64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

VIII. IRAGARKIAK

BERA

Zehapen jakinarazpena

Ondoren adierazitako Motorezko Ibilgailuen Trafiko, Bide Segurtasun eta Zirkulazioko legeak hausteagatik Alkatetza honek ezarritako zehapenik jakinarazterik izan ez denez, Ohizko Administrazio Prozedura eta aplikagarria den gainontzeko legerian xedatutakoaren arabera, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da.

Espedientea: 2005/89. Jabea: Xabier Ignacio Silveira Etxeberria. Matrikula: 2226 DDJ. Tokia: Julio Caro Baroja Karrika. Data: 2005-08-02. Ordua: 19:01. Zenbatekoa: 100. BSL: 38.3. ZEO: 91.2.M.

Espedientea: 2005/90. Jabea: Joseba Iturbide Otxoteko. Matrikula: 8972 DDJ. Tokia: Altzate Karrika, 18-20. Data: 2005-07-26. Ordua: 19:33. Zenbatekoa: 20. BSL: 38.3. ZEO: 91.2.M.

Isuna indarrean sartzen denetik hamabost eguneko epean ordaindu beharko da. Isuna ordaindu gabe, diru-sarrerako epea bukatzen bada, premiamendu prozedura bidez burutuko da ordainarazpena.

Zehapen honen ezarpenaren aurka, aukeran, helegite hauetakoren bat jarri ahal izanen da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintzaren organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekutsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Beran, 2006ko maiatzaren 8an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0607747