62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LERIN

Obra lehiaketa

Leringo Udalak 2006ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran erabakita, lehiaketa irekirako deia egin da, honako obra hau kontratatzeko: "Herriko Etxea moldatzea. Egokitzapen funtzionala".

Lanak egiteko epea: bost (5) hilabete.

Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, tramitazio arrunta.

Hasierako aurrekontua, guztira: 200.786,72 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 4.015,73 euro.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 4. azpitaldea, D kategoria.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, 26 egun naturalen buruan amaituko da, arratsaldeko ordu bietan.

Proposamenak postaz igortzen baditu lizitatzaileak, zer egun eta ordutan egin zuen egiaztatu beharko du, eta kontratazio organoari hori bera jakinarazi, faxez (948-53.06.60) edo telegramaz, betiere aurkezteko epea bukatzen den egun eta orduen barnean. Baldintza horiek bete ezean ez da iragarki honetako epetik kanpo iristen den proposamenik onartuko.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguko 1.2.1 puntuan heldu direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Aurkezteko tokia: Leringo erregistro orokorrean, bulego orduetan. Udaletxe plaza, 1 zenbakia, 31260 Lerin.

Proposamenak noiz eta non ireki: ekitaldi itxia eginen da agiri teknikoak irekitzeko, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun balioduneko 11:00etan. Agiri ekonomikoak irekitzeko, berriz, jendaurreko ekitaldia eginen da, agiri teknikoak ireki ondoko bosgarren egun baliodunean, 13:00etan.

Egun horietakoren bat larunbata bada, hurrengo egun balioduna arte luzatuko da epea.

Proiektua, baldintza teknikoen plegua eta administrazio klausulen plegua interesatuen eskura daude Rubio kopia-dendan, Iruñeko Bergamin kaleko 10ean.

Lerinen, 2006ko maiatzaren 5ean._Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: L0607788