64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ARAITZ

Araizko Udaleko plantilla organikoa 2006. urterako. Hasierako onespena

Hasierako onespena 2006ko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 10ean, eta jendaurreko epean ez da erreklamaziorik aurkeztu; beraz, hemen jarraian argitaratzen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL honetan, Araizko Udalaren plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.

LANPOSTUEN ZERRENDA IZENDUNA

Funtzionarioa

Lanpostua: 1 zenbakia. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Araitz. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.

Lan-kontratudunak

Lanpostua: 2 zenbakia. Garbitzailea. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala (13 ordu astean). Egungo egoera: hutsik.

Lanpostua: 3 zenbakia. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala, %64,29koa. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Aldi baterako administrazio-kontratudunak: Jon Ander Mendinueta Ochotorena. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldiaren erdia Araizko Udalean eta beste erdia Betelukoan. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Antzinatasuna: 1997ko maiatzaren 12a.

Aldi baterako lan-kontratudunak. Ainara Estanga Alustiza. garbitzailea. Lanaldi partziala (13 ordu astean). Maila: E. Antzinatasuna: 2005eko uztailaren 8a.

Aldi baterako lan-kontratudunak. Idoia Saralegui Ochotorena. Administrari-ofiziala. Lanaldi partziala, %64,29koa. Maila: C. Antzinatasuna: 2001eko martxoaren 1a.

Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/86 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Araizko egoera linguistikoa, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da idazkariaren eta administrari-ofizialaren lanpostuetarako, eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara maila altuena eskatuko da edo ofizialki haren baliokide den titulazioa.

Araitzen, 2006ko martxoaren 2an._Alkatea, Pedro María Saralegui Ochotorena.

Iragarkiaren kodea: L0607412