II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
EL BUSTO
Plantilla organikoa hasiera batean onetsirik
Herritarren batzarreak, 2006ko apirilaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2006ko plantilla organikoa. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
El Buston, 2006ko apirilaren 27an._Idazkaria, Elena Arana Azcárate.
Iragarkiaren kodea: L0607253