66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

152/2006 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2006-2007 kanpainarako, toki entitateentzako mendi lanetarako dirulaguntzen araubidea ezartzen duena.

Nafarroako baso ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak eta hori garatzen duen Mendien Erregelamenduak, otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, mendiko lanetarako dirulaguntzen oinarrizko araubidea ezarri zuten.

59/1992 Foru Dekretuaren 105. eta 107. artikuluen arabera, laguntza horien garapen zehatza foru agindu baten bidez arautu behar da, aipatutako mugen barruan.

Nafarroako Oihan Plana, Nafarroako Parlamentuak 1998ko azaroan onetsi baitzuen, ezarri egin zituen mendi lanen helburuak eta jarraibideak hurrengo hamar urteetarako. Zehatzago, Planak basoko lanak sustatzeko eta diruz laguntzeko zenbait ekintza eta neurri biltzen ditu.

Nafarroako nekazaritza garatzeko 2000-2006 programak, bestetik, 1257/99 (EE) Erregelamenduaren VII. kapituluko 30. artikuluan basogintzari laguntzeko neurriak 2000ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko oinarriak ezarri zituen.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak proposamena egin du toki entitateen mendi lanetarako 2006-2007 kanpainako dirulaguntzen araubidea ezartzeko. Proposamenaren aldeko txosten juridikoa eman da. Idazkaritza Teknikoak eta Kontu-hartzailetza Delegatuak proposamenaren aldeko txosten juridikoa eman dute.

2006a da Nafarroako nekazaritza garatzeko gaur egungo programaren indarraldiko azken urtea. 2007. urtean Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 Erregelamenduak indarra hartuko du, Nekazaritza aldeen garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsaren bitartez kudeatzen diren nekazaritzaren garapenerako laguntzei buruzkoak (FEADER). Deialdi honetako laguntzen kofinantzaketa 1698/2005 Erregelamendua garatzeko argitaratzen diren erregelamendu aplikagarri eta aldi baterako neurrietan ezarritakoari jarraikiz eginen da.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41.1 artikuluak eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluak esleitzen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2006-2007 kanpainan mendi lanetarako laguntzen araubidea onestea. Oinarriak foru agindu honen eranskinean bildu dira.

2. Dirulaguntzak emateko baldintza izanen da aurrekontuan horretarako kreditua egotea. Dirulaguntza hauek sortzen duten gastua 2007ko gastuen aurrekontuko "Oihan Planeko dirulaguntzak-FEOGA" izeneko kontusailaren edo antzeko baten gain egonen da.

3. Administrazio Publiko interesdunek foru agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen abenduaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

4. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko ohiko komunikabideetan argitara dadila agintzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, Kontrol Administratiboaren Atalari, Idazkaritza Teknikoari eta departamentu horretako Kontu-hartzailetza Delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 12an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

ERANSKINA

2006-2007 kanpainarako, toki entitateentzako mendi lanetarako dirulaguntzen araubidea

Lehenbizikoa._Xedea.

Deialdiaren helburua da Nafarroako basoetan mendi lanetarako dirulaguntzak ematea. Halaber, habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauak ezarritakoa betetzen duten lanak bultzatu nahi dira honen bidez.

Hona hemen dirulaguntzaren xedeko jarduerak:

_Mendiaren kudeaketa jasangarria: basoberritzeak, basogintzako lanak, basoko azpiegiturak, beste ondasun batzuen produkzio naturalerako ahalmena hobetzea.

_Basoko ekosistemaren biodibertsitatea zaindu eta hobetzea.

_Basoetako paisajearen eta aisiaren arloa zaindu eta hobetzea.

_Eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazio teknikoa prestatu eta obrak zuzentzea.

_Neurri osagarriak ematea, Nafarroako Natura Sarea sailean sarturik dauden lurretan.

Mendi lanetarako laguntzen onura publikoa edo interes soziala Nafarroako baso ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen IV. tituluan oinarritzen da, izan ere, haren 66. artikuluaren arabera, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak laguntza teknikoa eta ekonomikoa eman behar die mendi edo baso publiko nahiz pribatuen titularrei.

Bigarrena._Dirulaguntzen onuradunak eta bateraezintasuna.

1. Nafarroako toki entitate guztiek eskuratzen ahal dituzte deialdi honetako dirulaguntzak.

2. Dirulaguntza hauek bateraezinak dira ibaiak hobetzeko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak kudeatzen dituen laguntzekin eta abeltzaintzako azpiegituretarako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak ematen dituen horiekin.

3. Eskatzaile multzoak.

Deialdi honen xedeak betetzeko, eskatzaileek beren eskabideak aurkeztu beharko dituzte, ondotik aipatzen diren laguntza multzoen arabera sailkatuta:

I. multzoa:

II. eranskinean sarturik dauden toki entitateak.

II. multzoa:

Gainerako toki entitateak.

Hirugarrena._Dirulaguntzen modalitateak.

_A modalitatea: mendiaren kudeaketa jasangarrirako dirulaguntzak.

A.1. Basoberritzeak:

Jarduera hauek izanen dira dirulaguntzaren xede: basoberritzea egitea, itxiturak egitea edo/eta hodi babesleak jartzea eta lehenbiziko bost urteetan egin behar diren mantentze-lanak, hala nola, hutsak betetzea eta landare lehiatzaileak kontrolatzea.

Kasu berezietan, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren txosten tekniko arrazoitu baten bidez, dirulaguntza ematen ahalko da aurreko urteetan lagundutako basoberritzeetarako, baldin eta, 5 urte baino gehiago izan arren, horiek egin ezean problemak sortuko balira horien bideragarritasunarentzat.

Basoberritzeko memoria edo proiektuek mantentze-lanetarako plan erraz bat bildu beharko dute. Horretan jarduketaren helburua lortzeko lehenbiziko bost urteetarako aurreikusten diren eskuhartzeen programa baloratu bat zehaztuko da (jarduketen justifikazioa, egutegia eta aurrekontua barne). Laguntza hauen onuradunek hurrengo urteetan ere eskatzen ahalko dute jarduketen dirulaguntza, baldin eta deialdian aukera hori aipatzen bada. Horretarako eskabide bat (I. eranskina) eta jarduketen azalpena (IV. eranskina) aurkeztu beharko dituzte. Basoberritzeko laguntzaren jatorrizko espedientea aipatuko da.

Plan horretan aipatzen ez diren mantentze-lanak dirulaguntzaren hurrengo ekitaldietan sartzen ahalko dira, baldin eta haien egokitasuna frogatzen bada eta deialdian aukera hori aipatzen bada.

Zuretarako diren makaldietan, eta helburua bada kalitatezko zura lortzea, modalitate honetan honako lan hauetarako emanen da dirulaguntza:

1. Basoberritzea.

2. Itxiturak.

3. Mantentze-lana:

_Kimaketak: lehenbiziko kimaketa eta enbor nagusia garbitzekoa.

_Area pasatzea: urtean bi aldiz egiteko emanen da dirulaguntza. Area zuzen-zeharka pasatu beharko da. Urte batean area pasatze bakar bat eskatzen bada, jarduketa hori ez da finantzatuko. Ekintza desberdintzat joko dira 2006. eta 2007. urteetako area pasatzeak.

_Ez da dirulaguntzarik izanen makaldietako ureztatze lanengatik.

Makaldietarako baldintza bereziak:

Makaldiak mantentzeko lanak egiteko aurkezten diren eskabideek, beren proiektu edo memorian, hori beharrezkoa denean, makaldiaren adina aipatu beharko dute.

Halaber, makaldietako kimaketarako eskabideetan adierazi beharko dira makaldiaren adina, baita makalen batez besteko diametroa nahiz garaiera. Eskabidea atzera bota daiteke parametro horiek bateraezinak badira kalitate oneko zura lortzeko beharko litzatekeen kimaketarekin.

Aurreko datuak aurkezten ez badira, ez da dirulaguntzarik emanen makaldietan egiten diren area pasatze eta kimaketengatik.

Ibai ondoko basoberritzeetarako baldintza bereziak:

Ibaiekin muga egiten duten lurrak basoberritzeagatik dirulaguntza hartzeko, errekatik lehen bost metroetan nahitaez sartu beharko dira inguruko landaredi naturaleko baso espezie ur bazterrekoak, edo, bestela, berezko landaredia bere horretan mantenduko da, eta basoberritzearen gainerako zuhaitzekin tarte egokia utziko.

Horrelakoetan, bai eskabide orrian bai proiektu edo memoria teknikoan, ekintza derberdinak bailiran aurkeztu beharko dira babes-zerrendako ekintza eta basoberritzearen gainerakoa. 5 metroko babes-zerrendaren azalera hori B modalitateko dirulaguntzen barrenean sartuko da.

Espezie multzoak:

Dirulaguntza, hamalaugarren oinarriak dioen bezala, espezie multzoaren araberakoa izanen da. Espezie multzoak honela daude definituak:

_Epe laburreko espezieak: 15 urte edo gutxiagoko mozketa epea dutenak eta, edozein modutan ere, 10 urtetik gorakoak.

_Epe erdiko espezieak: 15 urtetik 70era bitarteko mozketa epea duten espezieak, hala nola pinu beltza, Korsikako larizio pinua, izei gorria, Sitkako izeia, Douglas izeia, Lawson altzifrea, alertzeak, sekuoiak, zedroak, basagereziondoa, lizarrak, intxaurrondoa, tulipa arbola, haritz amerikarra, urkia, Sorbus, haltza, ezkiak, platanoa, zurzuria, astigarrak, Populus (hazkuntza azkarreko makalak ez) eta gaztainondoak.

_Epe luzeko espezieak: 70 urtetik gorako mozketa epea dutenak, hala nola ler gorria, larizio pinu hispanikoa, Austriako larizio pinua, Aleppo pinua, pinazi-pinua, mendi-pinua, izeia, hagina, pagoa, artea, haritz arrunta, haritz kandugabea, haritz ilaunduna, ezkametza eta ametza.

_Zuhaixka espezieak: abaritza, gurbitza, legeltxorra, ezpela, gorostia, elorri beltza, hurritza, ipurua, miterra eta hostazuria, besteak beste.

Baldintza fitosanitarioak:

Pino insignis delakoaren landaketa berriak eta basoberritzeak ezin dira dirulaguntzen xede mendi lanetarako laguntzen ekitaldi honetan, ez eta eginak diren landaketak mententzeko lanak ere, salbu eta hiru urtetik beheitiko landaketen garbiketetan eta Pinus ez beste espezieekin egin beharreko hutsuneen birlandatzeetan.

