66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

47/2006 FORU AGINDUA, apirilaren 28koa, Hezkuntza kontseilariak emana. Honen bidez, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak abenduaren 14an emandako 1122/2005 epaia betez, María Teresa Oteiza Apezetxea andrea Haur Hezkuntzako espezialitatean (euskarazkoan) hautatu diren izangaien zerrenda sartu da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketaren deialdiaren barrenean (Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 7ko 116/2003 Foru Aginduaren bidez onetsi zuen deialdia). Honen bidez, halaber, Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketaren espedientea onetsi da, María Teresa Oteiza Apezetxea andreari dagokionez.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, martxoaren 7ko 116/2003 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2003ko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 17an.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 1ean emandako 1269/2003 Ebazpenaren bidez, Maisu-maistren Kidegoan, Haur Hezkuntzako espezialitatean (euskarazkoan) sartzeko oposizio-lehiaketatik kanpo utzi zen María Teresa Oteiza Apezetxea andrea, ez baitzuen frogatu euskarazko lanpostuetarako parte hartzeko eskatzen zen berariazko titulazio baldintzaren betetzea, aipatu deialdiko bigarren eta hirugarren oinarrietan ezarritakoaren arabera (Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 7ko 116/2003 Foru Aginduaren bidez onetsi zuen deialdi hori).

Hautapen prozesutik baztertzearen ondorioz, María Teresa Oteiza Apezetxea andrea ez zen agertu Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abuztuaren 5ean emandako 372/2003 Foru Aginduari erantsi zitzaion izangai hautatuen zerrendan, nahiz eta oposizio aldiko hiru proba baztertzaileak gainditu, eta haren puntuazioak lehiaketa aldikoekin batuta hautatutzat jo beharko zen, Haur Hezkuntzako espezialitatean, euskaraz irakasteko.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak abenduaren 14an emandako 1122/2005 epaiaren bidez, onetsi egin da María Teresa Oteiza Apezetxea andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtso hori jarri zuen Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 1ean emandako 1269/2003 Ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa isiltasun administratiboz ustez ezestearen kontra. Epaiaren ondorioz baliorik gabe utzi da aipatu ebazpena, eta interesatuak Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emandako martxoaren 7ko 116/2003 Foru Aginduaren bidez deitutako hautapen prozesuan sartzeko eskubidea duela onartzen da eta, beraz, hautatuen zerrendan sartzekoa, praktika aldira pasatzeko.

Epaia irmoa denez bide jurisdikzionalean, bidezkoa da zehatz betetzea, eta, hori hala, María Teresa Oteiza Apezetxea andrea Haur Hezkuntzako espezialitatean (euskarazkoan) hautatu diren izangaien zerrendan sartu behar da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketaren deialdiaren barrenean (Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 7ko 116/2003 Foru Aginduaren bidez onetsi zuen deialdia).

Interesatuaren eskubide hori onartuta, bere puntuazio osoa zehaztu behar da, izangai hautatua den aldetik.

María Teresa Oteiza Apezetxea andreak oposizio aldiko proba baztertzaileetan puntuazio hau lortu du: 6,640 puntu lehenengo proban (idatzizkoa), 6,780 bigarren proban (praktikoa) eta 6,790 hirugarren proban (ahozkoa). Horrenbestez, oposizioan 6,7366 puntu lortu ditu batez beste. Beste alde batetik, lehiaketa aldiko merezimenduen balorazioan 5,4110 puntu ditu eta, hala, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuko 31.2 artikuluan puntuazio osoa lortzeari buruz ezarri den arauari jarraikiz puntuazioak batuta, María Teresa Oteiza Apezetxea andreak 6,2947 puntu ditu.

Hezkuntza kontseilariak abuztuaren 22an emandako 383/2003 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketaren deialdiko praktikaldiaren funtzionamendurako arauak onetsi ziren. Deialdia Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 7ko 116/2003 Foru Aginduak onetsi zuen.

7. arauan ageri zen praktikaldia 2003ko irailaren 1ean hastekoa zela eta 2004ko martxoaren 1ean bukatzekoa.

Denbora horretan, María Teresa Oteiza Apezetxea andrea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat aritu da lanean, Azpilkuetako ikastetxe publikoan, aldi baterako kontratuarekin, administrazio araubidean. Lehen Hezkuntza Orokorreko maistra lanpostua izan du eta hizkuntza euskara.

María Teresa Oteiza Apezetxea andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketaren deialdiaren barrenean (Hezkuntza kontseilariak otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdia, 2005eko 24. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, otsailaren 25ean), Haur Hezkuntzako espezialitatean (euskarazkoan) probak gainditu dituen izangai gisa deklaratu da, Hezkuntza kontseilariaren abuztuaren 8ko 130/2005 Foru Aginduaren bidez; gainera, gai deklaratu da praktikaldian, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak abenduaren 14an emandako 1122/2005 epaia betetzean bidezkoak dituen interesei kalterik egin ez dakien. Horiek horrela, 2003/2004 ikasturte osoan aldi baterako kontratatu gisa eta administrazio araubidean eman zituen zerbitzuak (maistra lanpostua, Lehen Hezkuntza Orokorra euskaraz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari atxikitako Azpilkuetako ikastetxe publikoan) 2003ko deialdiari dagokion praktikaldiaren parekoak direla onartzen da, eta María Teresa Oteiza Apezetxea andreak praktikaldia gainditu duela.

Azkenik, bidezkoa da Hezkuntza eta Zientzia Ministeriora igortzea Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketaren espedientea, María Teresa Oteiza Apezetxea andreari dagokiona, Maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionario titulua eman dakion, 2004ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bigarren xedapen iragankorrarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 c) artikuluak eta apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. María Teresa Oteiza Apezetxea andrea Haur Hezkuntzako espezialitatean (euskarazkoan) hautatu diren izangaien zerrendan sartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketaren deialdiaren barrenean (Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 7ko 116/2003 Foru Aginduaren bidez onetsi zuen deialdia).

2. Foru agindu hau Hezkuntza eta Zientzia Ministeriora igortzea, María Teresa Oteiza Apezetxea andreari Maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionario titulua eman dakion, 2004ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

_Maisu-maistren Kidegoa:

Espezialitatea: Haur Hezkuntza (euskaraz).

NANa: 072668851.

Deiturak eta izena: María Teresa Oteiza Apezetxea.

Puntuazioa: 6,2947.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

4. María Teresa Oteiza Apezetxea andreari bost egun naturaleko epea ematea, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko maisu-maistren lanpostuak betetzeko deialdian (Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 31ko 130/2006 Ebazpenaren bidez onetsian) parte hartzeko beste eskabide bete ahal izateko.

5. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileria Atalera, Haur eta Lehen Hezkuntzako Bulegora, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Hezkuntza eta Zientzia Ministeriora, bai eta interesatuari berari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko apirilaren 28an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0607724