64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR

Hirigintza hitzarmena behin betiko onetsirik

Udalbatzak, 2006ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zizur Zendeako Udalaren eta Domaroca Vital S.L. enpresaren artean sinatu beharreko hirigintza hitzarmena, Zizur Txikiko katastroko 83 eta 401. lurzatien eremuari buruzkoa.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek paratu ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2006ko maiatzaren 4an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0607804