Oro har, basoberritu eta hutsuneak betetzeko erabiliko diren espezieek kanpaina honetan argitaratzen den araudi fitosanitarioa bete behar dute.

Modalitate honetarako baldintza orokorrak:

Itxituraren eta hodi babesleen kostua ez dago basoberritzearen edo hutsuneen birlandatzearen kostuaren barrenean, hau da, aparte aurkeztu behar da. Itxitura egiteko eskabidea aurkezten bada (A.1 edo A.2 modalitatea), nahitaez jendearendako pasabideak aurreikusi behar dira itxitura horrek bide bat mozten duenean, eta gainera jendearendako pasabide bat, itxituraren 250 bat metro lineal bakoitzeko, behar diren arrazoiak ematen direnean izan ezik.

Garbiketa bakarra egiteko dirulaguntza emanen da 2006. urterako eta beste bat, 2007. urterako. Garbiketa horien eskabideak aparte aurkeztuko dira. Mantentze-lanak bukatu eta hurrengo hilabetearen barruan jakinarazi beharko zaie Plangintza eta Laguntza Ataleko langileei haien bukaera.

Basoberritzeak mantentzeko lanak izanez gero, memoria edo proiektuetan basoberritzearen adina zehaztu beharko da.

Basoberritzeak garbitu eta makaletan area pasatzeko lanak bukatu bezain laster, bukaera horren berri emanen zaio Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari. Jakinarazpen hori egiten ez bada, lan horiek ziurtatu eta ordaindu gabe gelditzen ahalko dira.

Zuhaitz-landareak edo haziak erabiltzeko baldintza bereziak:

Landareek eta haziek oihan espezieen arloan indarra duten arauek ezarritako baldintzak beteko dituzte, bai eta proiektuetan eta memoria teknikoetan ezarritako baldintzak guztiak ere.

Landareen adina eta gutxieneko neurriak aipatuko dira aurkeztutako proiektuan edo memoria teknikoan.

A.2. Basolanak (makaldietan izan ezik):

Bakantzeak (balio gabeko zuhaitzen mozketak), kimaketak, itxiturak jarri eta hobetzea, mendiaren birsorkuntza naturalerako, itxiturak kentzea, mendi lanak eta sasi garbiketak birsorkuntza naturala laguntzeko, zuhaitzik gabeko guneetan su eman ordez sasi garbiketa mekanikoak, suteei aurre hartzeko neurriak eta hondakinak desagerraraztea.

Kimaketak egiteko baldintzak:

Kimaketak egiteko eskabideetan adierazi beharko da zuhaiztiaren adina edo adin mota, baita zuhaitzen batez besteko diametroa nahiz garaiera. Eskabidea atzera bota daiteke parametro horiek bateraezinak badira kalitate oneko zura lortzeko beharko litzatekeen eiteko kimaketarekin.

Koniferoak:

_Lehenbiziko kimaketa, 2,5 metroko garaiera bitartekoa: gehienez ere hektarea bakoitzeko 400 zuhaitzetarako emanen da dirulaguntza.

_Garaierako kimaketa, 2,5 metrotik 5 metrora bitartekoa: gehienez ere hektarea bakoitzeko 200 zuhaitzetarako emanen da dirulaguntza.

Hostozabalak:

_Garaierako kimaketa, 2,5 metrotik 5 metrora bitartekoa: gehienez ere hektarea bakoitzeko 400 zuhaitzetarako emanen da dirulaguntza.

Insignis pinuaren landaketetako bakantze eta kimaketak ez dira deialdi honetako dirulagunten xede.

Bakantzeen eta hondakinen garbiketen gaineko oharrak:

1._Bakantzeeen ondoriozko produktuak menditik eramaten ahalko dira. Bakantzeetatik ateratzen diren produktuak saltzen badira, Basogintzako Administrazioak baimena eman ondoren, egokitu eginen da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, eskatzaileak etekin ekonomikorik jaso ez dezan. Produktuak menditik eramaten badira, ez dira hondakin suntsitutzat hartuko.

2._Sute arriskuko eremuetan egiten diren bakantzeetan, eta egurra atera nahi ez bada, horiek nahitaez suntsitu beharko dira bertan. Jarduera horri dirulaguntza emanen zaio, ezarritakoaren arabera; baina dirulaguntzaren eskabidean agertu beharko dira bai bakantze lanak bai hondakinak suntsitzekoak. Eskatzailearen eta Administrazioaren artean sute arriskuaren gainean kontrako iritzirik baldin bada, Administrazioarena izanen da nagusi.

3._Etorkizunerako zuhaitzak hautatuta egiten diren bakantzeetan, hautatzen diren zuhaitzak eremuan adierazi beharko dira.

A.3. Basabideak egin eta hobetzea:

Basabideak egiteko eta daudenak hobetzeko lanak haien beharra teknikoki eta egoki arrazoitzen denean baizik ez dira diruz lagunduko. Mendia bere osoan hartu beharko da kontuan eta erabilera eta ustiapenerako aurreikuspenak.

Mendi antolatuetan bide berrietarako dirulaguntzak emanen dira, betiere horiek beren plan berezi onetsian sartuak baldin badaude.

Modalitate honetan honako ekintza hauetarako emanen dira dirulaguntzak:

1. Kaxa irekitzea (zelaitzea, konpaktazioa, eta arekak irekitzea eta profilatzea barne).

2. Lur-berdinketa hobetzea (zelaitzea eta konpaktazioa barne).

3. Arekak egitea eta garbitzea.

4. 60 cm-tako hodiak, 80 cm-tako edo gehiagoko hodiak, areka gaineko pasabideak, zola gaineko zeharkako erretenak eta sakanguneak.

5. Harri-lubetak edo ezpondak egonkortzeko bestelako sistemak.

6. Zolaketa.

7. Zurezko atakak (atakak zurrunak izanen dira, basabideetan kokatuak).

A.3. modalitate honetan aurretik azaldutako ekintzetarako dirulaguntza emanen da, eta, hortaz, ez da bestelako lanetarako dirulaguntzarik emanen, non eta ez dagoen horiek egiteko premia larria. Salbuespenez, dirulaguntzak izan daitezke zubikoak egiteko ere. Nolanahi ere, eta halako kasu bereziak baldin badira, Basogintzako Administrazioak txosten zehatza egin beharko du horren gainean.

Udal tasekin kargatzen diren azpiegiturak sortzeko ez da dirulaguntzarik emanen, eta, eman baziren, itzultzeko eskatzen ahalko da, baldin eta Basogintzako Administrazioaren ustez, tasa horiek azpiegitura horietaz baliatzen den eremuaren oihan kudeaketa eragozten badute.

A.4. Basoko beste ondasun material batzuen (fruituen, onddoen, perretxikoen, hazien, landare usaintsuen, sendabelarren, energiarako baso biomasaren, eta abarren) produkzio naturalerako gaitasuna hobetzeko ekintzak.76641

_B modalitatea: Biodibertsitatea.

Basoko ekosistemaren biodibertsitatea zaindu eta hobetzeko helburua duten ekintzetarako dirulaguntzak: desagertzeko arriskuan dauden edo beren habitataren aldaketen aurrean ahulak diren espezie katalogatuentzat basoko habitata kontserbatzeko ekintzak, ehiza espezieen bizitoki izateko ahalmena handitzeko ekintzak, habitata zaintzearekin bateragarriak direnak, ibai ondoetan eta haien lehenbiziko bost metroetan heskaiak eta landaketak egin eta haiek mantentzea, A.1. modalitatean xedatutakoari jarraikiz.

Jarduketa horiek mantentzeko lanak modalitate honen barruan izanen dira dirulaguntzen xede. Memoria edo proiektuek mantentze-lanetarako plan erraz bat bildu beharko dute. Horretan jarduketaren helburua lortzeko lehenbiziko bost urteetarako aurreikusten diren eskuhartzeen programa baloratu bat zehaztuko da (jarduketen justifikazioa, egutegia eta aurrekontua barne). Laguntza hauen onuradunek hurrengo urteetan ere eskatzen ahalko dute jarduketen dirulaguntza, baldin eta deialdian aukera hori aipatzen bada. Horretarako eskabide bat (I. eranskina) eta jarduketen azalpena (IV. eranskina) aurkeztu beharko dituzte. Basoberritzeko laguntzaren jatorrizko espedientea aipatuko da.

Plan horretan aipatzen ez diren mantentze-lanak dirulaguntzaren hurrengo ekitaldietan sartzen ahalko dira, baldin eta haien egokitasuna frogatzen bada eta deialdian aukera hori aipatzen bada.

Heskaiak jartzeko baldintzak:

Dirulaguntzak emanen dira heskaiak jarri eta haiek mantentzeko ekintzetarako, baldin eta horiek lurzatien artean egiten badira edota landu gabeko ezpondetan eta ertzetan, baita helburu nagusia abeltzaintza dutenetarako ere.

Horretarako erabiliko diren espezieak eremuko hostozabal autoktonoak izanen dira, bai hosto erorkorrak bai hosto iraunkorrak. Eremu mediterraniarrean baimenduko da Pinus halepensis eta Juniperus sp. erabiltzea.

Baztertuak:

Ez da dirulaguntzarik emanen heskaiak egiteko halako tokietan non bertako landaretza edo elementuak badira kontserbatu beharko liratekeenak.

Ez da dirulaguntzarik emanen heskaiak errepide bazterretan egiten badira, edota hirilurretan, lurzoru urbanizagarrietan edota lorategietan.

1,5 metrotik beheitiko zabalera duten eta osagaien artean ondoren azaltzen diren elementuetako bi gutxienez ez duten heskaietarako ez da dirulaguntzarik emanen. Hona hemen elementu horiek: zuhaitz espezieak, zuhaixka espezieak eta oinberritzeko zuhaitz espezieak.

Heskaiak egiten badira zuhaitz espezieak soilik erabiliz, ilarako landaketatzat joko dira.

_C modalitatea: Paisaiari eta asisiari loturiko alderdiak:

Basoetako paisaiaren eta aisiaren arloa zaindu eta hobetzeko helburua duten ekintzetarako dirulaguntzak: ilarako landaketak eta mendien basogintza eta aisiarako erabilpena arautzeko beharrezkoak diren ekintzak. Aisiarako eremuen mantentze-lan soilak ez dira diruz lagunduko.

Jarduketa guztiak mendian egin ezean, lan horietarako ez da modalitate honetako dirulaguntzarik emanen.

Ilarako landaketak egiteko baldintzak:

Ez da dirulaguntzarik emanen ilarako landaketak egiteko halako tokietan non bertako landaretza edo elementuak badira kontserbatu beharko liratekeenak. Halaber, ez da dirulaguntzarik emanen estepa eremuetan daudenengatik edo estepa eremuan egin nahi direnengatik.

