62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IZARBEIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2006ko plantilla organikoa behin betikoz onetsirik

Mankomunitateko Batzarrak, 2006ko otsailaren 3an, hasiera batean onetsi zuen 2006ko ekitaldiko plantilla organikoa eta hura 2006ko 34. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 20an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da. Behin betikoz onetsirik gelditu da 2006ko plantilla organikoa.

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %25. Bateraezintasuna: %35. Mankomunitatekoa: %10.

Lanpostua: Kontu-hartzailea. Kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %25. Bateraezintasuna: %35.

Sarbidea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko estatutuaren 12. xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.

Lan-kontratudunak

Lanpostua: Administraria. Kopurua: 1. Maila: C. Taldeko osagarria: % 12,00. Lanpostuko osagarria: %7,00.

Sarbidea, martxoaren 24ko 1/95 Legegintzako Errege Dekretuaren 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ("enpresaren ondorengotza").

Lanpostua: administrari laguntzailea. Kopurua: 3. Maila: D. Taldeko osagarria: % 12,00. Lanpostuko osagarria: %7,00. Sarbidea, oposizio-lehiaketa bidez.

Langileen izenen zerrenda

Izena: José María Azanza Ruiz de Erenchun. Maila: A. Lanpostua: idazkaria.

Izena: Fernando José Muruzabal Echeverría. Maila: A. Lanpostua: kontu hartzailea.

Izena: Eva Santesteban Arana. Maila: C. Lanpostua: Administraria.

Izena: Marta Ozcoidi Iribarren; María Agustina Nagore Tirapu; Montserrat Elizalde Flamarique. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea.

Behin betikoz onesteko erabaki honen kontra uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak para daitezke.

Obanosen, 2006ko apirilaren 18an._Mankomunitateko burua, Sebastián Petrina Cía.

Iragarkiaren kodea: L0606538