62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1121/2006 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela-eta, haietako baten lehiaketa indarrik gabe utzi, beste bat betetzeko behin betiko zerrenda onetsi eta epaimahai bateko kide baten izena idaztean egindako akatsa zuzentzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 24an emandako 2603/2005 Ebazpenaren bidez, 94 burutza merezimendu lehiaketa betetzeko deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetarako. Aipatu deialdia 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Martxoaren 20ko 695/2006 Ebazpenaren bitartez, atal eta bulegoetako 9 burutza bete gabe utzi ziren, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Hirigintzaren arloko Koordinazio eta Lankidetza Ataleko burutzari dagokion izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen eta 84 burutza betetzeko behin betiko zerrendak onetsi ziren, horietako bakoitzeko lehiaketaren epaimahaia nork osatuko duen adieraziz.

Deialdiko 1., 7. eta 8. arauetan ezarritakoa kontuan hartuz, bidezkoa da Proiektuak Gainbegiratzeko Bulegoari dagokionez lehiaketa baliorik gabe uztea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko egitura organikoan deuseztatu baitute.

Bidezkoa da, bestetik, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Koordinazio eta Lankidetza Ataleko burutza betetzeko lehiaketan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak egiteko epea amaituta, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, lehiaketaren epaimahaia nork osatuko duen adieraziz. Hori guztia Rafael Araujo Guardamino jaunak aurkeztutako erreklamazioa aintzat hartu gabe, eskabidea epez kanpo aurkeztu baitu.

Bestalde, martxoaren 20ko 695/2006 Ebazpen horretan Lur Gorri Zahar Etxeko Koordinatzaile-Arduradunaren Bulegoko burutzarako epaimahaiko kide baten izena idaztean akats bat izan denez, hori zuzentzea bidezkoa da.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Proiektuak Gainbegiratzeko Bulegoko burutza betetzeko lehiaketa baliorik gabe uztea, azaroaren 10eko 570/2005 Foru Aginduaren bidez deuseztatu baitute aipatu bulegoa. Foru agindu hori 2005eko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 16an.

2. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Koordinazio eta Lankidetza Ataleko burutza betetzeko lehiaketan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, epaimahaia nork osatuko duen adieraziz.

Behin betiko zerrendan onartutako izangaiak deialdiaren 9. arauko d) letrak aipatzen duen lan-txostena aurkeztu behar du, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 30 egun naturaleko epean. Lan-txosten hori karpeta itxi batean aurkeztuko da. Aurreko aldean eskabide bat edukiko du, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorria, kasuan kasuko erregistroaren bidez. Ebazpen honen eranskinean horretarako erabil daitekeen eskabide eredua ageri da.

Behin betiko zerrenda:

Onartuak:

REDIN SARASOLA, JOSE JAVIER

Baztertuak:

Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik:

ARAUJO GUARDAMINO, RAFAEL

Epaimahaia:

Mahaiburua: Jesús Javier Ascunce Elizaga jauna, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Juan José Grau Las Heras jauna, Ingurumen zuzendari nagusia.

Mahaikidea: Sabino Cuadra Lasarte jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Josu Biguri Goikoetxea jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Mahaikide idazkaria: José Antonio Marcén Zunzarren jauna, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Luis Antonio Ayesa Ajona jauna, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria.

3. Martxoaren 20ko 695/2006 Ebazpenean Lur Gorri Zahar Etxeko Koordinatzaile-Arduradunaren Bulegoko burutzarako epaimahaiko kide baten izena idaztean izandako akatsa zuzentzea. Honela dioen tokian: "Isabel Pérez Morales andrea", honela behar du: "Ana Isabel Pérez Moral andrea".

4. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 2an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

ERANSKINA

Eskabide eredua

.....................jauna/andrea, adinez nagusia, honako Nortasun Agiri Nazionalaren jabe ............., ............................ Departamentu edo Erakunde Autonomoko ..............................ko burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartu nahi duena (deialdia 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, azaroaren 11koan), agertu eta

Honela dio:

Aipatu burutzari dagokion izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen ebazpenaren 2. puntuko azken paragrafoan xedatutakoa betetzeko (........ zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, ....................ekoa), behar bezala itxitako karpeta batean aurkezten du deialdiaren 9. arauko d) letrak aipatzen duen memoria-lana.

Iruñean,........(e)ko .......................aren ........(e)an.

(Sinadura)

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

Iragarkiaren kodea: F0608031