Ez da dirulaguntzarik emanen halako ilarako landaketak baldin badira erabat edo hein batean areketan sartuak.

Horretarako erabiliko diren espezieak eremuko hostozabal autoktonoak izanen dira, bai hosto erorkorrak bai hosto iraunkorrak. Eremu mediterraniarrean baimenduko da Pinus halepensis, Cupressus sp. eta Juniperus sp. erabiltzea. Erabiliko diren zuhaitz espezieek oso heliofiloak beharko dute izan. Zuhaitz batetik bestera 5 eta 10 metro bitarteko distantzia izanen da.

Landaketa horiek mantentzeko lanak modalitate honen barruan izanen dira dirulaguntzen xede. Memoria edo proiektuek mantentze-lanetarako plan erraz bat bildu beharko dute. Horretan jarduketaren helburua lortzeko lehenbiziko bost urteetarako aurreikusten diren eskuhartzeen programa baloratu bat zehaztuko da (jarduketen justifikazioa, egutegia eta aurrekontua barne). Laguntza hauen onuradunek hurrengo urteetan ere eskatzen ahalko dute jarduketen dirulaguntza, baldin eta deialdian aukera hori aipatzen bada. Horretarako eskabide bat (I. eranskina) eta jarduketen azalpena (IV. eranskina) aurkeztu beharko dituzte. Basoberritzeko laguntzaren jatorrizko espedientea aipatuko da.

Plan horretan aipatzen ez diren mantentze-lanak dirulaguntzaren hurrengo ekitaldietan sartzen ahalko dira, baldin eta haien egokitasuna frogatzen bada eta deialdian aukera hori aipatzen bada.

_D modalitatea: Dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza.

D.1. Dokumentazio teknikoa egitea.

Dokumentazio teknikoa prestatzeko kostaprezioko dirulaguntza emanen da, hain zuzen ere exekuzioaren prezioaren %3, betiere Basogintzako Administrazioak onartutakoarena. Zenbateko hori ez da inola ere egiazko kostua baino handiagoa izanen.

D.2. Obra zuzendaritza.

Proiektua eskatzen den guztietan, lanen zuzendaritza teknikoa eduki behar du eskatzaileak.

Obra zuzendaritzaren kostuetarako dirulaguntza emanen da, hain zuzen ere exekuzio materialaren prezio likidatuaren %4, betiere Basogintzako Administrazioak onartutakoarena. Zenbateko hori ez da inola ere egiazko kostua baino handiagoa izanen.

Baldintzak:

1._Obra zuzendariak, baita proiektu egileak ere, egungo legeriaren araberako arlo horretako unibertsitate-teknikari eskudun beharko du izan.

2._Obra zuzendariak eguneratua eraman beharko du obra liburua.

3._Obra liburuak honako zera hauek bildu beharko ditu, guttienez: lanen hasierako akta, ziurtagiri bakoitzaren akta, obrako aldaketaren akta, horrelakorik balitz, alde biko prezioen aktak, horrelakorik balitz, eta lanen bukaerako ziurtagiriaren akta.

4._Justifikatutako kasuetan izan ezik, nahitaezkoa da obra liburu bat izatea esleipen-hartzaile den kontratista bakoitzeko eta sustatzaileak zuzenean egindako lan bakoitzeko.

5._Basogintzako Administrazioari aurkeztutako ziurtagiria bakoitza bere proiektuko obra unitateari lotua egonen da (edo hala bada, dagokion aldaketari lotua, betiere horiek aurretik onaartuak izan badira eta horren gaineko akta baldin bada). Modu berean, aurkeztutako faktura edo gastuen egiaztagiri bakoitza dagokion ziurtagiriari lotua egonen da.

6._Basogintzako Administrazioak obra liburua aurkezteko eska dezake edozein momentutan.

7._Obra zuzendariak, proiektu egilea bera bada, IV. eranskineko inprimakia aurkeztu beharko du, behar bezala beteta, dirulaguntzarako eskabidea egiten den momentuan berean, eta proiektu teknikoari atxikia. Modu berean, V. eranskineko inprimakia aurkeztu beharko da, behar bezala beteta, dirulaguntza eskatzen den lanen bukaerari buruz foru agindu honek ezartzen duen azkeneko eguna baino lehen.

8._Proiektuetan betiere segurtasun eta osasun arloko koordinatzaile bat izanen da.

9._Aurretik azaldu diren baldintzetako bat ez betetzeak berekin ekarriko du obra zuzendaritzarako dirulaguntza ez ordaintzea.

_E modalitatea: Natura Sareko neurriak:

Definizioa:

Mendi lanetarako dirulaguntzen kanpaina honen xedearekin bat, toki entitateak baldin badira eskabidea eginda eta herrilurrak dituztenak, eta horiek Batasuneko Intereseko Leku izateko proposamena jaso badute, III. eranskineko Natura Sareko neurriak gauzatu ditzakete, nahi badute.

Natura Sareko neurrien aurrekontu osoa gehienez ere 42.000 eurokoa izanen da eskatzaileko. Natura Sareko neurrien dirulaguntza %100ekoa izanen da, neurri horiek emateko espedienteetako basoberritzeen mantentze-lanak barne.

Baldintzak:

_Proposatzen diren Natura Sareko neurriak oso-osorik egin beharko dira Batasuneko Intereseko Leku izateko proposatu diren herrilurretan.

_Proposatzen den neurri bakoitzak beharko du toki entitate eskatzailearen konpromiso bat, hain zuzen ere mantentzeko plana aurkeztu beharko du, guttienez 5 urtetarako.

_Natura Sareko neurriak proiektu oso baten barrenean aurkeztu beharko dira, ekintza guztiak hartuko duen proiektuan alegia.

_Neurri horiek gauzatzeko epeak arautegi honetan mendi lanetarako diren berberak izanen dira.

Mantentze-lanen konpromisoa (mantentze-plana):

Natura Sareko neurri bakoitzerako mantentze plan bat aurkeztu beharko da. Plan hori edo horiek ekintza guztietarako aurkezten den proiektu baten barrenean sartuko dira. Mantentze-plan bakoitzak honako hau beharko du: neurriaren xedea, egin beharreko jarduketak, aurreikusitako ekintzak (halakorik bada) hurrengo bost urtetarako, aurrekontua eta plano zehatzak.

Laugarrena._Dirulaguntzen zenbatekoa.

1._Gehienez ere, berrehun eta hamaika mila (211.000) euroko inbertsioari emanen zaio laguntza. Aurrekontuan dirurik ez zegoela eta ukatutako espedienteei aurre egin ondoren, aurrekontuan dirurik geldituz gero, muga hori handitzen ahalko da hirurehun (300.000) euro osatu arte, zazpigarren arauaren 2. puntuan ezarritako lehentasunen arabera. Laguntzen ahal den inbertsioaren gutxieneko muga 3.000 (hiru mila) eurokoa da. Laguntzen ahal den inbertsioaren gutxieneko muga hori ez zaie bosgarren arauaren f) atalean aipatutako mantentze-lanak besterik biltzen ez duten eskabideei aplikatuko.

2._Aurrekontua:

Deialdi honetako 2. arauaren 3. puntuan azaldutako eskabide multzo bakoitzari ondoko aurrekontua esleitu zaio gehienez, 2007ko ekitaldiko aurrekontuko "Oihan planeko dirulaguntzak (FEOGA-G)" kontusailaren edo antzeko beste baten kargura:

2.1. I. multzokoendako aurrekontua, gehienez: dirulaguntzen honako kanpaina honetako zenbatekoaren %80.

2.2. II. multzokoendako aurrekontua, gehienez: dirulaguntzen honako kanpaina honetako zenbatekoaren %20.

Basogintzako Administrazioak aurreko kontusail horietakoren bat igo dezake, besteren bat edo batzuk erabat konprometitzen ez badira.

3. Dirulaguntzen zenbatekoa ateratzeko, modalitate bakoitzari aplikatuko zaizkio deialdi honen hamalaugarren arauan ezarritako ehunekoak, eta ondoko zenbateko hauen gainean aplikatuko da (BEZa barne):

_Onartutako inbertsioaren gainean, hamabosgarren oinarrian ezarritako erreferentzi moduluak gainditzen ez badira, edo modulatu gabeko jarduketa bada.

_Hamabosgarren arauan ezarritako moduluen gainean, onartutako inbertsioa aipatu moduluak baino handiagoa bada.

4. A.2 modalitateko lanek ezarritako erreferentziako moduluak gainditzen ahalko dituzte, aurretik toki entitateak eskaera justifikatua aurkezten badu eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak onartzen badu.

5. BIL lurretako eskatzaileendako oharrak:

III. eranskinaren barreneko eskatzaileek eginiko inbertsioak deialdi honen hamalaugarren arauan ezarritako dirulaguntzen portzentajeak halako hamar puntutan igoko dira A modalitatean sartutako ekintzendako, betiere eskatzaile horiek Natura Sareko neurriak egiten badituzte, ondoko kopuru hauetako txikiena bezalakoa edo handiagoa den aurrekontu onartu batekin: 12.000 euro edo eskabidean onartutako aurrekontuaren %10.

Natura Sareko neurri bakar bat ere egiten ez bada foru agindu honetan aipatzen diren epeen barrenean, ekintza guztietarako emana den dirulaguntzaren ehuneko hamar puntuko igoera hori bertan behera geldituko da. Halaber, neurri horietarako dirulaguntzaren ordainketa ukatu eginen da.

6. III. eranskinean sartuta ez dauden eta BIL izateko proposameneko lurrak dituzten toki entitateendako oharrak:

BIL izateko proposatutako lurrak izanik, III. eranskinean sarturik ez dauden eskatzaileek eginiko inbertsioetan, ehunenetako hamar puntuko igoera hori banan-banan aplikatuko zaizkie III. eranskinean sartuak izan ez baina euren jabetzako lurrak dituzten toki entitateei, lur horiek BIL izateko proposamena badute, eta Natura Sareko neurriak euren borondatez eginak badituzte. Horretarako, A, B eta C modalitateetako ekintza horiek oso-osorik BIL izateko lurretan egin beharko dira eta Natura Sareko neurri horietarako onartutako aurrekontua ondoko kopuru hauetako txikiena bezalakoa izanen da, gutxienez: 12.000 euro edo onartutako aurrekontuaren %10.

Natura Sareko neurri bakar bat ere egiten ez bada foru agindu honetan aipatzen diren epeen barrenean, ekintza guztietarako emana den dirulaguntzaren ehunenetako hamar puntuko igoera hori bertan behera geldituko da. Halaber, neurri horietarako dirulaguntzaren ordainketa ukatu eginen da.

