64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

153/2006 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2006-2007 kanpainarako, agente eta elkarte pribatuentzako mendi lanetarako dirulaguntzen araubidea ezartzen duena.

Nafarroako baso ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak eta hori garatzen duen Mendien Erregelamenduak, otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, mendiko lanetarako dirulaguntzen oinarrizko araubidea ezarri zuten.

59/1992 Foru Dekretuaren 105. eta 107. artikuluetan aditzera ematen da foru agindu batek garatuko dituela lan horien dirulaguntzak, zehaztutako mugen barrenean.

Nafarroako Oihan Plana, Nafarroako Parlamentuak 1998ko azaroan onetsi baitzuen, ezarri egin zituen mendi lanen helburuak eta jarraibideak hurrengo hamar urteetarako. Zehatzago, Planak basoko lanak sustatzeko eta diruz laguntzeko zenbait ekintza eta neurri biltzen ditu.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak proposamena egin du agente eta elkarte pribatuen mendi lanetarako 2006-2007 kanpainako dirulaguntzen araubidea ezartzeko. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Teknikoak proposamenaren aldeko txosten juridikoa eman du.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41.1 artikuluak eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluak esleitzen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2006-2007 kanpainan agente eta elkarte pribatuendako mendi lanetarako laguntzen araubidea onestea. Arauak foru agindu honen eranskinean bildu dira.

2. Dirulaguntzak emateko baldintza izanen da aurrekontuan horretarako kreditua egotea. Dirulaguntza hauek sortzen duten gastua 2007ko gastuen aurrekontuko "Oihan Planeko dirulaguntzak" izeneko kontusailaren edo antzeko baten gain egonen da.

3. 2006-2007 kanpainarako, agente eta elkarte pribatuentzako mendi lanetarako dirulaguntzen araubidearen deialdia egitea.

4. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko ohiko komunikabideetan argitara dadila agintzea.

5. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2 artikuluan xedatutakoak dioen bezala.

6. Foru agindu hau jakinaraztea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, Kontrol Ekonomiko-administratiboaren Atalari, Idazkaritza Teknikoari eta departamento horretako Kontu-hartzailetza Delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 12an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

ERANSKINA

2006-2007 kanpainarako, agente eta elkarte pribatuendako mendi lanetarako dirulaguntzen araubidea

Lehenbizikoa._Xedea.

Deialdiaren helburua da agente eta elkarte pribatuentzako dirulaguntzak ematea Nafarroako mendietan 2005-2006 kanpainan egiten diren mendi lanetarako.

Hona hemen dirulaguntzaren xedeko jarduerak:

_Mendiaren kudeaketa jasangarria: basoberritzeak, basogintzako lanak, basoko azpiegiturak, beste ondasun batzuen produkzio naturalerako ahalmena hobetzea.

_Basoko ekosistemaren biodibertsitatea zaindu eta hobetzea.

_Basoetako paisaiaren eta aisiaren arloa zaindu eta hobetzea.

_Eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazio teknikoa prestatu eta obrak zuzentzea.

_Natura Sareko neurriak, Nafarroako Natura Sarean dauden lurretan.

Mendi lanetarako laguntzen onura publikoa edo interes soziala Nafarroako baso ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen IV. tituluan oinarritzen da, izan ere, haren 66. artikuluaren arabera, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak laguntza teknikoa eta ekonomikoa eman behar die mendi edo baso publiko nahiz pribatuen titularrei.

Bigarrena._Dirulaguntzen onuradunak eta bateraezintasuna.

1. Deialdi honetako mendi lanetako dirulaguntzen onuradun zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke, baldin eta Nafarroan bere jabetzako basorik baldin badu.

2. Dirulaguntza hauek bateraezinak dira jarduera berekoarengatik hartzen diren gainerakoekin.

Hirugarrena._Dirulaguntzen modalitateak.

_A modalitatea: mendiaren kudeaketa jasangarrirako dirulaguntzak.

A.1. Basoberritzeak.

Jarduera hauek izanen dira dirulaguntzaren xede: basoberritzea egitea, itxiturak egitea edo/eta hodi babesleak jartzea eta lehenbiziko bost urteetan egin behar diren mantentze lanak, hala nola, hutsegiteak konpondu eta landare lehiatzaileen kontrolatzea. Kasu berezietan, arrazoiak azaltzen dituen txosten tekniko baten bidez, dirulaguntza ematen ahalko da aurreko urteetan lagundutako basoberritzeetarako, baldin eta, 5 urte baino gehiago izan arren, horiek egin ezean problemak sortuko balira horien bideragarritasunarentzat.

Basoberritzeko memoria edo proiektuek mantentze lanetarako plan erraz bat bildu beharko dute. Horretan jarduketaren helburua lortzeko lehenbiziko bost urteetarako aurreikusten diren eskuhartzeen programa baloratu bat zehaztuko da (jarduketen justifikazioa, egutegia eta aurrekontua barne). Laguntza hauen onuradunek hurrengo urteetan ere eskatzen ahalko dute jarduketen dirulaguntza, baldin eta deialdian aukera hori aipatzen bada. Horretarako eskabide bat (I. eranskina) eta jarduketen azalpena (III. eranskina) aurkeztu beharko dituzte. Basoberritzeko laguntzaren jatorrizko espedientea aipatuko da.

Plan horretan aipatzen ez diren mantentze lanak dirulaguntzaren hurrengo ekitaldietan sartzen ahalko dira, baldin eta haien egokitasuna frogatzen bada eta deialdian aukera hori aipatzen bada.

Zuretarako diren makaldietan, eta helburua bada kalitatezko zura lortzea, modalitate honetan honako lan hauetarako emanen da dirulaguntza:

1. Basoberritzea.

2. Itxiturak.

3. Mantentze-lana:

_Kimaketak: lehenbiziko kimaketa eta enbor nagusia garbitzekoa.

_Area pasatzea: urtean bi aldiz egiteko emanen da dirulaguntza. Area zuzen-zeharka pasatu beharko da. Kanpaina batean area pasatze bakar bat eskatzen bada, jarduketa hori ez da finantzatuko. Ekintza desberdintzat joko dira 2006. eta 2007. urteetako area pasatzeak.

_Ez da dirulaguntzarik izanen makaldietako ureztatze lanengatik.

Makaldietarako baldintza bereziak.

Makaldiak mantentzeko lanak egiteko aurkezten diren eskabideek, beren proiektu edo memorian, makaldiaren adina aipatu beharko dute.

Halaber, makaldietako kimaketarako eskabideetan adierazi beharko dira makaldiaren adina, baita makalen batez besteko diametroa nahiz garaiera. Eskabidea atzera bota daiteke parametro horiek bateraezinak badira kalitate oneko zura lortzeko beharko litzatekeen kimaketarekin.

Aurreko datuak aurkezten ez badira, ez da dirulaguntzarik emanen makaldietan egiten diren area pasatze eta kimaketengatik.

Ibai ondoko basoberritzeetarako baldintza bereziak.

Ibaiekin muga egiten duten lurrak basoberritzeagatik dirulaguntza hartzeko, errekatik lehen bost metroetan nahitaez sartu beharko dira inguruko landaredi naturaleko baso espezie ur bazterrekoak, eta basoberritzearen gainerako zuhaitzekin tarte egokia utzi.

Horrelakoetan, bai eskabide orrian bai proiektu edo memoria teknikoan, ekintza derberdinak bailiran aurkeztu beharko dira babes-zerrendako ekintza eta basoberritzearen gainerakoa. 5 metroko babes-zerrendaren azalera hori B modalitateko dirulaguntzen barrenean sartuko da.

Espezie multzoak.

Dirulaguntza, hamalaugarren arauak dioen bezala, espezie multzoaren araberakoa izanen da. Espezie multzoak honela daude definituak:

_Epe laburreko espezieak: 15 urte edo gutxiagoko mozketa epea dutenak eta, edozein modutan ere, 10 urtetik gorakoak, hala nola makalak.

_Epe erdiko espezieak: 15 urtetik 70era bitarteko mozketa epea duten espezieak, hala nola pinu beltza, Korsikako larizio pinua, izei gorria, Sitkako izeia, Douglas izeia, Lawson altzifrea, alertzeak, sekuoiak, zedroak, basagereziondoa, lizarrak, intxaurrondoa, tulipa arbola, haritz amerikarra, urkia, Sorbus, haltza, ezkiak, platanoa, zurzuria, astigarrak, Populus (hazkuntza azkarreko makalak ez) eta gaztainondoak.

_Epe luzeko espezieak: 70 urtetik gorako mozketa epea dutenak, hala nola ler gorria, larizio pinu hispanikoa, Austriako larizio pinua, Aleppo pinua, pinazi-pinua, mendi-pinua, izeia, hagina, pagoa, artea, haritz arrunta, haritz kandugabea, haritz ilaunduna, ezkametza eta ametza.

_Zuhaixka espezieak: abaritza, gurbitza, legeltxorra, ezpela, gorostia, elorri beltza, hurritza, ipurua, miterra eta hostazuria, besteak beste.

Baldintza fitosanitarioak.

