64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Baztango Udal Planeko borondatezko birzatiketa proiektua Elbeten. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2006ko martxoaren 31ko bilkura arruntean, 1. puntuan, ondoko erabaki hau hartu zuen. Honela dio xedapen zatian:

1. Behin betiko onestea Baztango Udal Planeko 59. poligonoko 16. lurzatia borondatez birzatitzeko proiektua, Elbeteko Zamargillenea eta Gillermonea etxeei buruzkoa, horretarako irekitako espedientean jasoa baitago. Garbizu Areizaga arkitektoak prestatu du proiektua, EHAEOk 2005eko urriaren 28an ikus-onetsia da eta Isabel Eugi Echenique andreak eta Fernando Marchesi Domínguez jaunak (Novadanabi, S.L.) sustatu dute.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, behar diren ondorioak izan ditzan, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek erabakiaren jakinarazpena izan dezaten eta behar diren ondorioak sor ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2006ko maiatzaren 4an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0607907