64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

RIBAFORADA

Hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsita

Ribaforadako Udalaren eta "Promociones y Servicios Inmobiliarios Goiko, S.L." enpresaren artean hirigintza hitzarmena negoziatu eta sinatu ondotik, hain zuzen ere Ribaforadako Udal Planeko U.E. 6 unitatea garatu eta kudeatzeko, osoko bilkurak 2006ko maiatzaren 16an onetsi zuen hasiera batez. Hortaz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2006 Foru Legearen 24.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, hitzarmena jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek haren edukia aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Ribaforadan, 2006ko maiatzaren 17an._Alkate udalburua, José A. Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0608413