Pino insignis delakoaren landaketa berriak eta basoberritzeak ezin dira dirulaguntzen xede izan mendi lanetarako laguntzen ekitaldi honetan, ez eta eginak diren landaketak mententzeko lanak ere, salbu eta hiru urtetik beheitiko landaketen garbiketetan eta Pinus ez beste espezieekin egin beharreko hutsuneen birlandatzeetan.

Oro har, basoberritu eta hutsuneak betetzeko erabiliko diren espezieek kanpaina honetan onesten den araudi fitosanitarioa bete behar dute.

Modalitate honetarako baldintza orokorrak.

Itxituraren eta hodi babesleen kostua ez dago basoberritzearen edo hutsuneen birlandatzearen kostuaren barrenean, hau da, aparte aurkeztu behar da. Itxitura egiteko eskabidea aurkezten bada (A.1 edo A.2 modalitatea), nahitaez jendearendako pasabideak aurreikusi behar dira itxitura horrek bide bat mozten duenean, eta gainera jendearendako pasabide bat, itxituraren 250 metro linealeko tarte bakoitzeko, behar diren arrazoiak ematen direnean izan ezik.

Garbiketa bakarra egiteko dirulaguntza emanen da 2006. urterako eta beste bat, 2007. urterako. Garbiketa horien eskabideak aparte aurkeztuko dira. Mantentze lanak bukatu eta hurrengo hilabetearen barruan jakinarazi beharko zaie Plangintza eta Laguntza Ataleko langileei haien bukaera.

Basoberritzeak mantentzeko lanak izanez gero, memoria edo proiektuetan basoberritzearen adina zehaztu beharko da.

Basoberritzeak garbitu eta makaletan area pasatzeko lanak bukatu bezain laster, bukaera horren berri emanen zaio Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari. Jakinarazpen hori egiten ez bada, lan horiek ziurtatu eta ordaindu gabe gelditzen ahalko dira.

Zuhaitz-landareak edo haziak erabiltzeko baldintza bereziak.

Landareek eta haziek oihan espezieen arloan indarra duten arauek ezarritako baldintzak beteko dituzte, bai eta proiektuetan eta memoria teknikoetan ezarritako baldintzak guztiak ere.

Landareen adina eta gutxieneko neurriak aipatuko dira aurkeztutako proiektuan edo memoria teknikoan.

A.2. Basolanak (makaldietan izan ezik):

Bakantzeak (balio gabeko zuhaitzen mozketak), kimaketak, itxiturak jarri eta kentzea eta itxiturak hobetzea, mendiaren birsorkuntza naturalerako, mendi lanak eta sasi garbiketak birsorkuntza naturala laguntzeko, zuhaitzik gabeko guneetan su eman ordez sasi garbiketa mekanikoak, hondakinak desagerraraztea eta suteei aurre hartzeko neurriak.

Kimaketak egiteko baldintzak.

Kimaketak egiteko eskabideetan adierazi beharko da zuhaiztiaren adina edo adin mota, baita zuhaitzen batez besteko diametroa nahiz garaiera. Eskabidea atzera bota daiteke parametro horiek bateraezinak badira kalitate oneko zura lortzeko beharko litzatekeen eiteko kimaketarekin.

Koniferoak.

_Lehenbiziko kimaketa, 2,5 metroko garaiera bitartekoa: gehienez ere hektarea bakoitzeko 400 zuhaitzetarako emanen da dirulaguntza.

_Garaierako kimaketa, 2,5 metrotik 5 metrora bitartekoa: gehienez ere hektarea bakoitzeko 200 zuhaitzetarako emanen da dirulaguntza.

Hostozabalak.

_Garaierako kimaketa, 2,5 metrotik 5 metrora bitartekoa: gehienez ere hektarea bakoitzeko 400 zuhaitzetarako emanen da dirulaguntza.

Insignis pinuaren landaketetako bakantze eta kimaketak ez dira deialdi honetako dirulagunten xede.

Bakantzeen eta hondakinen garbiketen gaineko oharrak.

1._Bakantzeeen ondoriozko produktuak menditik eramaten ahalko dira. Bakantzeetatik ateratzen diren produktuak saltzen badira, Basogintzako Administrazioak baimena eman ondoren, egokitu eginen da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, eskatzaileak etekin ekonomikorik jaso ez dezan. Produktuak menditik eramaten badira, ez dira hondakin suntsitutzat hartuko.

2._Sute arriskuko eremuetan egiten diren bakantzeetan, eta egurra atera nahi ez bada, horiek nahitaez suntsitu beharko dira bertan. Jarduera horri dirulaguntza emanen zaio, ezarritakoaren arabera; baina dirulaguntzaren eskabidean agertu beharko dira bai bakantze lanak bai hondakinak suntsitzekoak. Eskatzailearen eta Administrazioaren artean sute arriskuaren gainean kontrako iritzirik baldin bada, Administrazioarena izanen da nagusi.

3._Etorkizunerako zuhaitzak hautatuta egiten diren bakantzeetan, hautatzen diren zuhaitzak eremuan adierazi beharko dira.

A.3. Basabideak egin eta hobetzea:

Basabideak egiteko eta daudenak hobetzeko lanak haien beharra teknikoki eta egoki arrazoitzen denean baizik ez dira diruz lagunduko. Mendia bere osoan hartu beharko da kontuan eta erabilera eta ustiapenerako aurreikuspenak.

Modalitate honetan honako ekintza hauetarako emanen dira dirulaguntzak:

1._Kaxa irekitzea (zelaitzea, konpaktazioa, eta arekak irekitzea eta profilatzea barne).

2._Lur-bedinketa hobetzea (zelaitzea eta konpaktazioa barne).

3._Arekak egitea eta garbitzea.

4._60 cm-ko hodiak, 80 cm-ko edo gehiagoko hodiak, areka gaineko pasabideak, zola gaineko zeharkako erretenak eta sakanguneak.

5._Harri-lubetak eta ezpondak egonkortzeko sistemak.

6._Zolaketa.

7._Zurezko atakak (atakak zurrunak izanen dira, basabideetan kokatuak).

A.3. modalitateko baldintzak.

Modalitate honetan aurretik azaldutako ekintzetarako dirulaguntza emanen da, eta, hortaz, ez da bestelako lanetarako dirulaguntzarik emanen, non eta ez dagoen horiek egiteko premia larria. Salbuespenez, dirulaguntzak izan daitezke zubikoak egiteko ere. Nolanahi ere, eta halako kasu bereziak baldin badira, Basogintzako Administrazioak txosten zehatza egin beharko du horren gainean.

A.4. Basoko beste ondasun material batzuen (fruituen, onddoen, perretxikoen, hazien, landare usaintsuen, sendabelarren, energiarako baso biomasaren, eta abarren) produkzio naturalerako gaitasuna hobetzeko ekintzak.

_B modalitatea: Biodibertsitatea.

Basoko ekosistemaren biodibertsitatea zaindu eta hobetzeko helburua duten ekintzendako dirulaguntzak: desagertzeko arriskuan dauden edo beren habitataren aldaketen aurrean ahulak diren espezie katalogatuentzat basoko habitata kontserbatzeko ekintzak, ehiza espezieen bizitoki izateko ahalmena handitzeko ekintzak, habitata zaintzearekin bateragarriak direnak, ibai ondoetan eta haien lehenbiziko bost metroetan heskaiak eta landaketak egin eta haiek mantentzea, A.1. modalitatean xedatutakoari jarraikiz.

Jarduketa horiek mantentzeko lanak modalitate honen barruan izanen dira dirulaguntzen xede. Basoberritzeko memoria edo proiektuek mantentze lanetarako plan erraz bat bildu beharko dute. Horretan jarduketaren helburua lortzeko lehenbiziko bost urteetarako aurreikusten diren eskuhartzeen programa baloratu bat zehaztuko da (jarduketen justifikazioa, egutegia eta aurrekontua barne). Laguntza hauen onuradunek hurrengo urteetan ere eskatzen ahalko dute jarduketen dirulaguntza, baldin eta deialdian aukera hori aipatzen bada. Horretarako eskabide bat (I. eranskina) eta jarduketen azalpena (III. eranskina) aurkeztu beharko dituzte. Basoberritzeko laguntzaren jatorrizko espedientea aipatuko da.

Plan horretan aipatzen ez diren mantentze lanak dirulaguntzaren hurrengo ekitaldietan sartzen ahalko dira, baldin eta haien egokitasuna frogatzen bada eta deialdian aukera hori aipatzen bada.

Heskaiak jartzeko baldintzak.

Dirulaguntzak emanen dira heskaiak jarri eta haiek mantentzeko ekintzetarako, baldin eta horiek lurzatien artean egiten badira edota landu gabeko ezpondetan eta ertzetan, baita helburu nagusia abeltzaintza dutenetarako ere.

Horretarako erabiliko diren espezieak eremuko hostozabal autoktonoak izanen dira, bai hosto erorkorrak bai hosto iraunkorrak. Eremu mediterraniarrean baimenduko da Pinus halepensis eta Juniperus sp. erabiltzea.

Kanpo gelditzea.