7. Mendi katalogatuak dituzten toki entitateendako dirulaguntzaren zenbatekoa:

II. eranskinaren barrenean dauden toki entitateek eginiko inbertsioei deialdi honen hamalaugarren oinarriko "Mendi katalogatuak" atalarentzat finkatutako ehunekoak aplikatuko zaizkie, kontuan hartu gabe ekintzak non egin diren.

Aipatu portzentajeak banan-banan aplikatuko zaizkie II. eranskinean sartuak izan ez baina euren jabetzako lurrak dituzten toki entitateei, lur horiek Erabilera Publikoko Mendien sailkapenean badaude eta ekintza horiek guztiak Erabilera Publikoko Mendi gisa sailkatutako lurretan egiten baldin badira. Horretarako, entitate eskatzaileak eskabidean azaldu beharko du gorabehera hori, lanak egiten direneko mendi katalogatuaren zenbakia aipatuta.

Bosgarrena._Eskaerak aurkezteko tokia.

1._Dirulaguntza hauek jaso nahi dituzten titularrek eskabidea aurkeztu beharko dute Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren erregistroan (Armada etorbidea, 2; Iruña), Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan xedatutakoa ukatu gabe. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 60 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira eskabideak.

Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutunazal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira (posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/99 Errege Dekretuaren 31. artikulua).

Eskatzaileak eskabide bakarra eginen du, kanpaina osoan egin gogo diren lan guztiak azaltzen dituena.

2. Agiriak.

Eskaera egiteko ondoko agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskabide orri ofiziala, behar bezala betea eta sinatua. Inprimakia Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan da, Armada etorbidea, 2 -31002.a Iruña (I. eranskina) eta interneteko www.navarra.es orrian eskura daiteke.

b) IFKaren fotokopia.

c) Eskatzaile berriek, edo laguntzak aurreko kanpainetakoa ez beste banku-kontu batean jaso nahi dituzten horiek, banketxearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, eskatzailearen izenean eta banketxeak behar bezala betea, eta laguntzen eskatzaileak eta banketxeak sinatua.

d) Dirulaguntza-eskaria 12.000 eurotik goitikoa baldin bada, proiektu teknikoa aurkeztu behar da, eskatutako eskintza guztiak biltzen dituena, teknikari unibertsitario eskudun batek sinatua egon behar du, egungo legeriari jarraikiz, eta dagokion Lanbide Elkargoak ikus-onetsia. hori guztia teknikaria zein lanbide elkargotakoa den haren estatutu orokorrek zehazki hala agintzen badute (2/1974 Legea, 7/1997 Legeak eta apirilaren 6ko 3/98 Foru Legeak egindako aldaketekin). Dirulaguntzaren zenbatekoa kopuru horretatik beheitikoa bada, inprimaki ofizialarekin batera, memoria teknikoa aurkeztu beharko da, teknikari unibertsitario eskudunak sinatua. Bi kasuetan, dokumentazio teknikoak bikoiztuta beharko du egon. Proiektuen eta memoria teknikoen edukia foru agindu honen 4.1.1. puntuan ezarritakoa izanen da.

Natura Sareko borondatezko neurrietarako eskatzen den inber- tsioaren aurrekontua gehi eskatzaile berberak bestelako ekintzetarako eskatzen duen aurrekontua 12.000 eurokoa baino handiagoa bada, proiektua aurkeztu beharko da bai neurriak bai ekintzak batuz. Nolanahi ere, eta bestelako ekintzarik izan gabe ere, Natura Sareko borondatezko neurrien inbertsioaren aurrekontua 12.000 eurokoa baino gehiago baldin bada, proiektua egin beharko da, nahitaez. 12.000 euroko zenbatekoa gainditzen ez bada, memoria teknikoa aurkeztu beharko da.

Proiektuaren edo Memoriaren edukia:

Proiektua eskatzen den kasuetan, guttienez honako hauek bildu beharko ditu: IV. eranskineko eredua, memoria, egin beharreko lanen sailkapena, aurrekontua, baldintzen plegua, ingurumenaren ukipenen azterlana (4/2005 Foru Legearen arabera beharrezkoa bada) edo bestela ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana, 1:10.000 eskalako edo hortik goitiko planoak, segurtasun eta osasun arloko azterlanak (1627/1997 Errege Dekretuarekin bat). Proiektua prestatu duen teknikariak izenpetu beharko du eta eskatzaileak IV. eranskineko eredua.

Memoria teknikoa eskatzen den kasuetan, honakoak bildu behar ditu: IV. eranskineko eredua, aurrekariak, jarduketaren xedea, jarduketaren azalpena, ingurumenaren ukipenen azterlana (4/2005 Foru Legearen arabera beharrezkoa bada) eta 1:10.000 eskalako edo hortik goitiko planoak. Proiektua prestatu duen teknikariak izenpetu beharko du eta eskatzaileak IV. eranskineko eredua.

e) Eskatzaileek nahi badute dirulaguntzen eskabideen izapidaketan beste batzuek ordezkatu ditzatela, ordezkariendako baimena aurkeztu beharko dute, VI. eranskineko ereduaren araberakoa, ordezkariaren NANaren fotokopiarekin batera.

f) Aurreko bi kanpainetan dirulaguntzen xede izan diren landaketak mantentzeko lanak bakarrik biltzen dituzten eskabideetan, deialdi honetako A1, B, C (ilarako landaketak) edo E modalitatean sartzen ahal badira, eskabidearen inprimakia (I. eranskina) eta IV. eranskina aurkeztu beharko dira, egin nahi diren mantentze-lanen azalpen labur batekin, laguntzaren jatorrizko espedientea aipatuz. Betiere, 12.000 euroko inbertsioa gainditzen duen espedienteak proiektu tekniko baten beharra edukiko du.

g) Aurrekontuetan dirurik ez zegoela-eta, 2005-2006 kanpainan ezetsi ziren eskabideen titularrek, kanpaina honetan ere ekintza berberetarako eta ez bestetarako laguntzak eskatu nahi baldin badituzte, eskabide bat baizik ez dute aurkeztuko, gorabehera hori adierazten duena eta, hala behar izanez gero, inbertsioaren aurrekontuaren eguneratzearen berri ematen duena.

Seigarrena._Eskabideen tramitazioa.

1._Dirulaguntza hauek antolatu eta tramitatzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Plangitza eta Laguntza Atalari dagokio.

2._Laguntza eskaerak baldintzak betetzen ez baditu edo eskatzen den dokumentazioa osorik ez badago, interesatuari eskatuko zaio 10 eguneko epean hutsa zuzen dezala edo behar diren agiriak aurkez ditzala.

3._Nolanahi ere, bazterturik geldituko dira proiektua edo ekintza guztiak barne hartzen dituen memoria teknikoa ez duten eskabideak, hala nola aurkeztutako dokumentazio teknikoan akats handiak dituztenak, hain handiak non haiek zuzenduz gero aurkeztutako eskabidea erabat aldatuko bailitzateke.

4._Eskatutako dokumentazioa ezarritako epean aurkezten ez bada, edo aurkeztuta ere osorik ez edo akatsekin aurkezten bada, espedientea behin betikoz artxibatuko da, eta laguntzen eskabidea ezesitzat joko.

Zazpigarren._Dirulaguntzak emateko irizpideak.

1._Laguntza hauek lehia irekian emanen dira.

2._Kontzesioen ordena:

Deialdi honetako bigarren arauaren 3. puntuan ezarritako multzo bakoitzean onartutako eskabideei ondoko ordena aplikatuko zaie laguntzak emateko:

1. Aurreko hiru kanpainetan mendi lanetarako dirulaguntzak jaso dituzten toki entitateen espedienteak.

2. Deialdi honen III. eranskinean sartutako toki entitateen eskabideak.

3. Multzo bakoitzari esleitutako aurrekontua gaindituz gero, eskabideei lehentasuna emateko irizpidea izanen da dirulaguntza jaso duten azken kanpainako inbertsioen betetze mailaren portzentajea. Azken hiru kanpainetan dirulaguntzarik jaso ez duten eskabideei aplikatuko zaion adierazlea onartutako inbertsioaren diru kopurua izanen da.

3. Hasitako lanen kontzesioa:

2005eko urriaren 1aren ondoren hasitako mendi lanetarako ere izan daitezke dirulaguntzak, baldin eta deialdi honen edukiari lotuak badira, betiere eskabide orria, proiektua edo memoria teknikoa edo deialdian eskatzen den edozein dokumentazio aurkezteko obligazioa izanik. Lanak bukatu badira edo eskabideak aurkezteko epea hasiak badira, eskabidea aurkeztean halaxe jakinarazi beharko da. Mendietako lanen urtarokotasuna dela bide, bidezkoa da lanak hasteko baimena ematea eskabideen epea hasi baino lehen.

2005eko urriaren 1a baino lehen eginiko ekintzak dirulaguntzen xede izan daitezke, 2004-2005 ekitaldian ziurtagiririk ez hartzeko akats teknikoak zuzendu badituzte, baita premiazko arrazoiengatik eginiko jarduketak ere.

4. Espediente osatuen gainean Basogintzako Administrazioak ahalmena izanen du teknikoki ezinezkoak iritzi dituenak kentzeko.

Zortzigarrena._Kontzesioa.

1._Plangintza eta Laguntza Atalak eskabideak aztertu eta dirulaguntzak eman edo ukatzeko proposamen arrazoitua eginen du.

2._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emanen ditu dirulaguntzak, ebazpenaren bidez, FEOGA-Bermearen erakunde ordaintzaileko zuzendaria baita. 6 hilabeteko epean emanen ditu, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera.

3._Dirulaguntzak emanen dira baldin eta 2007ko ekitaldiko aurrekontuan horretarako dirurik badago.

4._Dirulaguntza hauek eman direla jankinaraziko da Nafarroako Gobernuaren web orrian, dirulaguntzen kanpainaren emaitza gisa.

5._Dirulaguntza emateak berarekin dakar baso eta ingurumen arloetako baimena eta bakar-bakarrik eskatutako eta Administrazioak, onartutako ekintzetarako, aurkeztu eta onartutako memoria teknikoaren edo proiektuaren arabera. Ekintzaren batean aldaketarik gertatzen bada, horiek Administrazioak onartu beharko ditu ingurumen eta basogintza ondorioetarako.

6._Espedientearen tramitazioaren edozein unetan, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak egoki iruditzen zaizkion egiaztapenak eginen ditu diruz lagundutako jarduerari buruz, eta jardueraren berri ematen duen agiri guztiak aztertzeko ahalmena izanen du; halaber, eskatzailea ager dadin eskatzen ahalko du bere erabakia hobeki oinarritzeko.

