62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

GALAR

"Getze Galarko SGUP-2 - Beriaingo errepidea" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia

Galar Zendea Udaleko alkate udalburuak 25/06 Ebazpena eman zuen 2006ko apirilaren 18an. Hona bere edukia:

Udalak, 2005eko azaroaren 3an, "Getze Galar SGUP-2 - Beriaingo errepidea" proiektuaren desjabetzapen prozedura hasi zuen, ukitutako ondasunen zerrenda jendaurrean jarri zen 20 egun baliodunean eta ukitutako ondasunen onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa berretsi. Erabaki hori 2005ko 143. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu zen, azaroaren 3an.

2006ko urtarrilaren 12an, behin betiko onetsi zen proiektuko ondasun eta eskubideen zerrenda, eta jendaurreko epea ebatzi. Orobat, onespenak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presazko deklaratzea eskatu zitzaion Nafarroako Gobernuari. Erabaki hori 2006ko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 8an.

Nafarroako Gobernuak, 2006ko martxoaren 27ko Erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen behin betiko onetsitako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatuari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. "Getze Galarko SGUP-2 - Beriaingo errepidea" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2006ko maiatzaren 29an Galar Zendeako Udalean ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, baita behin betiko okupaziokoak ere, kasu hori bada.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Galar Zendeako udaletxeko iragarki oholean. Halaber, ohartarazten da honako hau argitaratzen dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen diren ondorioetarako.

4. Ukituriko titularrei jakinaraztea banakako zitazio zedularen bidez.

Getze Galarren, 2006ko apirilaren 18an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0606791