Ez da dirulaguntzarik emanen heskaiak egiteko halako tokietan non bertako landaretza edo elementuak badira kontserbatu beharko liratekeenak.

Ez da dirulaguntzarik emanen heskaiak errepide bazterretan egiten badira, edota hirilurretan, lurzoru urbanizagarrietan edota lorategietan.

1,5 metrotik beheitiko zabalera duten eta osagaien artean ondoren azaltzen diren elementuetako bi gutxienez ez duten heskaietarako ez da dirulaguntzarik emanen. Hona hemen elementu horiek: zuhaitz espezieak, zuhaixka espezieak eta oinberritzeko zuhaitz espezieak.

Heskaiak egiten badira zuhaitz espezieak soilik erabiliz, ilarako landaketatzat joko dira.

_C modalitatea: Paisaiari eta asisiari loturiko alderdiak.

Basoetako paisaiaren eta aisiaren arloa zaindu eta hobetzeko helburua duten ekintzetarako dirulaguntzak: ilarako landaketak eta mendien basogintza eta aisiarako erabilpena arautzeko beharrezkoak diren ekintzak. Eskatzaileek frogatu beharko dute zer jolasetarako erabili nahi duten eta jendeak jarduketaren ondorioak gozatzeko eskubidea izanen duela. Aisiarako eremuen mantentze lan soilak ez dira diruz lagunduko.

Eskatutako jarduketa guztiak mendian egin ezean, lan horietarako ez da modalitate honetako dirulaguntzarik emanen.

Ilarako landaketak egiteko baldintzak:

Ez da dirulaguntzarik emanen ilarako landaketak egiteko halako tokietan non bertako landaretza edo elementuak badira kontserbatu beharko liratekeenak.

Ez da dirulaguntzarik emanen halako ilarako landaketak baldin badira erabat edo hein batean areketan sartuak.

Horretarako erabiliko diren espezieak eremuko hostozabal autoktonoak izanen dira, bai hosto erorkorrak bai hosto iraunkorrak. Eremu mediterraniarrean baimenduko da Pinus halepensis, Cupressus sp. eta Juniperus sp. erabiltzea. Erabiliko diren zuhaitz espezieek oso heliofiloak beharko dute izan. Zuhaitz batetik bestera 5 eta 10 metro bitarteko distantzia izanen da.

Landaketa horiek mantentzeko lanak modalitate honen barruan izanen dira dirulaguntzen xede.

Landaketa hauetako memoria edo proiektuek mantentze lanetarako plan erraz bat bildu beharko dute. Horretan jarduketaren helburua lortzeko lehenbiziko bost urteetarako aurreikusten diren eskuhartzeen programa baloratu bat zehaztuko da (jarduketen justifikazioa, egutegia eta aurrekontua barne). Laguntza hauen onuradunek hurrengo urteetan ere eskatzen ahalko dute jarduketen dirulaguntza, baldin eta deialdian aukera hori aipatzen bada. Horretarako eskabide bat (I. eranskina) eta jarduketen azalpena (III. eranskina) aurkeztu beharko dituzte. Basoberritzeko laguntzaren jatorrizko espedientea aipatuko da.

Plan horretan aipatzen ez diren mantentze lanak dirulaguntzaren hurrengo ekitaldietan sartzen ahalko dira, baldin eta haien egokitasuna frogatzen bada eta deialdian aukera hori aipatzen bada.

_D modalitatea._Dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza.

D.1. Dokumentazio teknikoa egitea.

Dokumentazio teknikoa prestatzeko kostaprezioko dirulaguntza emanen da, hain zuzen ere exekuzioaren aurrekontuaren %3, betiere Basogintzako Administrazioak onartutakoarena. Zenbateko hori ez da inola ere egiazko kostua baino handiagoa izanen.

Dokumentazio teknikoaren egileak III. eranskineko inprimakia aurkeztu beharko du, behar bezala beteta, eskabidea aurkezten duen momentua eta proiektuari atxikia.

D.2. Obra zuzendaritza.

Proiektua eskatzen den guztietan, lanen zuzendaritza teknikoa eduki behar du eskatzaileak.

Obra zuzendaritzaren kostuetarako dirulaguntza emanen da, hain zuzen ere eskatutako azken exekuzio-ziurtagiriaren aurrekontuaren %4, betiere Basogintzako Administrazioak onartutakoarena. Zenbateko hori ez da inola ere egiazko kostua baino handiagoa izanen.

Baldintzak:

1._Obra zuzendariak, baita proiektu egileak ere, egungo legeriaren araberako arlo horretako unibertsitate-teknikari eskudun beharko du izan.

2._Obra zuzendariak eguneratua eraman beharko du obra liburua.

3._Obra liburuak honako zera hauek bildu beharko ditu, guttienez: lanen hasierako akta, ziurtagiri bakoitzaren akta, obrako aldaketaren akta, horrelakorik balitz, alde biko prezioen aktak, horrelakorik balitz, eta lanen bukaerako ziurtagiriaren akta.

4._Justifikatutako kasuetan izan ezik, nahitaezkoa da obra liburu bat izatea esleipen-hartzaile den kontratista bakoitzeko eta sustatzaileak zuzenean egindako lan bakoitzeko.

5._Basogintzako Administrazioari aurkeztutako ziurtagiri bakoitza bere proiektuko obra unitateari lotua egonen da (edo hala bada, dagokion aldaketari lotua, betiere horiek aurretik onartuak izan badira eta horren gaineko akta baldin bada). Modu berean, aurkeztutako faktura edo gastuen egiaztagiri bakoitza dagokion ziurtagiriari lotua egonen da.

6._Basogintzako Administrazioak obra liburua aurkezteko eska dezake edozein momentutan.

7._Modu berean, IV. eranskineko inprimakia aurkeztu beharko du obra zuzendariak, behar bezala beteta, dirulaguntza eskatzen den lanen bukaerari buruz foru agindu honek ezartzen duen azkeneko eguna baino lehen.

8._Proiektuetan betiere segurtasun eta osasun arloko koordinatzaile bat izanen da.

9._Aurretik azaldu diren baldintzetako bat ez betetzeak berekin ekarriko du obra zuzendaritzarako dirulaguntza ez ordaintzea.

E modalitatea._Natura Sareko neurriak.

Definizioa.

Mendietako jabe pribatuek, Batasunaren Intereseko Leku izateko proposamena jaso duten lurren titular badira, II. eranskineko zerrendan ageri diren Natura Sareko neurri bat edo gehiago egiteko dirulaguntza eska dezakete.

Natura Sareko neurrien aurrekontu osoa gehienez ere 18.000 eurokoa izanen da eskatzaileko. Natura Sareko neurrien dirulaguntza %100ekoa izanen da, neurri horiek emateko espedienteetako basoberritzeen mantentze lanak barne.

Baldintzak.

_Proposatzen diren Natura Sareko neurriak egin beharko dira oso-osorik Batasuneko Intereseko Leku izateko proposatu diren lurretan.

_Proposatzen den neurri bakoitzak beharko du toki eskatzailearen konpromiso bat, hain zuzen ere mantentzeko plana aurkeztu beharko du, gutxienez 5 urterako.

_Natura Sareko neurriak proiektu oso baten barrenean aurkeztu beharko dira, ekintza guztiak hartuko duen proiektuan alegia.

_Neurri horiek gauzatzeko epeak arautegi honetan mendi lanetarako diren berberak izanen dira.

Mantentze-lanen konpromisoa (mantentze-plana).

Natura Sareko neurri bakoitzerako mantentze plan bat aurkeztu beharko da. Plan hori edo horiek ekintza guztietarako aurkezten den proiektu baten barrenean sartuko dira. Mantentze-plan bakoitzak honako hau beharko du: neurriaren xedea, egin beharreko jarduketak, aurreikusitako ekintzak (halakorik bada) hurrengo bost urteetarako, aurrekontua eta plano zehatzak.

Laugarrena._Dirulaguntzen zenbatekoa.

1. Dirulaguntzen zenbatekoa ateratzeko, modalitate bakoitzari aplikatuko zaizkio deialdi honen hamalaugarren arauan ezarritako ehunekoak, eta ondoko zenbateko hauen gainean aplikatuko da:

_Onartutako inbertsioaren gainean, hamabosgarren arauan ezarritako erreferentzi moduluak gainditzen ez badira, edo modulatu gabeko jarduketa bada.

_Hamabosgarren arauan ezarritako moduluen gainean, onartutako inbertsioa aipatu moduluak baino handiagoa bada.

2. A.2 modalitateko lanek ezarritako erreferentziako moduluak gainditzen ahalko dituzte, aurretik onuradunak eskaera justifikatua aurkezten badu eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak onartzen badu.

3. II. eranskineko Natura Sareko neurriak egiteko eskatzen duten onuradunek eginiko inbertsioen kasuan deialdi honen hamalaugarren arauan ezarritako dirulaguntzen ehunekoak halako hamar puntutan igoko dira, A, B eta C modalitatekoak badira eta oso-osorik Batasuneko Intereseko Leku izateko proposatu diren lurretan egiten badira, betiere eskatzaile horiek Natura Sareko neurriak egiten badituzte, ondoko zenbateko hauetako txikiena bezalakoa edo handiagoa den aurrekontu onartu batekin: 3.000 euro edo eskabidean onartutako aurrekontuaren %10.