7._Aurrekontuan dirurik ez egoteagatik ezetsitako eskabideak.

Aurrekontuan dirurik ez zegoela eta, dirulaguntzak ukatzeko erabakia baliogabetzen ahalko da baldin eta 2007ko aurrekontuan dagokion kontusailean horretarako dirua badago, hasiera batez emandako unitate guztiak burutu ez direlako. Dirulaguntzak zazpigarren arauaren bigarren puntuan ezarritako lehentasun hurrenkerari jarraikiz emanen dira.

Bederatzigarrena._Lanak bukatzeko epea.

1. 2007ko irailaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da Plangintza eta Laguntza Atalean obra liburu osoa, eta bertan agertu ziurtagiri, faktura edo gastu egiaztagiri guztiak, V. eranskineko ereduarekin batera, azkeneko hori obra zuzendariak behar bezala betea, eta toki entitatearen adostasunarekin.

Obra zuzendaritza eskatzen ez den kasuetan, lanak bukatu direla egiaztatzen duen jakinarazpena aurkeztu beharko du onuradunak, faktura edo ordainketen egiaztagiri guztiekin batera.

2. Gastuen justifikazioa. Gastuak honela frogatzen ahal dira:

_Fakturak: jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izan beharko dute. Beste batzuek eginiko lanak edo materialen erosketa frogatzen dituzte.

_Toki entitateko idazkariaren ziurtagiriaren bidez: berezko baliabideen bidez edo auzolanean eginiko lanak frogatzen dituzte eta zehaztu beharko dute zer lan egin diren eta horiek zenbatetsi.

3. Arau honen 1. puntuan ezarritako dokumentazioa aurkeztu ezean, dirulaguntzari %1 kenduko zaio justifikazioa atzeratzen den egun natural bakoitzeko, gehienez 25 egun. 25 egun baino gehiago atzeratuz gero, dirulaguntza galdutzat emanen da.

Hamargarrena._Ordainketa.

Ohar orokorrak:

1._Deialdiko lanak egin direla egiaztatu ondoren ordainduko da dirulaguntza. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko teknikariek egiaztapen horren berri emanen dute txosten batean.

2._Lehentxeago ezarrita gelditu den bezala, Basogintzako Administrazioari aurkeztutako ziurtagiri bakoitza bere proiektuko obra unitateei lotua egonen da (edo hala bada, dagokion aldaketari lotua, betiere horiek aurretik onartuak izan badira eta horren gaineko akta baldin bada). Modu berean, aurkeztutako faktura edo gastuen egiaztagiri bakoitza dagokion ziurtagiriari lotua egonen da.

3._Proiekturik ez dagoenean, fakturak edo gastuen egiaztagiriak memorian aurreikusitako obra unitateei edo/eta ziurtagiriei lotuak egonen dira.

4._Exekutatutako eta azkenik onartutako aurrekontua laugarren arauaren 1. atalean ezarritako gutxieneko muga baino txikiagoa bada, hitzartutako dirulaguntza ez da ordainduko, salbu eta ez burutzearen arrazoiak justifikatzen badira eta onuradunari egozteko modukoak ez direla juzgatzen bada.

5._Onuradunek kontzesioaren xedea diren lanen %100 azpikontratatzen ahalko dute. Toki entitateek Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legeari jarraikiz eginen dituzte azpikontratazioak, lege horretan bermatzen baitira dirulaguntzak kudeatzeko eskatutzen diren eraginkortasunaren eta ekonomiaren irizpideak.

Ziurtagiri partzialak:

2006ko urriaren 15a baino lehen, dirulaguntzen kontzesioa duten onuradunek aurkeztu beharko dizkiote Basogintzako Administraziori ziurtagiri partzialak, aurreko puntuetan azaldu moduan, egin diren lanak egiaztatzeko.

Aurrekontuan hartzekorik baldin bada ziurtagiri horiek ordaindu eginen dira, erabat edo hein batean, 2006ko aurrekontuaren kargura. Horrela bada, eskatzaileari eskatuko zaio urte horretan ordaindu beharreko lanetako gastuen egiaztagiriak edo fakturak aurkez ditzan. Ordainketa horiek zehaztuko dira lanen nondik-norakoak ikusita.

Bukaerako ziurtagiria:

Eginiko inbertsioaren ordainketa eginen da eta hori ez da inolaz ere izanen hasieran emandako dirulaguntza baino handiagoa.

Ziurtagiri partziala ordaindua baldin bada, bukaerako ziurtagiriaren zenbatekoa izanen da eginiko inbertsioari dagokion dirulaguntza ken ziurtagiri partzialaren zenbatekoa. Bukaerako ziurtagiri hori ez da inolaz ere izanen hasieran emandakoa baino handiagoa.

Nolanahi ere, dirulaguntza ordaintzeko baldintza izanen da 2007ko ekitaldiko aurrekontuan horretarako dirua egotea.

Basogintzako Administrazioak ahalmena izanen du proiektuaren helburuen arabera teknikoki bideraezinak iritzi dituen ekintzak ez ziurtatzeko.

Hamaikagarrena._Onuradunaren betebeharrak.

Deialdi honen arauetan aurreikusitako betebeharrak bete ezean, ez da laguntzarik emanen eta, eman bada, hartutako diru guztia edo zati bat itzuli beharko da, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen II. tituluari jarraikiz. Bidezkoa bada, berandutza-interesak aplikatuko dira.

Dirulaguntzen onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Diruz lagundu behar diren lanak egitea, kontzesioan onartutako baldintza teknikoei jarraikiz eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko langileek eman ditzaketen jarraibideekin bat.

Debeku da ekintza baterako ematen den dirulaguntza beste ekintza baterako erabiltzea.

Ekintza baten barrenean aldaketa partzialak onar daitezke, bai proiektuan bai lanetan, betiere Basogintzako Administrazioak onetsiak badira. Nolanahi ere, ekintza horretarako eman den dirulaguntza ez da gainditzen ahal. Aipatu aldaketa horiek onetsiz gero, horiek islatu beharko dira obra liburuan, horrelakorik baldin badago.

b) Ematen diren argibide guztietan, delako jarduera Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren eta FEOGAren laguntzez egiten dela adieraztea.

c) Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko langileei bide ematea dirulaguntzen xede diren lurzatietan sartzeko, lanak eta, hala bada, lehenbiziko bost urteetan mantentzea ikuskatu ahal ditzaten.

d) Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan sarturik ez egotea eta, zehazki, Gizarte Segurantzarekiko zorrak eguneratuak eta zerga guztiak pagatuak izatea.

e) Laguntza emateko proposamenaren izaeraren ondoriozko beste edozein eginbehar betetzea.

f) Foru agindu honetan ezarritako baldintza eta arau guztiak betetzea.

g) Dirulaguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik goitikoa bada, obra egitean, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta dirulaguntzaren xede diren ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen.

h) Laguntza hauek bateraezinak dira foru agindu honen bigarren arauaren 2. puntuan aipatzen direnekin.

Hamabigarrena._Dirulaguntzen kontrola.

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak dirulaguntzak emateko jarri diren baldintzak betearazi eta aurreikusitako inbertsioak zuzen eginaraziko ditu, horretarako egokiak diren ikuskapen eta egiaztapenak egiteko aukera izanez, bai eta laguntzak jaso dituztenei beharrezkoak diren argibideak eskatzeko ere.

Hamahirugarrena._Araubide juridikoa.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Deialdiko arau hauetan aurreikusirik ez dauden gaietan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean oro har xedatutakoa aplikatuko da.

Hamalaugarrena._Ematen ahal diren gehieneko dirulaguntzak (inbertsioaren portzentajea).

A.1 Basoberritzeak

Epe laburreko espezieak %40 %40

Epe erdiko koniferoak %60 %50

Epe luzeko konif. eta hostozabalak %80 %60

Zuhaixkak %80 %60

Hodi babeslea %80 %60

Hodi babeslea %80 %60

A.2. Oihan lanak %80 %60

A.3. Azpiegiturak %65 %50

A.4. Basoko beste ondasun batzuk %50 %40

B Biodibertsitatea %80 %70

C Gizarte erabilera %40 %40

D Dokumentazio teknikoa %100 %100

Obra zuzendaritza %100 %100

E Natura Sareko neurriak. %100 %100

Hamabosgarrena._Erreferentzia moduluak (laguntzen ahal den gehieneko kostua).

A.1.

Ha. Koniferoen zuhaitz edo zuhaixken basoberritzea

2.349

euro/ha

A.1.

Ha. Hostozabalen basoberritzea

Epe erdiko hostozabalak

2.349

euro/ha

Epe luzeko hostozabalak edo zuhaixkak

3.687

euro/ha

A.1.

M.l. Basoberritzeko itxitura

4,20

euro/ml

A.1.

M.l. Zerbidoen aurkako itxitura

15,05

euro/ml

A.1.

Un. Hodi babeslea (garaiera <=80 cm)

1,10

euro/un

A.1.

Un. Hodi babeslea (garaiera > 80 cm)

4,30

euro/un

A.1.

Ha. Mantentze-lanak (makaldiak izan ezik). Epe erdiko koniferoak

Udako garbiketa eta beste

472

euro/ha

Hutsuneak birlandatzea

389

euro/ha

A.1.

Ha. Mantentze-lanak (makaldiak izan ezik). Epe erdiko koniferoak izan ezik

Udako garbiketa eta beste

472

euro/ha

Hutsuneak birlandatzea

389

euro/ha

A.1.

Ha. Makaldien basoberritzea

Zuhaitz ondoak aterata

4.558

euro/ha

Zuhaitz ondoak atera gabe

2.686

euro/ha

A.1.

Ha. Lehenbiziko kimaketa makaldietan

1

euro/un

A.1.

Un. Makaldien lehenbiziko kimaketa eta enbor nagusia garbitzekoa.

1,40

euro/un

A.1.

Un. Makaldien enbor nagusia garbitzeko kimaketa

1,10

euro/un

A.1.

Ha. Area pasatzea (2)

114

euro/ha

A.2.

Ha. Bakantze lanak hostozabaletan

Etorkizunerako zuhaitzak hautatu gabe

741

euro/ha

Etorkizunerako zuhaitzak hautaturik

835

euro/ha

A.2.

Ha. Bakantze lanak koniferoetan

Etorkizunerako zuhaitzak hautatu gabe

804

euro/ha

Etorkizunerako zuhaitzak hautaturik

900

euro/ha

A.2.

Un. Koniferoen kimaketa, 2,5 m bitarte (geh. 400 zuhaitz/Ha)

0,50

euro/zuhaitz

A.2.

