62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketak behin betikoz onetsirik

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2005eko abenduaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2006rako eguneratzea Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasen/prezio publikoen tarifak; eta erabaki hori jendaurrera atera zen, 2005eko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, abenduaren 19an. Nola ez baita erreklamazio edo alegazio bakar bat ere aurkeztu, bidezko da behin betikoz onestea tasen/prezio publikoen ordenantza fiskaleko aldaketak.

Corellan, 2006ko urtarrilaren 10ean._Mankomunitateko burua, José María Vázquez Royo.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUEREN TASAK/PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Moncayoko Ur Mankomunitatearen tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

1. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Titulu honetan ezartzen diren tasak/prezio publikoak Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko araudi fiskalak entitate horiei emandako ahalmenen babesean eta haiekin bat etorriz ezarri dira.

2. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Titulu honen xede diren tasek/prezio publikoek beheko ur hornidura eta saneamendua, eta aurrekoarekin eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako jarduera eta zerbitzuak ematea dute oinarri. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren zerbitzuak eta jarduerak eman edo egiteari dagozkionak.

3. KAPITULUA

Aplikazio esparrua

3. artikulua. Ordenantza hau Moncayoko Ur Mankomunitatean dauden unean uneko udalerrien mugapeetan aplikatuko da.

4. KAPITULUA

Zergapeko egintza.

4. artikulua. Zergapeko egintza da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izan edo eskuratu ahal izatea, nahiz jarduerak erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta, banan-banan, ondoko hauek dira:

a) Edateko uraz hornitzeko zerbitzua eduki eta mantentzea.

b) Herriko saneamendu eta estolderia sareen eskuragarritasuna eta mantentze-lanak.

c) Edateko uraz hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabilera edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

d) Saneamendu zerbitzuaren erabilera. Tasa desberdina izaten ahal da, erabileren, xedeen eta mantentze-lanen kostuaren arabera.

e) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa behin betikoz kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotune kuota).

f) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin-uren hustuketa sareei lotzeko eskubideak. Ur hornidura eta saneamendu zerbitzua fisikoki eskura izatea sartzen da.

g) Behin-behineko horniduretarako altak.

h) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, arauak zehatz-mehatz betetzen diren ala ez frogatzeko, ordenantzetan araututakoa hausten den kasuetan.

5. artikulua. Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu hartuneetako lanak finantzatu ahal izateko, bai edateko uraren hornidura sareetakoak, bai hondakin-uren hustuketa sareetakoak; orobat kontagailuak prezintatu, egiaztatu, ezarri eta berritzeko, lan horiek Mankomunitateak berak egiten dituenean.

5. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

6. artikulua. 1. Subjektu pasibotzat hartuko dira, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak, zergadun gisa, pertsona fisikoak edo juridikoak eta entitateak, nortasun juridikorik izan gabe ere zerga jasan dezakeen entitate ekonomiko bat edo ondare bereizia osatzen dutenak, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina jasotzen badute.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) 4. artikuluko a), b), c), d), e) eta g) ataletan ezarritako tasetarako/prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluko f) atalean zehaztutako tasarako, hartunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluko h) atalean zehaztutako tasetarako/prezio publikoetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak izanen dira subjektu pasibo, betiere, zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

2. Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

3. Pertsona fisikoek zein juridikoek aurrera eramandako ustiapen edo ekonomia jarduerek sorturiko zorra, edozein kontzepturengatik haien titulartasunean edo erabileran beren ondorengo direnei eskatzen ahalko zaie.

Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

6. KAPITULUA

Zerga-oinarria

7. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintzetan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren arabera. Kuota horri Mankomunitatearenak diren kontagailuen alokairu-kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereiztezina izanen da.

b) 4. artikuluaren b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren eta erabilera motaren arabera.

c) 4. artikuluaren c) eta d) ataletan ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako ur kopurua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez neurtua edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenbatetsia.

d) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa handitu behar bada norberaren borondatez edo teknikoki beharrezkoa delako.

e) 4. artikuluaren f) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, hartuneko diametroaren araberakoa, edo kuoten arteko aldea, handitu bada. Kuota horri koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, eranskinean ezarritako erabileren arabera.

f) 4. artikuluaren g) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, kontsumitutako ur kopurua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez neurtuta edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenba- tetsita.

g) 4. artikuluaren h) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: egindako ikuskapen kopurua.

7. KAPITULUA

Tarifak

8. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak ekitaldi bakoitzean finkatuko du zein tarifa aplikatu tasa/prezio publikoetako zergapeko egintzei.

