64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

RIBAFORADA

U.E.-6 unitateko plan partziala hasiera batez onetsita

Ribaforadako Udalak, 2006ko maiatzaren 16an egin osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea U.E.-6 unitateko plan partziala, "Promociones y Servicios Inmobiliarios Goiko, S.L." enpresak sustatua.

35/2002 Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Ribaforadan, 2006ko maiatzaren 17an._Alkate udalburua, José A. Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0608415