66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

156/2006 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana. Honen bidez behin betiko onesten da Galar Zendeako Udal Planaren hirigintzako araudiaren 51. artikulua, zehazki oihanetako zoruan eraikuntzazkoak ez diren jarduera baimengarriei aplikatzeko araudia, aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua.

Galar Zendeako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betikoz onestea. Hortaz, baimengarrien artean sartuko dira erainkuntzazkoak ez diren honako jarduerak: pistak eta bideak irekitzea; luberritzea, lur-mugimenduak, zapaldak egitea eta terrazak egitea; meatzaritza ustiapena; legarrak ateratzea; harrobiak; matarrasa, ohituraz hori egiten den eremuetan eta zehaztutako baldintzak betez.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Galar Zendeako Udal Planaren hirigintzako araudiaren 51. artikulua, zehazki oihanetako zoruan eraikuntzazkoak ez diren jarduera baimengarriei aplikatzeko araudia, aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, behin betiko onestea.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau Galar Zendeako Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 12an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0608255