60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzak 2006ko maiatzaren 2an eman ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Auzako (Ultzama) 14. poligonoko 218. lurzatikoa, Florencia Echeverría Beunzak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Larraintzarren (Ultzama), 2006ko maiatzaren 2an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0607887