Bosgarrena._Eskaerak aurkezteko tokia.

1._Dirulaguntza hauek jaso nahi dituzten titularrek eskabidea aurkeztu beharko dute Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren erregistroan (Armada etorbidea, 2; Iruña), Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan xedatutakoa ukatu gabe. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 60 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira eskabideak.

Eskatzaileak eskabide bakarra eginen du, kanpaina osoan egin gogo diren lan guztiak azaltzen dituena.

2._Eskaera egiteko ondoko agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskabide orri ofiziala, behar bezala betea eta sinatua. Inprimakia Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan da, Armada etorbidea, 2 (I. eranskina) eta Nafarroako Gobernuak Interneten daukan www.navarra.es orrian eskura daiteke.

b) IFZ/IFKaren fotokopia.

c) Partikularrek egiten dituzten eskabideetan, lurren jabetzaren agiria. Eskatzailea baldin bada lanak egiteko lurren jabea, aski izanen da Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuak emaniko finkaren edo finken lurzati zedula, bertan agertzen baita jabea. Eskatzaileak lurzatien zedulak aurkeztea ezinezkoa duela frogatzen badu, lurren jabetza eta erabilgarritasuna justifikatzen duten beste agiri batzuk onartuko dira, hala nola: Jabetza Erregistroko ziurtagiria, eskritura publikoa, erregistroko ohar bakuna, katastroko ziurtagiria, katastroko erroldako ziurtagiria, udalerriko idazkariak emana, edo zuzenbidearen arabera balio duen beste edozein agiri. Betiere, jarduketaren xede diren lurzatiei dagokienez, udalerri, poligono eta lurzatiaren katastroko erreferentzia eman beharko da, deialdiko III. eranskinean bete beharrekoa.

Lurren titularra eta laguntzen eskatzailea bat ez badira, egin asmo diren lanetarako jabearen baimena (edo jabe guztiena) aurkeztuko da, V. eranskineko ereduarekin bat, titular bakoitzaren NAN/IFZ/IFKren fotokopiarekin batera. Errentamenduko kontratuak, herrilurretarako udalen baimenak edo erabili edo edukitzeko eskubidea frogatzen duen beste edozein agiri ere onartuko dira, zuzenbidearen araberakoak.

Titulartasun gatazka dagoen lurretan, toki entitateen eta partikularren artean dagoen haietan, landaketa berrien kontzesioa eman ahal izateko, onartuta egon beharko du iralekuen gaineko transakzio hitzarmenaren arau orokorrak onesten dituen foru dekretuak, halakorik dagoen tokietan. Herrilurretan egiten diren landaketa berri guztietan, Ingurumen Departamentuak txostena egiteko eskatzen ahalko dio Nafarroako Gobernuaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Departementuko Herrilurren Atalari.

Ekintzak egiten badira halako arboladietan, non Kudeaketarako Plan Tekniko baten bidez kudeatzen baitira, eta Plan hori Basogintzako Administrazioak onartua bada, arboladi horien jabetasuna edo jabetza egiaztatu ahalko da plan horren bidez, baina eskatzaileak zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du arboladi horien gaineko legezko egoeran ez dagoela aldaketarik ziurtatzeko.

d) Dirulaguntza-eskaria 12.000 eurotik goitikoa baldin bada, proiektu teknikoa aurkeztu behar da, eskatutako eskintza guztiak biltzen dituena, teknikari unibertsitario eskudun batek sinatua egon behar du, egungo legeriari jarraikiz, eta dagokion Lanbide Elkargoak ikus-onetsia. hori guztia teknikaria zein lanbide elkargotakoa den haren estatutu orokorrek zehazki hala agintzen badute (2/1974 Legea, 7/1997 Legeak egindako aldaketekin). Dirulaguntzaren zenbatekoa kopuru horretatik beheitikoa bada, inprimaki ofizialarekin batera, memoria teknikoa aurkeztu beharko da, teknikari unibertsitario eskudunak sinatua. Bi kasuetan, dokumentazio teknikoak bikoiztuta beharko du egon.

Natura Sareko borondatezko neurrietarako eskatzen den inbertsioaren aurrekontua gehi eskatzaile berberak bestelako ekintzetarako eskatzen duen aurrekontua 12.000 eurokoa baino handiagoa bada, proiektua aurkeztu beharko da bai neurriak bai ekintzak batuz. Nolanahi ere, eta bestelako ekintzarik izan gabe ere, Natura Sareko borondatezko neurrien inbertsioaren aurrekontua 12.000 eurokoa baino gehiago baldin bada, proiektua egin beharko da, nahitaez. 12.000 euroko zenbatekoa gainditzen ez bada, memoria teknikoa aurkeztu beharko da.

Proiektua eskatzen den kasuetan, guttienez honako hauek bildu beharko ditu: III. eranskineko eredua, memoria, egin beharreko lanen sailkapena, aurrekontua, baldintzen plegua, ingurumenaren ukipenen azterlana (4/2005 Foru Legearen arabera beharrezkoa bada) edo bestela ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana, 1:10.000 eskalako edo hortik goitiko planoak, segurtasun eta osasun arloko azterlanak (1627/1997 Errege Dekretuarekin bat). Proiektua prestatu duen teknikariak izenpetu beharko du eta eskatzaileak III. eranskineko eredua.

Memoria teknikoa eskatzen den kasuetan, honakoak bildu behar ditu: III. eranskineko eredua, aurrekariak, jarduketaren xedea, jarduketaren azalpena, ingurumenaren ukipenen azterlana (4/2005 Foru Legearen arabera beharrezkoa bada) eta 1:10.000 eskalako edo hortik goitiko planoak. Memoria prestatu duen teknikariak izenpetu beharko du eta eskatzaileak III. eranskineko eredua.

e) Aurreko bost kanpainetariko batean dirulaguntzen xede izan diren landaketak mantentzeko lanak bakarrik biltzen dituzten eskabideetan, deialdi honetako A1, B, C (ilarako landaketak) edo E modalitatean sartzen ahal badira, eskabidearen inprimakia (I. eranskina) eta III. eranskina aurkeztu beharko dira, egin nahi diren mantentze lanen azalpen labur batekin, laguntzaren jatorrizko espedientea aipatuz. Betiere, 12.000 euroko inbertsioa gainditzen duen espedienteak proiektu tekniko baten beharra edukiko du.

f) Mendi batasunen eskabideak izanez gero, eskabidearekin batera mendi batasunaren osaketa akta aurkeztu beharko da, VI. eranskineko ereduaren arabera. Gainera, batasunaren IFK aurkeztu eta ordezkari bat izendatu beharko dute. Eskabidearen inprimakia eta transferentzia bidez kobratzeko eskabidea batasunaren aldekoak izanen dira. Ezkontideek ezin osatuko dute batasunik.

g) Eskatzaileek nahi badute dirulaguntzen eskabideen izapidaketan beste batzuek ordezkatu ditzatela, ordezkariendako baimena aurkeztu beharko dute, VII. eranskineko ereduaren araberakoa, ordezkariaren NANaren fotokopiarekin batera.

Seigarrena._Eskabideen tramitazioa.

1._Dirulaguntza hauek antolatu eta tramitatzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Plangitza eta Laguntza Atalari dagokio.

2._Laguntza eskaerak baldintzak betetzen ez baditu edo eskatzen den dokumentazioa osorik ez badago, interesatuari eskatuko zaio 10 eguneko epean hutsa zuzen dezala edo behar diren agiriak aurkez ditzala.

3._Nolanahi ere, bazterturik geldituko dira proiektua edo ekintza guztiak barne hartzen dituen memoria teknikoa ez duten eskabideak, hala nola aurkeztutako dokumentazio teknikoan akats handiak dituztenak, hain handiak non haiek zuzenduz gero aurkeztutako eskabidea erabat aldatuko bailitzateke.

4._Eskatzaileari errekerimenduaren jakinarazpena ematen bitan saiatuta ere ezinezkoa suertatzen bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsia dagoela ulertuko da.

5._Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez bada, edo aurkeztuta ere osorik ez edo akatsekin aurkezten bada, espedientea behin betikoz artxibatuko da, eta eskabidea ezesitzat joko.

Zazpigarrena._Dirulaguntzak ematea.

1._Plangintza eta Laguntza Atalak eskabideak aztertu eta dirulaguntzak eman edo ukatzeko proposamen arrazoitua eginen du.

2._Ingurumen zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du dirulaguntzak eman edo ukatzeko, eskabideak aurkezteko azken egunetik sei hilabeteko epean.

3._Gehienez ere, laurogeita hamar mila (90.000) euroko laguntza emanen da. Laguntzaren xede den inbertsioaren gutxieneko muga 1.000 euroko izanen da, aurreko kanpainetan dirulaguntzen xede izan diren birlandaketak mantentzeko lanetan izan ezik.

4._Dirulaguntza hauek eman direla jankinaraziko da Nafarroako Gobernuaren web-orrian, dirulaguntzen kanpainaren emaitza gisa.

