II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
BERRIOBEITI
Lizitazio iragarkia
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Berriobeitiko Udalak, 2006ko maiatzaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:
Kontratuaren xedea: igerilekurako eta gimnasiorako pabilioi estalia eraikitzea Berriobeitin.
Esleitzeko modua: prozedura irekia.
Kontratazioaren aurrekontua: 2.156.862,79 euro.
Enpresaren sailkapena: taldea: C, C, J; azpitaldea: 2,6,2.
Baldintza-agiria: lehiatzaileen eskura dago Berriobeitiko Udaletxean, edo 012 telefonora deituta (Info-local).
Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren %2: 43.137 euro.
Proposamenen aurkezpena: Berriobeitiko Udalaren erregistroan (Udaletxe plaza, 1 zenbakia); ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Berriobeitiko Udaletxean irekiko dira, jendaurreko ekitaldian, lehiatzaileei behar bezain lehenagotik jakinarazita.
Proposamen eredua: klausula administratiboen agirian ageri da.
Berriobeitin, 2006ko martxoaren 11n._Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L0608017