66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZA

Zangozako Udaleko Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa hasiera batean onetsirik

Zangozako Udalak, 2006ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zangozako Udaleko Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Dena dela, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Zangozan, 2006ko apirilaren 28an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0608593