5._Dirulaguntza emateak berarekin dakar baso eta ingurumen arloetako baimena eta bakar-bakarrik eskatutako eta Administrazioak, onartutako ekintzetarako, aurkeztu eta onartutako memoria teknikoaren edo proiektuaren arabera. Ekintzaren batean aldaketarik gertatzen bada, horiek Administrazioak onartu beharko ditu ingurumen eta basogintza ondorioetarako.

6._Espediente osatuen gainean Basogintzako Administrazioak ahalmena izanen du teknikoki ezinezkoak iritzi dituenak kentzeko.

Zortzigarrena._Diruaguntzak emateko irizpideak.

Onartutako kontzesioen gainean, honelako kontzesio ordena ezarriko da:

1. Mendi Babesleak ukitzen dituzten eskabideak eta Mendien Batasunenak.

2. Aurreko hiru kanpainetako batean mendi lanetarako dirulaguntzak hartu dituzten titularren eskabideak.

3. Arrazoi fitosanitarioak direla kausa, espezie aldaketak proposatzen dituzten eskabideak.

4. Onuradun izan diren azkeneko kanpainan diruz lagundutako inbertsioen exekuzio maila. Azken hiru kanpainetan laguntzarik hartu ez duten titularren kasuan, aplikatuko den adierazlea espedientean onartu den inbertsio ekonomikoa izanen da.

Dena den, 2005eko urriaren 1aren ondoren hasitako mendi lanendako ere izan daitezke dirulaguntzak, baldin eta deialdi honen edukiari lotuak badira, betiere eskabide orria, proiektua edo memoria teknikoa edo deialdian eskatzen den edozein dokumentazio aurkezteko obligazioa izanik. Lanak bukatu badira edo eskabideak aurkezteko epea hasiak badira, eskabidea aurkeztean halaxe jakinarazi beharko da. Mendietako lanen urtarokotasuna dela bide, bidezkoa da lanak hasteko baimena ematea eskabideen epea hasi baino lehen.

2005eko urriaren 1a baino lehen eginiko ekintzak dirulaguntzen xede izan daitezke, 2004-2005 ekitaldian ziurtagiririk ez hartzeko akats teknikoak zuzendu badituzte, baita premiazko arrazoiengatik eginiko jarduketak ere.

Dirulaguntzak emanen dira baldin eta 2007ko ekitaldiko aurrekontuan horretarako dirurik badago.

Aurrekontuan dirurik ez zegoela eta, dirulaguntzak ukatzeko erabakia baliogabetzen ahalko da baldin eta azkenean horretarako dirua badago. Dirulaguntzak zortzigarren arauan ezarritako lehentasun hurrenkerari jarraikiz emanen dira.

Bederatzigarrena._Lanak bukatzeko epea.

1. 2007ko irailaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da Plangintza eta Laguntza Atalean obra liburu osoa, eta bertan agertu ziurtagiri, faktura edo gastu egiaztagiri guztiak, IV. eranskineko ereduarekin batera, azkeneko hori obra zuzendariak behar bezala betea, eta onuradunaren adostasunarekin.

Obra zuzendaritza eskatzen ez den kasuetan, lanak bukatu direla egiaztatzen duen jakinarazpena aurkeztu beharko du onuradunak, faktura edo gastuen egiaztagiri guztiekin batera.

2. Gastuen justifikazioa. Gastuak honela frogatzen ahal dira:

_Fakturak: jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izan beharko dute. Beste batzuek eginiko lanak edo materialen erosketa frogatzen dituzte.

_Zinpeko aitorpena: berezko baliabideen bidez eginiko lanak frogatzen dituzte eta zehaztu beharko dute zer lan egin diren eta horiek zenbatetsi. VIII. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko da.

3. Klausula honen 1. puntuan ezarritako dokumetazioa aurkeztu ezean, dirulaguntzari %1 kenduko zaio justifikazioa atzeratzen den egun natural bakoitzeko, gehienez 25 egun. 25 egun baino gehiago atzeratuz gero, dirulaguntza galdutzat emanen da.

Hamargarrena._Ordainketa.

Ohar orokorrak.

1._Deialdiko lanak egin direla egiaztatu ondoren ordainduko da dirulaguntza. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko teknikariek egiaztapen horren berri emanen dute txosten batean.

2._Lehentxeago ezarrita gelditu den bezala, Basogintzako Administrazioari aurkeztutako ziurtagiri bakoitza bere proiektuko obra unitateei lotua egonen da (edo hala bada, dagokion aldaketari lotua, betiere horiek aurretik onartuak izan badira eta horren gaineko akta baldin bada). Modu berean, aurkeztutako faktura edo gastuen egiaztagiri bakoitza dagokion ziurtagiriari lotua egonen da.

3._Proiekturik ez dagoenean, fakturak edo gastuen egiaztagiriak memorian aurreikusitako obra unitateei edo/eta ziurtagiriei lotuak egonen dira.

4._Exekutatutako eta azkenik onartutako aurrekontua zazpigarren arauaren 3. atalean ezarritako gutxieneko muga baino txikiagoa bada, hitzartutako dirulaguntza ez da ordainduko, salbu eta ez burutzearen arrazoiak justifikatzen badira eta onuradunari egozteko modukoak ez direla juzgatzen bada.

5._Onuradunek kontzesioaren xedea diren lanen %100 azpikontratatzen ahalko dute. Kontratista batekin azpikontratatutako lanen zenbatekoa dirulaguntzaren %20 baino gehiago denean eta dirulaguntzaren zenbatekoa 60.000 euro baino gehiagokoa bada, kontratuak idatziz eginen dira. Onuradunak kontratista batekin justifikatutako gastuen aurrekontu onartua 30.000 euro baino gehiago bada, onuradunak gutxienez hiru kontratistari eskatu diela frogatu beharko du, eta aukeratutako eskaintza justifikatu.

Ziurtagiri partzialak.

2006ko urriaren 15a baino lehen, dirulaguntzen kontzesioa duten onuradunek aurkeztu beharko dizkiote Basogintzako Administraziori ziurtagiri partzialak, aurreko puntuetan azaldu moduan, egin diren lanak egiaztatzeko.

Aurrekontuan hartzekorik baldin bada ziurtagiri horiek ordaindu eginen dira, erabat edo hein batean, 2006ko aurrekontuaren kargura. Horrela bada, eskatzaileari eskatuko zaio urte horretan ordaindu beharreko lanetako gastuen egiaztagiriak edo fakturak aurkez ditzan. Ordainketa horiek zehaztuko dira lanen nondik-norakoak ikusita.

Bukaerako ziurtagiria.

Emandako dirulaguntzaren ordainketa eginen da, betiere egindako inbertsioaren arabera.

Ziurtagiri partziala ordaindua baldin bada, bukaerako ziurtagiriaren zenbatekoa izanen da eginiko inbertsioari dagokion dirulaguntza ken ziurtagiri partzialaren zenbatekoa. Bukaerako ziurtagiri hori ez da inolaz ere izanen hasieran emandakoa baino handiagoa.

Nolanahi ere, dirulaguntza ordaintzeko baldintza izanen da 2007ko ekitaldiko aurrekontuan horretarako dirua egotea.

Basogintzako Administrazioak ahalmena izanen du proiektuaren helburuen arabera teknikoki bideraezinak iritzi dituen ekintzak ez ziurtatzeko.

Hamaikagarrena._Onuradunaren betebeharrak.

Deialdi honen arauetan aurreikusitako betebeharrak bete ezean, laguntza kenduko da eta, hala bada, hartutako diru guztia edo zati bat itzularaziko, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen II. tituluari jarraikiz.

Dirulaguntzen onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Diruz lagundu behar diren lanak egitea, kontzesioan onartutako baldintza teknikoei jarraikiz eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko langileek eman ditzaketen jarraibideekin bat.

Debeku da ekintza baterako ematen den dirulaguntza beste ekintza baterako erabiltzea.

Ekintza baten barrenean aldaketa partzialak onar daitezke, bai proiektuan bai lanetan, betiere Basogintzako Administrazioak onetsiak badira. Nolanahi ere, ekintza horretarako eman den dirulaguntza ez da gainditzen ahal. Aipatu aldaketa horiek onetsiz gero, horiek islatu beharko dira obra liburuan, horrelakorik baldin badago.

b) Ematen diren argibide guztietan, delako jarduera Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren laguntzaz egiten dela adieraztea.

c) Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko langileei bide ematea dirulaguntzen xede diren lurzatietan sartzeko, lanak eta, hala bada, lehenbiziko bost urteetan mantentzea ikuskatu ahal ditzaten.

d) Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko obligazioak eta zergen gainekoak eguneratuak dituztela frogatzea.

e) Proposamenaren izaeraren ondoriozko beste edozein eginbehar betetzea.

f) Foru agindu honetan ezarritako baldintza eta arau guztiak betetzea.

Hamabigarrena._Dirulaguntzen kontrola.

