62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

577/2006 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Honen bidez onesten dira onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak Administrazio Kudeaketako Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu bat betetzeko. Lanpostuen deialdia urriaren 6ko 1101/2005 Ebazpenaren bidez egin zen.

Unibertsitate honetako Estatutuetan xedatutakoa betez, eta Unibertsitate honetako Errektoreak 2002ko urriaren 6an emandako Ebazpenaren 4.1 oinarriarekin bat eginez, horren bidez egin baitzen Administrazio Kudeaketako Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu 1 betetzeko hautaproben deialdia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Onartuen eta baztertuen zerrendak onestea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketako Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu 1 betetzeko hautaprobetarako. Deialdia 2005eko urriaren 6an emandako ebazpenaren bidez egin zen (2005eko urriaren 28ko NAO). Izangai onartuen zerrenda jendaurrean dago Unibertsitateko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki oholean (Arrosadiko Campusean).

Bigarrena._Aurreko atalak aipatzen duen izangai baztertuen zerrenda argitara ematea ebazpen honen eranskin moduan, eta horretan onartuak ez izatea justifikatzen duten zergatikoak adieraztea.

Hirugarrena._Izangairen bat zerrendetatik kanpora gelditu bada, alegia, onartuen zerrendan agertu ez bada, hamar eguneko epea dauka, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, zuzentzeko onartuen zerrendan ez agertzeko egindako akatsak.

Aipatutako epean zerrendetan agertzen ez direla alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten izangaiak, behin betiko baztertuko dituzte probak egitetik. Behin betiko zerrendak jendaurrean egongo dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki oholean.

Laugarrena._Izangai onartuak dei bakarrean deitzea, hautaproben lehenengo ariketa egin dezaten. Proba hori 2006ko urriaren 19an egingo dute, 9:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikineko 04. gela erantsian (Arrosadiko Campusa).

Bosgarrena._Izangaiek Nortasun Agiri Nazionalarekin joan beharko dute probak egitera.

Seigarrena._Epaimahaiko kideak honako hauek izango dira:

Epaimahai titularra:

Epaimahaiburua: Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikideak: Pedro Ardaiz Labairu jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Langileen Kudeaketa Ataleko burua.

Ana María Casas Carretero andrea, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko 3101 NDBko burua (Nahitaezko Diru-bilketako Atala-URE).

Carlos Sola Pabolleta jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketako Eskalako karrerako funtzionarioa.

Idazkaria: María Sauleda Munárriz andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Kudeaketaren Ataleko Burua.

Epaimahai ordezkoa:

Epaimahaiburua: Lucía Jimeno Sanz de Galdeano andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Araubide Juridiko eta Administrazioko Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikideak: Santiago Alvarez Folgueras jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lan Osasuneko eta Ingurumenaren Kudeaketako Ataleko burua.

Fernando Horcada Baztán jauna, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko Kudeaketako Eskalako karrerako funtzionarioa.

Honorato Albero Ros jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketako Eskalako karrerako funtzionarioa.

Idazkaria: Rafael Boado Cortizas jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Ataleko burua.

Zazpigarrena._Ebazpen hau epaimahaikideei bidaltzea.

Zortzigarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko apirilaren 26an._Errektorea, Pedro Burillo López, Pedro Burillo López.

I. ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, 1101/2005 ebazpenaren bidez deitutako hautaprobetan Administrazio Kudeaketako Atala

Deiturak eta izena: Matellanes Matellanes, María de los Angeles. N.A.N.: 30600254L. Baztertua izatearen zergatikoak: Epez kanpo. Ez du NANa aurkeztu. Ez du aurkeztu ordaintzeko gutuna. Ez du aurkeztu eskatutako titulazioa.

Iragarkiaren kodea: F0607348