Un. Koniferoen kimaketa, 2,5 eta 5 m bitarte (geh. 200 zuhaitz/Ha)

1,30

euro/zuhaitz

A.2.

Un. Eiteko kimaketa, hostozabaletan

0,35

euro/zuhaitz

A.2.

Garaierako kimaketa, hostozabaletan (geh. 400 zuhaitz/Ha)

1,20

euro/zuhaitz

A.2.

M.l. Birsorkuntza naturalerako itxitura paratu edo hobetzea

5,20

euro/ml

A.2.

M.l. Birsorkuntza naturalerako zerbidoen aurkako itxitura paratu edo hobetzea

16

euro/ml

A.2.

M.l. Itxiturak kentzea

1,60

euro/ml

A.2.

Ha. Sasiak eskuz garbitzea, birsorkuntza naturalerako

1.393

euro/ha

A.2.

Ha. Sasiak makinaz garbitzea, birsorkuntza naturalerako

964

euro/ha

A.2.

Ha. Sasiak makinaz garbitzea zuhaitzik gabeko guneetan, suaren ordez, eta suteei aurrea hartzeko sasiak garbitzea

643

euro/ha

A.2.

Ha. Hondarrak kentzea

Metatu edo kentzea, erre gabe

472

euro/ha

Kentzea, erreta

783

euro/ha

A.2.

Ha. Lurra lantzea, birsorkuntza naturalerako

213

euro/ha

A.3.

Km. Kaxa irekitzea

7.700

euro/km

A.3.

Un. 60 cm-ko diametroa duen hodia (fabrika-obra barne)

1.004

euro/un

A.3.

Un. 80 cm-ko diametroa edo handiagoa duen hodia (fabrika-obra barne)

1.970

euro/un

A.3.

Un. Areka gaineko pasabidea

835

euro/un

A.3.

Un. Zola gaineko zeharkako erretenak

327

euro/un

A.3.

M² Sakanguneak

39,50

euro/m²

A.3.

M³ Harri-lubeta

52

euro/m³.

A.3.

Km. Zolaketa

16.272

euro/km

A.3.

Un. Zurezko atakak

1.435

euro/un

A.3.

Km. Zelaitzea hobetzea

3.744

euro/km

A.3.

km. Arekak egitea eta garbitzea

1.281

euro/km

A.3.

Bestelako ekintzak (salbuespenak deialdian)

Modulurik gabe

A.4.

Bestelako ekintzak

Modulurik gabe

B.

M.l. Heskaiak landatzea

4,95

euro/ml

B.

M.l. Heskaiak mantentzea

1,60

euro/ml

B.

Ha. Sasiak garbitzea, faunaren bizitokia handitzeko

695

euro/ha

B.

Bestelako ekintzak, deialdian aipatuak

Modulurik gabe

C.

M.l. Ilarako landaketa

1,70

euro/ml

C.

M.l. Ilarako landaketak mantentzea

0,75

euro/ml

C.

Bestelako ekintzak

Modulurik gabe

E.

Natura Sareko neurriak, baso sistemaren arabera

42.000

euroak

I. ERANSKINA

Eskabide orria

Eskatzaileak deklaratzen du:

_Eskabide honek biltzen dituen datu guztiak egia direla.

_Gizarte Segurantzarekiko zorrak kitatuak eta zerga guztiak pagatuak dituela, eta Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan sarturik ez dagoela.

_Baimena ematen du eskabidean agertzen diren bere datuak fitxategi automatikoetan sartzeko, datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraikiz.

Deialdian ezarritakoarekin bat, eskatzen du laguntza eman dakiola eskabide honen agirietan agertzen diren finketako mendi lanak eta aurrekontuak kontuan harturik.

.................(e)n, 2006ko .............aren ............(e)an.

(Eskatzailearen edo haren ordezkariaren sinadura)

II. ERANSKINA

Toki Entitateen zerrenda, Mendi Katalogatuen modulua aplikatzeko

Udalak (taula honetako Udalerrietako kontzejuak, Udalak bertan badira, ez dira eranskin honetan sartuak, salbu eta beherago aipatzen direnak):

ABAIGAR

ABARTZUZA

ABAURREGAINA

ABAURREPEA

ABERIN

AGUILAR KODESKOA

ALTSASU

AMESKOABARREN

ANUE

AÑORBE

AGOITZ

ARANARATXE

ARANO

ARANTZA

ARBIZU

ARESO

ARIA

ARIBE

ARRUAZU

AURITZ

AZUELO

BAKAIKU

BARGOTA

BAZTAN

BERASKOAIN

BERA

BERRIOZAR

BETELU

BIDAURRETA

BURGI

CABREDO

KASEDA

GAZTELUBERRI

ZIRITZA

DONAMARIA

DONEZTEBE

ETXARRI

ELGORRIAGA

ENERITZ

ERATSUN

ERRO

ESLABA

ESPARTZA-ZARAITZU

ETXALAR

ETXARRI ARANATZ

ETXAURI

EULATE

EZKAROZE

EZKURRA

GALIPENTZU

GALOZE

GARAIOA

GARDE

GARRALDA

GENEVILLA

GOIZUETA

HIRIBERRI AEZKOA

IGANTZI

IRAÑETA

IRURTZUN

IZABA

ITUREN

ITURMENDI

ITZA

ITZALTZU

JAURRIETA

LABAIEN

LAKUNTZA

LANTZ

LAPOBLACION

LARRAGOA

LEGARDA

LEITZA

LEKUNBERRI

LEOTZ

LERGA

LESAKA

LEZAUN

LEDEA

IRUNBERRI

LUKIN

LUZAIDE

MARAÑON

MIRAFUENTES

ELO

MURIETA

NAZAR

OBANOS

OTSAGABIA

OITZ

OLAZTI

OLLO

OLORITZ

ORBAITZETA

ORBARA

ORONTZE

OROTZ-BETELU

PETILLA DE ARAGON

PIEDRAMILLERA

GARES

ERRONKARI

SALDIAS

JAITZ

ZANGOZA

TIRAPU

UKAR

UHARTE ARAKIL

UXUE

ULTZAMA

UNTZUE

URDAZUBI

URDIAIN

URROTZ HIRIA

URZAINKI

UTERGA

UZTARROZE

BIDANKOZE

ZIORDIA

ZUBIETA

ZUGARRAMURDI

ZUÑIGA

_Kontzejuak:

ABINTZAO

ACEDO

AGINAGA-ITZA

AINTZIOA

AITZOAIN

AIZPUN

ALBIASU

ALDATZ

ALKOTZ

ALLI

AMILLAO

ANTZIN

ANOZIBAR

AOS

ARAMENDIA

ARDATZ-ITZAGAONDOA

ARGIÑAO

ARISTREGI

ARITZU

ARITZALETA

AROZTEGI

ARRAITZ-ORKIN

ARRARATS

ARRIBE-ATALLU

ARRIETA

ARRUITZ

ARTAXO

ARTARIAIN

ARTABIA

ARTATZA

ARTETA

ARTIKA

ASARTA

AIZPURGI

ASTITZ

ATONDO

AURIZBERRI

AUZA

AIETXU

AGEZA

AZANTZA

AIZKOA

AZKARATE

AZPARREN

AZKETA

BAKEDAO

BARAIBAR

BARINDAO

BEARIN

BEASOAIN-EGILLOR

BEORBURU

BERRIOGOITI

BERUETE

BIOTZARI

BIURRUN

BURUTAIN

ZIA

ZIAURRITZ

ZILDOTZ

DOMEÑU

DORRAO

EKALA

ETXAGUE

ETXABARRI-ALLINIBAR

EGIARRETA

EGOZKUE

EKAI

ELKARTE

ELTSO

ELTZABURU

ENDERITZ

ERASO

ERAUL

ERROTZ

ERRO-ZILBETI

ESNOTZ

ESPARTZA GALAR

ETSAIN

ETULAIN

ETXALEKU

ETXARREN

ETXARRI

ETXEBERRI

EUGI

EULTZ

EUSA

GAINTZA

GALBARRA

GALDIO

GAUZA

GARTZARON

GASKUE

GASTIAIN

GOLDARATZ

GOLLAO

GOÑIBAR

GORRITI

GORRONTZ-OLANO

GENBE

GULIA

HIRIBERRI-AEZKOA

IBILTZIETA

IBIRIKU-DEIERRI

IZIZE

IDOTZIN

IGARI

IGOA

IGUZKITZA

IHABAR

IHABEN

ILARREGI

ILURDOTZ

ILTZARBE

INBULUZKETA

INTZA

IRATXETA

IRAGI

IRAIZOTZ

IRIBAS

IRUÑELA

ITSASO

ITURGOIEN

ITZALLE

IZKO

IZKUE

IZURDIAGA

IZURTZU

JAUNTSARATS

LABEAGA

LABIANO

LAPOBLACION

LARRAINTZAR

LARRASOAÑA

LARRAIOTZ

LARRION

LARUNBE

LATASA-IMOTZ

LEAZKUE

LERANOTZ

LETE

LIZARRAGA-ERGOIENA

LOTZA

MADOTZ

MARKALAIN

MEANO

MENDILIBARRI

MENDIBIL

METAUTEN

MUGIRO

AMUNARRITZ

MUNETA

MUNIAIN-GESALATZ

MURUGARREN

MUSKITZ

NARKUE

NABASKOZE K

NABATZ

NUIN

OTXOBI

ODERITZ

OLAGUE

OLAITZ

OLABE

OLKOTZ

OLLOBARREN

OLLOGOIEN

OROKIETA-ERBITI

ORONDRITZ

OTSAKAIN

OSKOTZ

OSTITZ

OTIÑANO

ERRIPA

ROCAFORTE

SAIGOTS

SALDISE

GETZE-IBARGOITI

SAN MARTIN-AMESKOA

SARAGUETA

SARATSA

SARATSATE

SARASIBAR

SARTZE K

SATRUSTEGI

SENOSIAIN

SORAUREN

SUARBE

SUBITZA

TAXOARE

TORRALBA DEL RIO

UBAGO

UDABE-BERAMENDI

UITZI

IRIBARRI

ULTZURRUN

UNANU

UNDIO

URDAITZ

URDOTZ

URITZ

URRITZA

URRITZOLA-ARAKIL

URRITZOLA-GALAIN

URTASUN

USKARTZE

USTAIZE

UZTEGI

BIDAURRE

HIRIBERRI-ARTZIBAR

BILORIA

IHARNOTZ

ZABALDIKA

ZARIKIEGI

ZARRANTZ

ZENOTZ

ZUBIRI

ZUDAIRI

ZUFIA

ZUHATZU

ZURIAIN

_Beste toki entitate batzuk:

ERREGE BARDEAKO BATZARREA

AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZORDEA

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

ZARAITZUKO BATZARRE NAGUSIA

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

KINTOKO MANKOMUNITATEA

ERREGERENA MANKOMUNITATEA

OIARMENDIKO MANKOMUNITATEA

ERRO-ZILBETIKO MANKOMUNITATEA

BIDASOA-BERROARAN ETA KOKORIKO MENDIETAKO BATZARREA

_Fazeroak:

Fazeroren bat baldin bada eta hura osatzen duen toki entitateren bat edo beste baldin badago eranskin honetan sartua, fazero hori mendi katalogatutzat hartuko da dirulaguntzen kanpaina honen ondorioetarako.

