64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Birzatiketa proiektua hasiera batez onetsirik

Alkatetzak 2006ko apirilaren 24an eman 53/05 ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi da birzatiketa proiektua, Zuriaingo S-1 eta S-2 sektoreei dagokiena, Altos Zuriain, S.L.k sustatua.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2003 Foru Legearen 151. artikuluan (76. artikuluari dagokionez) eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Esteribarren, 2006ko apirilaren 18an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0607018