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak dirulaguntzak emateko jarri diren baldintzak betearazi eta aurreikusitako inbertsioak zuzen eginaraziko ditu, horretarako egokiak diren ikuskapen eta egiaztapenak egiteko aukera izanez, bai eta laguntzak jaso dituztenei beharrezkoak diren argibideak eskatzeko ere.

Hamahirugarrena._Araubide juridikoa.

Deialdi honen eta hura erregulatzen duten arauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Deialdiko arau hauetan aurreikusirik ez dauden gaietan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean oro har xedatutakoa aplikatuko da.

Hamalaugarrena._Ematen ahal diren gehieneko dirulaguntzak (inbertsioaren portzentajea).

MENDI KATALOG. KATALOGATU

M O D A L I T A T E A ETA MENDIEN GABEKO MENDI

BATASUNAK BABESLEAK

A.1 Basoberritzeak

Epe laburreko espezieak %40 %40

Epe erdiko koniferoak %60 %50

Epe luzeko koniferoak eta hostozabalak %80 %60

Zuhaixkak %80 %60

Hodi babeslea %80 %60

Hodi babeslea %80 %60

A.2. Oihan lanak %80 %60

A.3. Azpiegiturak %65 %50

A.4. Basoko beste ondasun batzuk %50 %40

B Biodibertsitatea %80 %70

C Gizarte erabilera %40 %40

D Dokumentazio teknikoa %100 %100

Obra zuzendaritza %100 %100

E Natura Sareko neurriak %100 %100

Hamabosgarrena._Erreferentzia moduluak (laguntzen ahal den gehieneko kostua).

A.1.

Ha. Koniferoen zuhaitz edo zuhaixken basoberritzea

2.193

euro/ha

A.1.

Ha. Hostozabalen basoberritzea

Epe erdiko hostozabalak

2.193

euro/ha

Epe luzeko hostozabalak edo zuhaixkak

3.443

euro/ha

A.1.

M.l. Basoberritzeko itxitura

3,65

euro/ml

A.1.

M.l. Zerbidoen aurkako itxitura

14

euro/ml

A.1.

Un. Hodi babeslea (garaiera <=80 cm)

1

euro/un

A.1.

Un. Hodi babeslea (garaiera > 80 cm)

3,75

euro/un

A.1.

Ha. Mantentze lanak (makaldiak izan ezik). Epe erdiko koniferoak

Udako garbiketa eta beste

441

euro/ha

Hutsuneak birlandatzea

358

euro/ha

A.1.

Ha. Mantentze lanak (makaldiak izan ezik). Epe erdiko koniferoak izan ezik

Udako garbiketa eta beste

441

euro/ha

Hutsuneak birlandatzea

358

euro/ha

A.1.

Ha. Makaldien basoberritzea

Zuhaitz ondoak aterata

4.257

euro/ha

Zuhaitz ondoak atera gabe

2.504

euro/ha

A.1.

Ha. Lehenbiziko kimaketa makaldietan

0,95

euro/un

A.1.

Un. Makaldien lehenbiziko kimaketa eta enbor nagusia garbitzekoa.

1,30

euro/un

A.1.

Un. Makaldien enbor nagusia garbitzeko kimaketa

1,05

euro/un

A.1.

Ha. Area pasatzea (2)

108,20

euro/ha

A.2.

Ha. Bakantze lanak hostozabaletan

Etorkizunerako zuhaitzak hautatu gabe

690

euro/ha

Etorkizunerako zuhaitzak hautaturik

783

euro/ha

A.2.

Ha. Bakantze lanak koniferoetan

Etorkizunerako zuhaitzak hautatu gabe

752

euro/ha

Etorkizunerako zuhaitzak hautaturik

840

euro/ha

A.2.

Un. Koniferoen kimaketa, 2,5 m bitarte (geh. 400 zuhaitz/Ha)

0,45

euro/zuhaitz

A.2.

Un. Koniferoen kimaketa, 2,5 eta 5 m bitarte (geh. 200 zuhaitz/Ha)

1,20

euro/zuhaitz

A.2.

Un. Eiteko kimaketa, hostozabaletan

0,30

euro/zuhaitz

A.2.

Garaierako kimaketa, hostozabaletan (geh. 400 zuhaitz/Ha)

1,10

euro/zuhaitz

A.2.

M.l. Birsorkuntza naturalerako itxitura paratu edo hobetzea

4,40

euro/ml

A.2.

M.l. Birsorkuntza naturalerako zerbidoen aurkako itxitura paratu edo hobetzea

12,90

euro/ml

A.2.

M.l. Itxiturak kentzea

1,40

euro/ml

A.2.

Ha. Sasiak eskuz garbitzea, birsorkuntza naturalerako

1.301

euro/ha

A.2.

Ha. Sasiak makinaz garbitzea, birsorkuntza naturalerako

902

euro/ha

A.2.

Ha. Sasiak makinaz garbitzea zuhaitzik gabeko guneetan, suaren ordez, eta suteei aurrea hartzeko sasiak garbitzea

601

euro/ha

A.2.

Ha. Hondarrak kentzea

Metatu edo kentzea, erre gabe

441

euro/ha

Kentzea, erreta

726

euro/ha

A.2.

Ha. Lurra lantzea, birsorkuntza naturalerako

197

euro/ha

A.3.

Km. Kaxa irekitzea

6.637

euro/km

A.3.

Un. 60 cm-ko diametroa duen hodia (fabrika-obra barne)

866

euro/un

A.3.

Un. 80 cm-ko diametroa edo handiagoa duen hodia (fabrika-obra barne)

1.695

euro/un

A.3.

Un. Areka gaineko pasabidea

705

euro/un

A.3.

Un. Zola gaineko zeharkako erretenak

282,50

euro/un

A.3.

M² Sakanguneak

34,30

euro/m²

A.3.

M³ Harri-lubeta

45,20

euro/m³.

A.3.

Km. Zolaketa.

14.025

euro/km

A.3.

Un. Zurezko atakak

1.208

euro/un

A.3.

Km. Zelaitzea hobetzea

3.225

euro/km

A.3.

km. Arekak egitea eta garbitzea

1.099

euro/km

A.3.

Bestelako ekintzak (salbuespenak deialdian)

Modulurik gabe

A.4.

Bestelako ekintzak

Modulurik gabe

B.

M.l. Heskaiak landatzea

4,60

euro/ml

B.

M.l. Heskaiak mantentzea

1,50

euro/ml

B.

Ha. Sasiak garbitzea, faunaren bizitokia handitzeko

648

euro/ha

B.

Bestelako ekintzak, deialdian aipatuak

Modulurik gabe

C.

M.l. Ilarako landaketa

1,60

euro/ml

C.

M.l. Ilarako landaketak mantentzea

0,62

euro/ml

C.

Bestelako ekintzak

Modulurik gabe

E

Natura Sareko neurriak, baso sistemaren arabera

18.000 euro

I. ERANSKINA

Eskabide orria

Eskatzaileak deklaratzen du:

_Eskabide honek biltzen dituen datu guztiak egia direla.

_Gizarte Segurantzarekiko zorrak kitatuak eta zerga guztiak pagatuak dituela, eta Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan sarturik ez dagoela.

_Baimena ematen du eskabidean agertzen diren bere datuak fitxategi automatikoetan sartzeko, datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraikiz.

Deialdian ezarritakoarekin bat, eskatzen du laguntza eman dakiola eskabide honen agirietan agertzen diren finketako mendi lanak eta aurrekontuak kontuan harturik.

.....................(e)n, 2006ko ................aren .........(e)an

(Eskatzailearen edo haren ordezkariaren sinadura)

(1) 1. Mendien Batasuna; 2. Mendi Babeslea; 3. Pertsona juridikoa eta 4. Pertsona fisikoa.

II. ERANSKINA

Natura Sareko neurriak

Ondoren, neurri osagarriak azaltzen dira, mendiko jabeek bat edo batzuk aukeratzeko, hain zuzen ere euren lurretarako egokienak ikusten dituzten haiek, bai horretara beharturik izan bai borondatez horien exekuzioa eskatzen badute, dokumentu honetako aurreko puntuetan ezarritakoaren arabera.

Halako mendiak badira antolamenduko proiekturik edota kudeaketarako plan teknikorik ez dutenak baina BIL-erako neurri bereziak dituztenak, aukeratu beharreko neurriak izanen dira BIL bakoitzerako zehazten diren neurrietakoak, eta aurrekontuko gorabeherengatik edota bestelako arrazoiengatik hori ezinezkoa suertatzen baldin bada, azaldutako neurriak hautatuko dira baso sistemari begira.

Halako mendiak badira plangintzaren inguruko inolako dokumentaziorik ez dutenak hautatu beharreko neurriak izanen dira ondoko taulan azaltzen direnetakoak, betiere baso sistema zein den kontuan hartuta.

E.1 Natura Sareko neurriak, baso sistemaren arabera

BASO SISTEMA KODEA NATURA SAREKO NEURRIA

1Zuhaztien barruan irekiriko guneak ireki edo mantentzeko lanak eginen dira (garbiketak).

2Bigarren mailako espezieak sustatuko dira, gehienbat hemengo frutikosoak.

