62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BIDAURRETA

Behin betikoz onetsirik aurrekontuko 1/2005 aldaketa

Aurrekontuko 1/2005 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

DIRUSARRERAK:

7. kapitulua._Kapital transferentziak eta kapitaleko bertzelako dirusarrerak: 223.192,80 euro.

8. kapitulua._Finantza-aktiboak: 171.813,19 euro.

Dirusarreren aurrekontuko aldaketa, guztira: 395.005,99 euro.

GASTUAK:

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 353.005,99 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 42.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuko aldaketa, guztira: 395.005,99 euro.

Bidaurretan, 2006ko apirilaren 12an._Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0607399