.d idatz-zatiak ezartzen duenaren arabera, erabilera anitzeko ekipamendurako xedatutako azalera, industriarako erabilerako hiri lurzoru finkatu gabean, antolatutako azalera guztiaren 100eko 4 izanen da.

Ondoko taulak ekipamendurako guneei buruzko zehaztapenak biltzen ditu, aurretik azaldutakoari jarraikiz:

LURZ. 2113 LURZ. 2316

AZALERA, GUZTIRA 9.056 m² 8.684 m²

BERDEGUNEAK (%10) 905,6 m² 868,4 m²

APARKALEKUAK

(toki 1/eraikitako azal. 200 m²) 28 toki. 27 toki.

ERABILERA ANITZEKO EKIPAMENDUA (%4) 362,24 m² 347,36 m²

Iragarkiaren kodea: L0608609