3Ekotono aberatsak eta anitzak izatea bultatuko da, zuhaiztien inguruetan, eta horretarako zuhaitz eta zuhaixka sekundarioak landatuko dira. Kontuan hartuko da horiek babestu behar direla, abereen kontra.

Pagadiak, hariztiak4Bertan dauden zuhaitz lepatuen arboladiak mantendu (birlepatu) eginen dira. Motzondoen ahuleria sumatuz gero, beste zuhaitz batzuk lepatuko dira daudenak ordezkatzeko. Helburua ez da zuhaitz lepatuen eremua zabaltzea baizik eta haiek mantendu eta zaintzea.

5Oihanei loturiko idoi eta hezeguneak sortuko dira.

Pagadiak, hariztiak5Oihanei loturiko idoi eta hezeguneak sortuko dira.

Pagadiak, hariztiak, pinudiak6Tokian tokiko ekimenak beren tamaina, garrantzi, espezie, itxura eta abarrengatik bereziak diren zuhaitzak babesteko.

Landaketa berriak, errekak7Landaketa babesleak egitea eta/edo ur-bazterreko landarediaren landaketak, egitura konplexukoak, horiek guztiak ibaibideen zerrenda babesleetan, edozein tokitan izanda (larreak, landaketak, basoak, errepide bazterrak).

Ugaldien ertzak8Ilarako basoak, ibarbasoak eta/edo ur-bazterreko landarediak egitea, egitura konplexukoak, guttienez 10 metro zabal, hori guztia ur-bazterren kalitate ekologikoa handitzeko asmoz eta halako tarteetan non ekosistema horiek nekazaritza-alorrek, makalek edo bestelako zera artifizialek hartuak badituzte. Berariaz makaldien landaketen lehenbiziko 10 metroetako berezko landaredia lehengoratuko da gutxienez.

Higadura prozesuak dituzten ibaiertzen egonkortasuna edo lehengoratzea ere sartuta daude, hala nola ur-inguruneari loruriko espezieen habitatak egokitzeko egiten direnak. Bioingeniaritzako teknikak erabiliko dira.

Landaketa exotiko inbaditzaileak9Espezie exotiko inbaditzaileak kenduko dira, hemengo ekositemak osorik mantentzeko mehatxuak badira.

Hariztiak10Bertako haritz guneen azalera handitzea, babestu eta mantentzeko asmoz, egun dauden arboladiak elkarri atxikiz. Bereziki interesgarriak dira halako ekimenak non helburua ibar-hondoetako hariztiak baitira.

BASO SISTEMA KODEA NATURA SAREKO NEURRIA

Zuhaitz-hesiak11Heskai naturalak jartzea (heskaien egitura deialdi honetako arauetan azaltzen da).

Denak12Saguzarrendako kalitate oneko aterpe artifizialak jartzea, hurrengo 50 urtean bederen moztu behar ez diren zuhaitzetan.

Denak13Sasi garbiketa selektiboak, biodibertsitatea zaintzeko asmoz eta/edo ehizarako espezieak ugaltzeko, sasia usu dagoen tokietan.

Denak (itxiturak)14Espezie frutikosoen ilarako landaketak, itxituren trazaduran zehar.

Guztiak (pistak)15Espezie frutikosoen ilarako landaketak, bide eta pistetan zehar.

Guztiak (errekak eta hezeguneak)16Idoiak eta hezegune txikiak egitea ur-bazterren inguruan, xedea izanik dekantazio eta absortzio bidez erretenetatik heldu diren jalkinak eta mantenugaiak gutxitzea, erreten horiek heldu baitira pista, errepide, laborantza alor, ibaiadar txiki, erroitz txiki eta abarretatik.

Guztiak (errekak eta hezeguneak)17Toki hezeak konpondu eta/edo lehengoratzea hezeguneei loturiko eremuetan eta hezegune bihurtzeko aukera dutenetan, adibidez eremu endorreikoetan, sakanetan, sakonuneetan, eta abarretan.

Aleppo pinuen pinudiak18Zuhaiztiak bakantzea eta hondarrak kentzea.

Ondoren neurri osagarriak aurkezten dira, hain zuzen ere Batasunaren Intereseko Leku direnendako, jadanik definituak izanik.

BILetako neurri osagarriak

B I L KODEA NEURRI OSAGARRIA

ALDUDE1Denbora bateko idoiak, egun kolmatatuak, lehengoratzeko proiektuak bultzatuko dira, baita mendietan beste berri batzuk sortzea ere, mendiak berak hobe dezan fauna eta floraren bizitoki izateko gaitasuna. Zaguako putzua lehengoratzeari lehentasuna emanen zaio.

ALDUDE2Halako premia larria duten bideak moldatzea, ingurumen arloari begira, (10etik 30 km bitarteko bideetan, lehentasunezkoa izanik Sorogaingo pista bertako paisaiari egokitzea) eta horretarako ezpondetan espezie autoktonoak landatuz, etab.

ALDUDE3Ler gorriaren unadak landatuko dira, pagadiaren eta larrearen arteko guneetan edo hainbat landaketa eginen dira arboladi txikiak sortuz.

ALDUDE4Ingurua zerbidoendako bizitokia izateko hobekuntza lanak egitea, basoaren barrenean soilguneak sortuz eta/edo hostozabalen espezie autoktonoekin disuasioko landaketak egitea. Landaketa aberasgarria lehenetsiko da, dentsitate txikikoa (300 zuhaitz/ha), sahatsekin (S. capra eta S. atrocinerea), lizarrekin (F. excelsior) eta astigar arruntekin (A. campestre), Kixarramun eta Lasturko alderdietako argiguneetan.

B I L KODEA NEURRI OSAGARRIA

ALDUDE5Baso txikiak sortuko dira, hemengo hostozabal espezieekin, hala nola otsalizarrekin (Sorbus aucuparia), hostazuriekin (Sorbus aria), gereziondoekin (Prunus avium), lizarrekin (Fraxinus excelsior), haginekin (Taxus baccata), urkiekin (Betula sp) eta haritzekin (Quercus pubescens, petraea edo robur). Baso txiki nahasiak lehenetsiko dira, non haritz kandugabeak (Q. petraea) izanen baitira nagusi, Pedrikeri alderdian (3 ha).

ALDUDE6Ekotonoak jartzea larreen inguruan, bertako espezieak erabiliz, hala nola, otsalizarra (Sorbus aucuparia), hostazuria (Sorbus aria), gereziondoa (Prunus avium), intsusa (Sambucus nigra eta Sambucus racemosa), hagina (Taxus baccata), iparraldeko elorri zuria (Crataegus monogyna), astigar arrunta (Acer campestre), etab. Bereziki Adi mendiaren hegoaldeko magaletan.

ALDUDE7Olaberriko arrain-haztegi zaharrak duen eragina kenduko da.

B I L KODEA NATURA SAREKO NEURRIA

ABLITAS1Zuhaiztiak bakantzea eta hondarrak kentzea.

B I L KODEA NEURRI OSAGARRIA

ULTZAMA BASABURUA1Hariztia lehengoratuko da.

ULTZAMA BASABURUA2Lehentasunez, ibai bazterrak lehengoratzeko ekintzak, halako tarte andegatuetan, hala nola, Basaburua eta Ultzama ibaietan, betiere bakoitzerako dagoen lehengoratze planari jarraikiz. Beste ibai batzuetako bazterretako landaredia lehengoratuko da.

ULTZAMA BASABURUA3Heskaiak lehengoratuko dira. Auzako sektoreak du lehentasuna bertan jarduteko.

ULTZAMA BASABURUA4Lehentasunez, Auza-Lizaso-Gerendiaingo sektoreko idoiak eta antzeko eremuak eta baso-igel jauzkaria bizitzen ahal deneko beste idoi batzuk lehengoratuko dira.

ULTZAMA BASABURUA5Zuhaitz lepatuen kudeaketa.

ULTZAMA BASABURUA6Zuhaitzak beren tamaina, garrantzi ekologiko edo itxuraren arabera babestuko dira.

B I L KODEA NATURA SAREKO NEURRIA

ORBAIBAR1Basoberritzeak egitea, Quercus faginea eta Quercus humilis espezieekin. Gehienez ere 25 hektarea, BIL osoan. 10 hektarea 106. kantonamenduan eta 15 hektarea 103. kantonamenduan.

ORBAIBAR2Bakantzeak eta zuhaitz aukeraketak hariztietan eginen dira. (basogintzako antolamendu proiektuaren arabera).

8 hektarea 104. kantonamenduan.

13 hektarea 60. kantonamenduan.

21 hektarea 62. kantonamenduan.

22 hektarea 63. kantonamenduan.

III. ERANSKINA

Inprimakia, Proiektu edo Memoria Teknikoarekin aurkeztu beharrekoa

Jarraibideak:

1. Honako eredu hau proiektuan edo memoria teknikoan sartu beharra dago, hain zuzen dokumentu horien lehenbiziko orria osatuko du. Teknikari egileak bete beharko du eta berak eta eskatzaileak sinatu beharko dute.