III. ERANSKINA

Natura Sareko Neurriak eskatu dituzten toki entitateak

Udalak (taula honetako Udalerrietako kontzejuak, Udalak bertan badira, ez dira eranskin honetan sartuak, salbu eta beherago aipatzen direnak):

ABAURREGAINA

ABAURREPEA

ABLITAS

AGUILAR KODESKOA

ALLIN

AMESKOABARREN

ANDOSILLA

ANUE

ARANARATXE

ARAKIL

ARBIZU

ARTZIBAR

LOS ARCOS

ARGUEDAS

ARRUAZU

AZUELO

BAKAIKU

BAZTAN

BERTIZARANA

BETELU

AURITZ

BURGI

CABANILLAS

CABREDO

CAPARROSO

CARCAR

CASTEJON

GAZTELUBERRI

ZIORDIA

DONAMARIA

ETXARRI ARANATZ

ERATSUN

ERGOIENA

ERRO

ESPARTZA

EULATE

EZKURRA

FALTZES

FUSTIÑANA

GALIPENTZU

GALOZE

GARDE

GENEVILLA

GOIZUETA

GORZA

UHARTE ARAKIL

IRAÑETA

IZABA

ITURMENDI

ITZAGAONDOA

ITZALTZU

LABAIEN

LAKUNTZA

LANA

LANTZ

LAPOBLACION

LARRAGOA

LEOTZ

LEDEA

LONGIDA

IRUNBERRI

MARAÑON

MELIDA

MIRANDA ARGA

NAZAR

OTSAGABIA

OITZ

OLAZTI

ORBAITZETA

OROTZ-BETELU

AZKOIEN

ERROMANTZATUA

ERRONKARI

SARTAGUDA

SESMA

TUTERA

ULTZAMA

UNTZITI

URDIAIN

URRAULGOITI

URROTZ

URZAINKI

UZTARROZE

LUZAIDE

VALTIERRA

HIRIBERRI AEZKOA

ESA

ZUÑIGA

_Kontzejuak:

ACEDO

ALKOTZ

ALLI

ALTZORRITZ

AOS

ARAMENDIA

ARDATZ-ITZAGAONDOA

ARRARATS

ARTAITZ

ARTOZKI

ASARTA

AIZPURGI

ASTITZ

AURIZBERRI

AUZA

AIETXU

AZKARATE

AZPARREN

BAKEDAO

BARAIBAR

BARINDAO

BERUETE

BIOTZARI

BIZKARRETA-GERENDIAIN

DOMEÑU

DORRAO

EKALA

EGIARRETA

ELTZABURU

ERRAZKIN

EUGI

GAINTZA

GALBARRA

GALDIO

GAUZA

GARTZARON

GASTIAIN

GERENDIAIN

GORZA K

HIRIBERRI-AEZKOA

IBILTZIETA

IZIZE

IGARI

IGOA

IHABAR

ILARREGI

IMIRIZALDU

INTZA

IRATXETA

IRAIZOTZ

IRIBAS

ITURGOIEN

ITZALLE

JAUNTSARATS

LAKABE

LAPOBLACION K

LARRAINTZAR

LEGASA

LIZARRAGA-ERGOIENA

LIZASO

MADOTZ

MEANO

MUNETA

MURILLO-BERROIA

NAGORE

NAXURIETA

NARKUE

NABASKOZE K

ODERITZ

OIEREGI

OLETA

OLLOBARREN

OLLOGOIEN

ONGOTZ

OROKIETA-ERBITI

OTIÑANO

SAN MARTIN-AMESKOA

SATRUSTEGI

TORRALBA DEL RIO K

IRIBARRI

UNANU

USKARTZE

UZTEGI

BILORIA

ZENOTZ

ZUDAIRI

ZUHATZU

_Fazeroak:

5. FAZEROA 37. FAZEROA 65. FAZEROA

10. FAZEROA 39. FAZEROA 70. FAZEROA

14. FAZEROA 40. FAZEROA 79. FAZEROA

15. FAZEROA 41. FAZEROA 81. FAZEROA

16. FAZEROA 42. FAZEROA 82. FAZEROA

18. FAZEROA 45. FAZEROA 85. FAZEROA

26. FAZEROA 53. FAZEROA 88. FAZEROA

28. FAZEROA 8. FAZEROA 103. FAZEROA

36. FAZEROA 63. FAZEROA

_Beste toki entitate batzuk:

ERREGE BARDEAKO BATZARREA

AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZORDEA

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

ZARAITZUKO BATZARRE NAGUSIA

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

KINTOKO MANKOMUNITATEA

ERREGERENA MANKOMUNITATEA

OIARMENDIKO MANKOMUNITATEA

E modalitatea: Natura Sareko neurriak

Ondoren, neurri osagarriak azaltzen dira, mendiko jabeek bat edo batzuk aukeratzeko, hain zuzen ere euren lurretarako egokienak ikusten dituzten haiek, bai horretara beharturik izan bai borondatez horien exekuzioa eskatzen badute, dokumentu honetako aurreko puntuetan ezarritakoaren arabera

Halako mendiak badira antolamenduko proiektuak edota kudeaketarako plan teknikoak dituztenak, hobetze planetako neurriak hartuko dira, baldin eta horiek ondoren ematen den taulan azaltzen diren neurriekin bat badatoz. Halaber, neurri horiek kudeaketarako plana duten BILetan zehazten diren neurriei lotuko zaizkie.

Halako mendiak badira antolamenduko proiekturik edota kudeaketarako plan teknikorik ez dutenak baina BIL-erako neurri bereziak dituztenak, aukeratu beharreko neurriak izanen dira BIL bakoitzerako zehazten diren neurrietakoak, eta aurrekontuko gorabeherengatik edota bestelako arrazoiengatik hori ezinezkoa suertatzen baldin bada, azaldutako neurriak hautatuko dira baso sistemari begira.

Halako mendiak badira plangintzaren inguruko inolako dokumentaziorik ez dutenak hautatu beharreko neurriak izanen dira ondoko taulan azaltzen direnetakoak, betiere baso sistema zein den kontuan hartuta.

E.1 Natura Sareko neurriak, baso sistemaren arabera

BASO SISTEMA KODEA NATURA SAREKO NEURRIA

1Zuhaztien barruan irekiriko guneak ireki edo mantentzeko lanak eginen dira (garbiketak).

2Bigarren mailako espezieak sustatuko dira, gehienbat hemengo frutikosoak.

3Ekotono aberatsak eta anitzak izatea bultatuko da, zuhaiztien inguruetan, eta horretarako zuhaitz eta zuhaixka sekundarioak landatuko dira. Kontuan hartuko da horiek babestu behar direla, aziendaren kontra.

Pagadiak, hariztiak4Bertan dauden zuhaitz lepatuen arboladiak mantendu (birlepatu) eginen dira. Motzondoen ahuleria sumatuz gero, beste zuhaitz batzuk lepatuko dira daudenak ordezkatzeko. Helburua ez da zuhaitz lepatuen eremua zabaltzea baizik eta haiek mantendu eta zaintzea.

5Oihanei loturiko idoi eta hezeguneak sortuko dira.

Pagadiak, hariztiak5Oihanei loturiko idoi eta hezeguneak sortuko dira.

Pagadiak, hariztiak, pinudiak6Tokian tokiko ekimenak beren tamaina, garrantzi, espezie, itxura eta abarrengatik bereziak diren zuhaitzak babesteko.

Landaketa berriak, errekak7Landaketa babesleak egitea eta/edo ur-bazterreko landarediaren landaketak, egitura konplexukoak, horiek guztiak ibaibideen zerrenda babesleetan, edozein tokitan izanda (larreak, landaketak, basoak, errepide bazterrak).

Ugaldien ertzak8Ilarako basoak, ibarbasoak eta/edo ur-bazterreko landarediak egitea, egitura konplexukoak, guttienez 10 metro zabal, hori guztia ur-bazterren kalitate ekologikoa handitzeko asmoz eta halako tarteetan non ekosistema horiek nekazaritza-alorrek, makalek edo bestelako zera artifizialek hartuak baitituzte. Berariaz makaldien landaketen lehenbiziko 10 metroetako berezko landaredia lehengoratuko da gutxienez.

Higadura prozesuak dituzten ibaiertzen egonkortasuna edo lehengoratzea ere sartuta daude, hala nola ur-inguruneari loruriko espezieen habitatak egokitzeko egiten direnak. Bioingeniaritzako teknikak erabiliko dira.

Landaketa exotiko inbaditzaileak9Espezie exotiko inbaditzaileak kenduko dira, hemengo ekositemak osorik mantentzeko mehatxuak badira.

Hariztiak10Bertako haritz guneen azalera handitzea, babestu eta mantentzeko asmoz, egun dauden arboladiak elkarri atxikiz. Bereziki interesgarriak dira halako ekimenak non helburua ibar-hondoetako hariztiak baitira.

Zuhaitz-hesiak11Heskai naturalak jartzea (heskaien egitura deialdi honetako arauetan azaltzen da).

Denak12Saguzarrendako kalitate oneko aterpe artifizialak jartzea, hurrengo 50 urtean bederen moztu behar ez diren zuhaitzetan.

Denak13Sasi garbiketa selektiboak, biodibertsitatea zaintzeko asmoz eta/edo ehizarako espezieak ugaltzeko, sasia usu dagoen tokietan.

Denak (itxiturak)14Espezie frutikosoen ilarako landaketak, itxituren trazaduran zehar.

Guztiak (pistak)15Espezie frutikosoen ilarako landaketak, bide eta pistetan zehar.

Guztiak (errekak eta hezeguneak)16Idoiak eta hezegune txikiak egitea ur-bazterren inguruan, xedea izanik dekantazio eta absortzio bidez erretenetatik heldu diren jalkinak eta mantenugaiak gutxitzea, erreten horiek heldu baitira pista, errepide, laborantza alor, ibaiadar txiki, erroitz txiki eta abarretatik.

