64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LODOSA

Obra lizitazioa

Xedea: Lodosako hiriguneko argiak berritzea.

Lanak egiteko epea: hamabi hilabete.

Tramitazioa: arrunta.

Prozedura: irekia.

Esleitzeko modua: lehiaketa (ez dira zilegi aldaerak edo aukerak).

Lizitazioaren aurrekontua: 465.104,00 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 9.302,08 euro.

Kontratistaren sailkapena: I taldea, 1. azpitaldea, d kategoria.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian ageri direnak.

Proposamenen aurkezpena: Lodosako Udalaren erregistro orokorrean, Calle Ancha, 1, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita sei egun naturaletan. Epearen azken eguna larunbata edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduneko eguerdiko ordu bietan bukatuko da. Proposamenak postaz ere bidali ahalko baitira, horretarako, interesatuak posta bulegoan igorpena noiz egin zuen egiaztatu beharko du behar den gordekinaren bidez, bai eta, epearen barrenean, kontratazio organoari proposamena bidali duela egiaztatu ere, fax (948 694 019), telex edo telegrama bidez. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamar egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

Onarturiko proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Herriko Etxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamar egun naturalen buruan, arratsaldeko ordu bietan. Egun hori larunbata edo jaieguna bada, proposamenak hurrengo egun baliodunean irekiko dira, ordu berean. Posta bidez proposamenak igorri direla behar bezala aditzera ematen bada, eskaintza ekonomikoen gutunazalen irekiera gerora daiteke; halakoetan, Udalaren ediktuen oholean iragarriko da gutunazalak irekitzeko data eta lehiatzaile guztiei horren berri emanen zaie, fax edota telegrama bidez.

Eskabide eredua: klausula administratibo eta partikularren agirian agertzen da.

Kopiak eskuratzeko: klausula administratibo eta partikularren agiria eskura daiteke bai proposamenak aurkezteko tokian bai "Ofitronic, S.L." kopia-dendan (Numancia etorbidea, 3; 26500 Calahorra, Errioxa), telefonoa: 941135353, faxa: 941146565, posta elektronikoa: ofitronic@fer.es. Azken toki horretan informazioa eta proiektu teknikoaren kopiak ere eskura daitezke.

Lodosan, 2006ko maiatzaren 19an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0608558