8. KAPITULUA

Tributu kuotak

9. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

10. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

9. KAPITULUA

Salbuespenak

11. artikulua. Nafarroako Parlamentuan onetsitako Foru Legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak baizik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo beste edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotik sortzen diren guztiak.

10. KAPITULUA

Sorrarazpena

12. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak honako arau hauei jarraikiz sorraraziko dira:

1. 4. artikuluko a) eta b) ataletan ezarritako tasek/prezio publikoek hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean izanen dute sorrarazpena, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

2. 4. artikuluko c), d) eta g) ataletan ezarritako tasek/prezio publikoek ur kontsumoa egiten den unean izanen dute sorrarazpena.

3. 4. artikuluko e) atalean ezarritako tasek/prezio publikoek edateko uraren hornidura edo/eta hondakin-urak husteko kontratua sinatzen den unean izanen dute sorrarazpena.

4. 4. artikuluko f) atalean ezarritako tasek/prezio publikoek sorrarazpena izanen dute noiz eta, uraren ziklo integralari buruzko ordenantzarekin bat, edateko uraren hornidura sareari edo/eta hondakin-urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean.

5. 4. artikuluko h) atalean ezarritako tasek/prezio publikoek sorrarazpena izanen dute, ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean.

11. KAPITULUA

Ordainarazpena

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluko a), b), c) eta d) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak, hiru hilabetetik behin.

2. Aldiz, e), f) eta g) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak sorrarazpenaren unean ordainaraziko dira.

3. Ordea, h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

12. KAPITULUA

Dirubilketa

14. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira, 4.h) artikuluan ezarritakoa salbu.

4. artikuluko a), b), c), d) eta f) ataletako tasek/prezio publikoek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 13. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuz, eta argitalpen horretatik aitzina hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatezko ordainketarako, errekargurik gabe.

4. artikuluko e) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak sorrarazpenaren unean berean ordaindu beharko dira.

4. artikuluko f) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak hartunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan esan bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik aitzina, eta 12.2. artikuluaren kasuan, hornidura kontratatzen den unean.

4. artikuluko h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

15. artikulua. Borondatezko denboraldian ordaintzen ez diren tributu-zorrak, aurreko artikuluan aurreikusitakoaren arabera, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, 6/90 Foru Legearen 90. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.

16. artikulua. Tributu zorren ordainketa honela egiten ahal da:

_Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, beraiek seinalatutako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

_Ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat: Mankomunitatearen diruzaintzan edo horretarako gaitutako banketxe edo aurrezki kutxetan.

13. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak.

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean aurreikusitakoaz gain, Moncayoko Ur Mankomunitateak ur zerbitzuaren erregelamenduan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

II. TITULUA

Saneamendu kanona

18. artikulua. Kanon honen zergagaia, zerga-oinarria, subjektu pasiboak eta abar oso-osorik daude araututa Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/88 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 2ko 26/89 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan.

19. artikulua. 10/88 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorraren arabera ezarritako kanonaren zenbatekoa tarifen laukian finkatu da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Ordenantza honek 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

2006KO ERANSKINA

Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak eta jarduerak egiteko tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifak (hilekoak)

1._4. a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

1.1. Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera:

_13 mm bitarte: 3,18 euro hilean.

_15 mm-koa: 3,97 euro hilean.

_20 mm-koa: 5,29 euro hilean.

_25 mm-koa: 6,79 euro hilean.

_30 mm-koa: 14,16 euro hilean.

_40 mm-koa: 23,65 euro hilean.

_50 mm-koa: 45,16 euro hilean.

_65 mm-koa: 77,00 euro hilean.

_80 mm-koa: 110,50 euro hilean.

_100 mm-koa: 145,99 euro hilean.

1.2. Kontagailuen alokairuko kuotak.

Kontagailuaren batez besteko prezioaren 100eko 1,25eko tarifa aplikatuko da hilean (1984ko 230. Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa), kontagailua konpondu eta kontserbatzeko gastuak barne izanik.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak:

Kuota finkoak, hartunearen diametroaren arabera:

_50 mm bitarte: 8,76 euro hilean.

_50 mm-tik gora: 14,59 euro hilean.

2._4.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

2.1. Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera:

_13 mm bitarte: 1,07 euro hilean.

_15 mm bitarte: 1,71 euro hilean.

_20 mm bitarte: 2,29 euro hilean.

_25 mm bitarte: 3,31 euro hilean.