2. Eskatzaileak BAB zutabea (mendi babeslea)/BAT (mendien batasuna) zutabea bete beharko du, soilik ekintzak oso-osorik BAB/BAT izenekoan egin behar baldin badira eta horrelakoetan, eta ekintza horietarako soilik, mendi katalogatuen ehunekoak aplikatuko dira. Zutabe hori ez bada behar bezala betetzen, lurrak katalogatu gabe direla ulertuko da.

3. Eskatzaileak BIL zutabea beteko du, soilik ekintzak BIL batean egiteko eskatu duenean, eta horrelakoetan, eta ekintza horietarako soilik, dirulaguntzaren portzentajeari hamar puntu gehituko zaizkio, Natura Sareko neurriak egiten badira. Zutabe hori betetzen ez bada, lurrak BIL batean ez daudela ulertuko da.

4. Modalitatea, ekintza eta azpiekintza izeneko zutabeak deialdiaren hamabosgarren arauan ezarritako kontzeptuekin beteko dira, eta laguntza eskatzen den egintzaren ezaugarriei lotuko zaizkie. Hasitako lanak izeneko zutabean "x" paratuko da eskaera egiten den unean hasita edo bukatuta dauden lanen kasuan.

5. A.3. modalitatean, "bestelakoak" epigrafean sartzen ahal dira, salbuespen gisa, bakar-bakarrik dirulaguntza har dezaketen beste ekintza batzuk, foru agindu honetan ezarritakoari jarraikiz, eta horretarako modulu berezirik ez badago.

6. A.4, B eta C modalitateetan, "bestelakoak" izeneko epigrafean sartzen ahal dira foru agindu honetan ezarritako ekintzak, betiere horretarako modulu berezirik ez badute.

7. Jarduketa bakoitza egin nahi den katastro eguneratuaren poligonoa eta lurzatia adieraziko dira (baita azpilurzatia ere, beharrezkoa denean). Unitateak katastroko lurzatiaren mailan zehaztuko dira.

8. Ondokoak honela ulertuko dira: Kontrata Ex. = Kontrata Ex. + gastu orokorrak + segurtasun eta osasun gastuak + etekina; eta Aurrekontua = Kontrata Ex. + BEZa. Onuradunak bakarrik egin behar dituen egintzen kasuan kontratazio exekuzioa eta exekuzio materiala bat etorriko dira aurrekontuarekin.

IV. ERANSKINA

Inprimakia, lanak bukatu ondoren aurkeztu beharrekoa

Jarraibideak:

1. Ondokoak honela ulertuko dira: Kontrata Ex. = Kontrata Ex. + gastu orokorrak + segurtasun eta osasun gastuak + etekina; eta Aurrekontua = Kontrata Ex. + BEZa. Onuradunak bakarrik egin behar dituen egintzen kasuan kontratazio exekuzioa eta exekuzio materiala bat etorriko dira aurrekontuarekin.

2. Fitxa hau aurkeztu beharko da lanak bukatzen diren momentuan.

3. Egin diren ekintza guzti-guztiak adierazi beharko dira, eta haien katastroko erreferentzia aipatuko. Katastroko erreferentzia hori egin gabe utzi ahalko da baldin eta Lanen zuzendaritzan egin bada.

4. "Faktura" izeneko zutabean, ekintza bakoitzeko egin den/diren faktura/fakturak aipatu beharko da/dira. ZA (Zinpeko Aitorpena) erantsiko da ekintzako lanen zati bat nork bere kontura egin duenean.

V. ERANSKINA

2006-2007 kanpainarako, elkarte eta agente pribatuendako mendi lanetarako dirulaguntzak

LURZATIEN TITULARRAREN ADOSTASUNA ESKABIDEAREKIKO

Eskatzailearen datuak

Izen-deiturak: ......................................; IFZ/IFK: ...........; helbidea: .................; herria: ................; probintzia: ..............; P.K. ............

Finka hauetan mendi lanak egiteko laguntzak eskatzen ditu:

UDALERRIA POLIGONOA LURZATIA JARDUKETA

Titularraren datuak

Izen-deiturak: .......................; IFZ/IFK: .......... (NANaren fotokopia aurkeztu); helbidea: ................; herria: ............; probintzia: .............; P.K. ...........

Aipaturiko lurzatien titularra den aldetik, eskatzaileak aurkezturiko laguntza eskabidearekin bat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren foru aginduaren babesean, eskubidea ematen den deialdi honetako jarduketak egiteko, emaniko laguntza kobratzeko eta, oro har, agindu honi dagokionez bere jarreran subrogatzeko.

Laguntza eskatu duenak eta, hala bada, aipaturiko finkaren titularrak, bere ardurapean diote adierazpen honetako datuak egiazkoak direla eta finka beretarako ez dutela beste laguntzarik eskatu, hemen eskatzen denarekin bateraezina denik.

....................(e)n, 200...(e)ko ............aren ......(e)an.

Eskatzailearen sinadura Finken titularraren sinadura

Sinadura: .............. Sinadura: ..............

VI. ERANSKINA

2006/2007 kanpainarako, elkarte eta agente pribatuendako mendi lanetarako dirulaguntzak

MENDI BATASUNA OSATZEKO AKTA

........................(e)n, ......(e)ko ..............aren .......(e)an, aipatzen diren pertsonak elkartu dira, denek akta hau izenpetzeko legezko gaitasuna dutela.

IZENA DEITURAK IFZ HELBIDEA BILTZEN DUTEN EREMUA

Kide bakoitzaren NANaren fotokopia erantsi

ETA ERABAKI DUTE:

1. Mendi batasun bat osatzea, beren lurretan mendi lanak egiteko, 59/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Mendiei buruzko Erregelamenduan eta akta honi erantsiriko estatutuetan xedaturikoarekin bat.

2. Mendi batasunari dakarzkioten finkak ondoko zerrendan ageri direla eta elkarteko kideek behar adinako eskubide errealak dituztela haien gainean eta hori akta honi erantsiriko agirien bidez frogatzen dutela.

UDALERRIA POLIGONOA LURZATIA AZALERA LURZATIA DAKARREN KIDEA

3. Elkartearen izena .................... izanen dela eta ..................., haren IFK .......................

4. Elkarteari dagokion orotarako, hauxe izendatu duela haren legezko ordezkari:

Izen-deiturak ..................... IFZ/IFK: ....................; (NANaren fotokopia aurkeztu); helbidea: ...................; herria: .....................; P.K: ................

Eta adostasunaren adierazgarri, akta hau sinatzen dute behean adierazten diren egun-tokietan.

Sinadura: ........ Sinadura: ........ Sinadura: ........ Sinadura: ........

Sinadura: ........ Sinadura: ........ Sinadura: ........ Sinadura: ........

VII. ERANSKINA

2006/2007 kanpainarako, elkarte eta agente pribatuendako mendi lanetarako dirulaguntzak

ORDEZKARIENDAKO BAIMENA

Eskatzailearen datuak

Izen-deiturak: .................................; IFK: ......................; helbidea: ..................; herria: ................; probintzia: ..............

Finka hauetan mendi lanak egiteko laguntzak eskatzen ditu:

UDALERRIA POLIGONOA LURZATIA JARDUKETA

Aipaturiko jarduketen eskatzailea den aldetik, bere adostasuna ematen dio ordezkari honi Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren foru aginduaren babesean aurkezturiko laguntza eskabidearen tramitazioan ordezkatu dezan:

Ordezkariaren datuak

Izen-deiturak: .............................; IFZ/IFK: .............. (NANaren fotokopia aurkeztu); helbidea: ............... Herria: ............. Probintzia: .............. PK: .........

Bai laguntza eskatzen duenak, bai, halakorik bada, laguntza tramitatzen deino haren ordezkaria izanen denak, beren ardurapean diote adierazpen honetako datuak egiazkoak direla eta ordezkaritza horren ondorioen erantzukizun osoa beren gain hartzen dutela, alegia, errekerimenduei ihardesteko, jarduketak justifikatzeko edo laguntza hauek kudeatzeko behar den beste edozer tramitatzeko.

Eskatzaileak baimena ematen du eskabidearen tramitazioaren emaitzak zuzenean ordezkariari jakinaraz dakizkion.

....................(e)n, 200...(e)ko ................aren .......(e)an.

Eskatzailearen sinadura Ordezkariaren sinadura

Sinadura: ......... Sinadura: ..........

VIII. ERANSKINA

2006-2007 kanpainarako, elkarte eta agente pribatuendako mendi lanetarako dirulaguntzak

NORBERAREN BALIABIDEEN BIDEZ EGINIKO LANEN ZINPEKO ADIERAZPENA

......................................... jaunak/andreak, ............. NANa duenak, 2006-2007 kanpainarako mendi lanetarako dirulaguntzei dagokienez, .........(e)ko .............aren ......(e)ko foru aginduaren arabera, aditzera ematen dizu behean aipatzen diren lanak bere kontu egin dituela, adierazten diren unitate eta kostuetan.

EKINTZA UNITATEAK AURREKONTUA

GUZTIRA

Sinadura: .............................

ONURADUNA

(Kostu osoaren eta ekintzaz ekintzako kostuaren laukitxoak ere bete behar dira).

Iragarkiaren kodea: F0608156