62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

420/2006 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, "Juan García Macaya" sozietateak izena eta titulartasuna aldatu eta, horren ordez, "Viveros Juan García e Hijos" jartzeko egin duen eskaera baimendu eta entitate berriari, behin betikoz, mintegiko mahatsondo landareen ekoizle ugaltzaile titulua ematen diona, mintegiko mahatsondo landareen ekoizle ugaltzaileen erregistroan duen zenbakia (NA-29) aldatu gabe.

Mahastizaintza Ataleko buruak eta Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko Mintegien Erregistroko arduradunak adostasun txostena eman diote Larragako "Juan García Macaya" mintegiko maha- tsondo landareen ekoizle ugaltzaileak (NA-29 erregistro zenbakia) sozietatearen izena eta titulartasuna aldatzeko egin duen eskaerari, "Viveros Juan García e Hijos" izena jarri nahi baitio.

Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko zuzendariak, aurkeztu duen txostenean, ados agertu da sozietate berriari mintegiko mahatsondo landareen ekoizle ugaltzaile titulua behin betikoz ematearekin.

Haziei eta Mintegiko Landareei buruzko martxoaren 30eko 11/1971 Legean, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan eta Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Aginduan eta Mintegiko Mahatsondo landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen otsailaren 21eko 2008/2003 Errege Dekretuan xedaturikoarekin bat.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Juan García Macaya" sozietateak izena eta titulartasuna aldatzeko eta, horien ordez, "Viveros Juan García e Hijos" (IFZ: G-31875131) jartzeko egin duen eskaera baimentzea eta entitate berriari, behin betikoz, mintegiko mahatsondo landareen ekoizle ugaltzaile titulua ematea, mintegiko mahatsondo landareen ekoizle ugaltzaileen erregistroan duen zenbakia (NA-29) aldatu gabe.

2. Ebazpen hau interesatuari, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroari eta Landare Ekoizpenaren Bulegoari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko martxoaren 21ean._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0606410