_30 mm bitarte: 5,41 euro hilean.

_40 mm bitarte: 9,62 euro hilean.

_50 mm bitarte: 15,01 euro hilean.

_65 mm bitarte: 25,16 euro hilean.

_80 mm bitarte: 38,41 euro hilean.

_100 mm bitarte: 60,07 euro hilean.

2.2. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, isurkina jasota:

3ko indize zuzentzailea aplikatuko zaie, 2.1. puntukoekin alderatuz.

3._4.c) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

3.1. Kuota aldakorra: hileko prezioa, kontsumituriko m3ko.

_1. tarifa: 1 - 6 m³-ko kontsumoa: 0,21 euro/m³.

_2. tarifa: 7 - 30 m³-ko kontsumoa: 0,48 euro/m³.

_3. tarifa: 30 m³ baino gehiagoko kontsumoa: 2 euro/m³.

3.2. industriako eta merkataritzako erabilera.

_1. tarifa: kontsumoa, 0,64 euro/m³.

3.3. 1. tarifa: udalen ureztatzeak.

_Ureztatzeko ahoa, 1,95 euro hilean.

_2. tarifa: obretarako hornidura, 0,56 euro/m³.

_3. tarifa: ur-ihes ezkutuen kontsumoa: 0,21 euro/m³ (*).

3.4. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak:

_1. tarifa: 1 - 6 m³-ko kontsumoa: 0,49 euro/m³.

_2. tarifa: 6 m³ baino gehiagoko kontsumoa: 3 euro/m³.

4._4.d) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

4.1. Saneamenduko kuota aldakorra: hileko prezioa, kontsumituriko m3ko.

_1. tarifa: kontsumoa, 0,054 euro/m³.

4.2. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, isurkina jasota, hilabetean:

3ko indize zuzentzailea aplikatuko zaie, 4.1. puntukoekin alderatuz.

5._4.e) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

5.1. Tarifa estandarrak, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren arabera, abonatuaren egoera aldatzen bada (lotune kuota).

_13 mm bitarte: 48,65 euro.

_15 mm-koa: 58,39 euro.

_20 mm-koa: 60,76 euro.

_20 mm-tik gora: 97,28 euro.

6._4.f) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

6.1. Ur-hartunerako eskubideak hornidura sareetan: tarifa estandarra, hartunearen diametroaren arabera.

_13 mm bitarte: 48,65 euro.

_15 mm-koa: 58,39 euro.

_20 mm-koa: 60,76 euro.

_20 mm-tik gora: 97,28 euro.

6.2. Ur-hartunerako eskubideak suteei aurre egiteko kontsumoetan: tarifa estandarra, hartunearen diametroaren arabera.

_50 mm bitarte: 97,28 euro.

_50 mm-tik gora: 194,55 euro.

6.3. Saneamendu sarerako hartune eskubideak: tarifa estandarrak, hartunearen diametroaren arabera.

_160 mm bitarte: 48,65 euro.

_160 mm-tik gora: 97,28 euro.

6.4. Alta eskubideak, obra horniduretarako: 94 euro.

7._4. g) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Tarifa hauen 3. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio:

_Alta hartzeko eskubideak: 46,33 euro.

_Kontsumoa, 0,57 euro/m³.

8._4.h) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

_Ikuskapen bakoitzeko: 17,37 euro.

9._Aurreikusitako beste zergapeko egintza batzuk.

_Eskulana: 23,49 euro/ordua.

_Makineria erabiltzeko: 46,92 euro/ordua.

_Kamioia erabiltzeko: 96,43 euro/ordua.

_Ura analizatzeko: gutxieneko edang. 93,15 euro/ordua.

10._Aurreikusitako beste fiantza eta gordailu batzuk.

Ordenantzaren 14. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz jokatuko da.

11. Saneamendu kanona: NILSAk finkatua.

_Etxeko zaborrak: 0,31 euro/m³.

_Etxekoak ez diren zaborrak: 0,39 euro/m³.

(*) Etxeko erabileran ur-ihesi ezkutuen ondoriozko kontsumoetan aplikatuko da tarifa hau, fakturazio aldi bakar batean. Hurrengo inguruabar guztiak gertatzea eskatuko da, behar bezala egiaztatuta:

1._Ezkutuko ur-galera izan beharko du, eta subjektu pasiboak ez du jakin beharko hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

2._Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, hala izan bada, ez ur-ihesaren ondoko jarduketan.

Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, galera izan duen instalazioa 3 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, galera atzematen denetik aurrera.

Iragarkiaren kodea: L0606843