I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
OSASUN DEPARTAMENTUA. Farmazietarako baimena.
Osasun zuzendari nagusiak, apirilaren 28ko 750/2006 Ebazpenaren bidez, Beatriz Arbizu Ros andreari baimena eman dio Iruñeko Bernardino Tirapu kaleko 3 zenbakian farmazia berri bat irekitzeko, bai titularrak bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko maiatzaren 9an._Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Francisco Javier Sada Goñi.
Iragarkiaren kodea: F0607890