60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

424/2006 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Buztintxuriko Haur eta Lehen Hezkuntzako IP berria eraikitzeko lanen proiektuaren idazketa eta zuzendaritza kontratatzeko espedientea onesten duena.

_Mota: lehiaketa.

_Xedea: Buztintxuriko Haur eta Lehen Hezkuntzako IP berria eraikitzeko lanen proiektuaren idazketa eta zuzendaritza kontratatzea.

_Aurrekontua: 116.300,00 euro, BEZa barne.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002-Iruña) edo Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (San Domingo kalea, zk.g., 31001-Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzea: ekitaldi publikoan eginen da, lizitazio iragarkian adierazitako datan, Hezkuntza eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian (San Domingo kalea, zk.g., 31001-Iruña).

Klausula administratiboen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (San Domingo kalea, zk.g., Iruña), 9:00etatik 14:00etara.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 2an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0607954