II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ESTERIBAR
Birzatiketa proiektua behin betikoz onetsirik
Alkatearen 2006ko martxoaren 9ko 32/2006 ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi da Urdaizko hiriguneko 434 eta 435. lurzatiak birzatitzeko proiektua.
2006ko urtarrilaren 23an hasiera batez onetsi ondotik, espedientea jendaurrera atera zen 2006ko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 8an, iragarkia argitaratuz, eta ez da alegaziorik aurkeztu.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 149. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ebatzi da:
Behin betiko onestea Urdaizko hiriguneko 434 eta 435. lurzatiak urbanizatzeko proiektua, Gesdirecta Gestión Inmobiliaria, S.L.k sustatua.
Erabaki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal oholean argitara dadila agintzea.
Erabaki hau sustatzaileari eta Urdaizko Kontzejura igortzea.
Esteribarren, 2006ko martxoaren 9an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.
Iragarkiaren kodea: L0607770