66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

428/2006 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen da Nafarroako Gobernuaren 2006ko otsailaren 6ko espediente administratiboa, "Lizarraren izen ofizialaren aldaketa ez onartzea" erabakitzen duena eta interesatuta egon daitezkeenei espedientea jakinarazten diena; era berean, interesatuei ediktu bidez epea jartzen die errekurtso horretan demandatu moduan agertu eta aritu ahal izan daitezen.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 226/2006 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igor diezaiotela eskatu du. Aipatu auzi-errekurtsoa Lizarrako Udalak jarri zuen, 2006ko otsailaren 6an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren aurka; erabaki haren bidez Lizarraren izen ofiziala aldatzea ukatu da.

Halaber, Sala horrek Administrazio honi eskatu dio agertzeko epeak ezar ditzala, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49. artikuluko 1., 2. eta 4. idatz-zatietan xedatu bezala.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuak Lizarraren izen ofizialaren aldaketa ez onartzeko 2006ko otsailaren 6an hartutako erabakiaren espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzitara ager daitezen eta etor daitezen, auzi horretako demandatu gisara, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari dagokionez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, Lizarrako Udalari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 10ean._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0608174