Guztiak (errekak eta hezeguneak)17Toki hezeak konpondu eta/edo lehengoratzea hezeguneei loturiko eremuetan eta hezegune bihurtzeko aukera dutenetan, adibidez eremu endorreikoetan, sakanetan, sakonuneetan, eta abarretan.

Aleppo pinuen pinudiak18Zuhaiztiak bakantzea eta hondarrak kentzea.

Ondoren neurri osagarriak aurkezten dira, hain zuzen ere Batasunaren Intereseko Leku direnendako, jadanik definituak izanik.

Natura Sareko neurriak, BILerako

E2: BIL-ALDUDE KODEA NATURA SAREKO NEURRIA

ALDUDE1Denbora bateko idoiak, egun kolmatatuak, lehengoratzeko proiektuak bultzatuko dira, baita mendietan beste berri batzuk sortzea ere, mendiak berak hobe dezan fauna eta floraren bizitoki izateko gaitasuna. Zaguako putzua lehengoratzeari lehentasuna emanen zaio.

ALDUDE2Halako premia larria duten bideak moldatzea, ingurumen arloari begira, (10etik 30 Km bitarteko bideetan, lehentasunezkoa izanik Sorogaingo pista bertako paisaiari egokitzea) eta horretarako ezpondetan espezie autoktonoak landatuz, etab.

ALDUDE3Ler gorriaren unadak landatuko dira, pagadiaren eta larrearen arteko guneetan edo hainbat landaketa eginen dira arboladi txikiak sortuz.

E2: BIL-ALDUDE KODEA NATURA SAREKO NEURRIA

ALDUDE4Ingurua zerbidoendako bizitokia izateko hobekuntza lanak egitea, basoaren barrenean soilguneak sortuz eta/edo hostozabalen espezie autoktonoekin disuasioko landaketak egitea. Landaketa aberasgarria lehenetsiko da, dentsitate txikikoa (300 zuhaitz/ha), sahatsekin (S. capra eta S. atrocinerea), lizarrekin (F. excelsior) eta astigar arruntekin (A. campestre), Kixarramun eta Lasturko alderdietako argiguneetan.

ALDUDE5Baso txikiak sortuko dira, hemengo hostozabal espezieekin, hala nola otsalizarrekin (Sorbus aucuparia), hostazuriekin (Sorbus aria), gereziondoekin (Prunus avium), lizarrekin (Fraxinus excelsior), haginekin (Taxus baccata), urkiekin (Betula sp) eta haritzekin (Quercus pubescens, petraea edo robur). Baso txiki nahasiak lehenetsiko dira, non haritz kandugabeak (Q. petraea) izanen baitira nagusi, Pedrikeri alderdian (3 ha).

ALDUDE6Ekotonoak jartzea larreen inguruan, bertako espezieak erabiliz, hala nola, otsalizarra (Sorbus aucuparia), hostazuria (Sorbus aria), gereziondoa (Prunus avium), intsusa (Sambucus nigra eta Sambucus racemosa), hagina (Taxus baccata), iparraldeko elorri zuria (Crataegus monogyna), astigar arrunta (Acer campestre), etab. Bereziki Adi mendiaren hegoaldeko magaletan.

ALDUDE7Olaberriko arrain-haztegi zaharrak duen eragina kenduko da.

E3: BIL-ABLITAS KODEA NATURA SAREKO NEURRIA

ABLITAS1Zuhaiztiak bakantzea eta hondarrak kentzea.

E3: BIL-ULTZAMA BASABURUA KODEA NATURA SAREKO NEURRIA

ULTZAMA BASABURUA1Hariztia lehengoratuko da.

ULTZAMA BASABURUA2Lehentasunez, ibai bazterrak lehengoratzeko ekintzak, halako tarte andegatuetan, hala nola, Basaburua eta Ultzama ibaietan, betiere bakoitzerako dagoen lehengoratze planari jarraikiz. Beste ibai batzuetako bazterretako landaredia lehengoratuko da.

ULTZAMA BASABURUA3Heskaiak lehengoratuko dira. Auzako sektoreak du lehentasuna bertan jarduteko.

ULTZAMA BASABURUA4Lehentasunez, Auza-Lizaso-Gerendiaingo sektoreko idoiak eta antzeko eremuak eta baso-igel jauzkaria bizitzen ahal deneko beste idoi batzuk lehengoratuko dira.

ULTZAMA BASABURUA5Zuhaitz lepatuen kudeaketa.

ULTZAMA BASABURUA6Zuhaitzak beren tamaina, garrantzi ekologiko edo itxuraren arabera babestuko dira.

E5: BIL-ORBAIBAR KODEA NATURA SAREKO NEURRIA

ORBAIBAR1Basoberritzeak egitea, Quercus faginea eta Quercus humilis espezieekin. Gehienez ere 25 hektarea, BIL osoan. 10 hektarea 106. kantonamenduan eta 15 hektarea 103. kantonamenduan.

ORBAIBAR2Bakantzeak eta zuhaitz aukeraketak hariztietan (basogintzako antolamendu proiektuaren arabera).

8 hektarea 104. kantonamenduan.

13 hektarea 60. kantonamenduan.

21 hektarea 62. kantonamenduan.

22 hektarea 63. kantonamenduan.

IV. ERANSKINA

Inprimakia, Proiektu edo Memoria Teknikoarekin aurkeztu beharrekoa

Jarraibideak:

1. Honako eredu hau proiektuan edo memoria teknikoan sartu beharra dago, hain zuzen dokumentu horien lehenbiziko orria osatuko du. Teknikari egileak bete beharko du eta berak eta eskatzaileak sinatu beharko dute.

2. II. eranskinean sarturik ez dagoen eskatzailea baldin bada, EMP zutabea soilik ekintzak oso-osorik mendi katalogatuan egin behar baldin badira bete beharko da. Zutabe hori betetzen ez bada, lurrak katalogatu gabe direla ulertuko da.

3. III. eranskinean sarturik ez dagoen eskatzailea baldin bada, BIL zutabea beteko da, soilik ekintzak BIL batean egiten badira, eta horrelakoetan, eta ekintza horietarako soilik, dirulaguntzaren portzentajeari hamar puntu gehituko zaizkio, Natura Sareko neurriak egiten badira. Zutabe hori betetzen ez bada, lurrak BIL batean ez daudela ulertuko da.

4. Modalitatea, ekintza eta azpiekintza izeneko zutabeak deialdiaren hamalaugarren arauan ezarri, eta laguntza eskatzen den egintzaren ezaugarriei lotzen zaizkien kontzeptuekin beteko dira. Hasitako lanak izeneko zutabean "x" paratuko da eskaera egiten den unean hasita edo bukatuta dauden lanen kasuan.

5. A.3. modalitatean, "bestelakoak" epigrafean sartzen ahal dira, salbuespen gisa, bakar-bakarrik dirulaguntza har dezaketen beste ekintza batzuk, foru agindu honetan ezarritakoari jarraikiz, eta horretarako modulu berezirik ez badago.

6. A.4, B eta C modalitateetan, "bestelakoak" izeneko epigrafean sartzen ahal dira foru agindu honetan ezarritako ekintzak, betiere horretarako modulu berezirik ez badute.

7. Jarduketa bakoitza egin nahi den katastro eguneratuaren alderdia (edo UTM koordenadak nahiz zatiketa dasokratikoa, baldin badago), poligonoa eta lurzatia adieraziko dira. Unitateak katastroko lurzatiaren mailan zehaztuko dira.

8. Ondokoak honela ulertuko dira: Kontrata Ex. = Kontrata Ex. + gastu orokorrak + segurtasun eta osasun gastuak + etekina; eta Aurrekontua = Kontrata Ex. + BEZa. Onuradunak bakarrik egin behar dituen egintzen kasuan kontratazio exekuzioa eta exekuzio materiala bat etorriko dira aurrekontuarekin.

V. ERANSKINA

Inprimakia, lanak bukatu ondoren aurkeztu beharrekoa

Jarraibideak:

1. Ondokoak honela ulertuko dira: Kontrata Ex. = Kontrata Ex. + gastu orokorrak + segurtasun eta osasun gastuak + etekina; eta Aurrekontua = Kontrata Ex. + BEZa. Onuradunak bakarrik egin behar dituen egintzen kasuan kontratazio exekuzioa eta exekuzio materiala bat etorriko dira aurrekontuarekin.

2. Fitxa hau aurkeztu beharko da lanak bukatzen diren momentuan.

3. Egin diren ekintza guzti-guztiak adierazi beharko dira, eta haien katastroko erreferentzia aipatuko. Katastroko erreferentzia hori egin gabe utzi ahalko da baldin eta lanen zuzendaritzan egin bada.

4. "Faktura" izeneko zutabean, ekintza bakoitzeko egin den/diren faktura/fakturak aipatu beharko da/dira. Ekintzako lan batzuk baliabide propiokekin egin badira, CMP izeneko agiria aurkeztuko da (baliabide propioekin egin izanaren ziurtagiria, toki entitateko idazkariak emana).

VI. ERANSKINA

2006-2007 kanpainarako, toki entitateentzako mendi lanetarako dirulaguntzak

ORDEZKARIENDAKO BAIMENA

Eskatzailearen datuak

Toki entitatea: .....................; IFK: ..............; helbidea: ....................... Herria: ........... Probintzia: ........... PK: .........

Finka hauetan mendi lanak egiteko laguntzak eskatzen ditu:

POLIGONOA LURZATIA JARDUKETA

Aipaturiko jarduketen eskatzailea den aldetik, bere adostasuna ematen dio ordezkari honi Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren foru aginduaren babesean aurkezturiko laguntza eskabidearen izapidaketan ordezkatu dezan:

Ordezkariaren datuak

Izen-deiturak: ...........................; IFZ/IFK: (fotokopia aurkeztu); helbidea: .............. Herria: ............... Probintzia: .............. PK: .........

Bai laguntza eskatzen duenak, bai, halakorik bada, laguntza tramitatzen deino haren ordezkaria izanen denak, beren ardurapean diote adierazpen honetako datuak egiazkoak direla eta ordezkaritza horren ondorioen erantzukizun osoa beren gain hartzen dutela, alegia, errekerimenduei ihardesteko, jarduketak justifikatzeko edo laguntza hauek kudeatzeko behar den beste edozer tramitatzeko.

Eskatzaileak baimena ematen du eskabidearen tramitazioaren emaitzak zuzenean ordezkariari jakinaraz dakizkion.

................(e)n, 200...(e)ko .............aren .........(e)an.

Eskatzailearen sinadura Ordezkariaren sinadura

Iragarkiaren kodea: F0608124