60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 07/2006 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko martxoaren 7ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2006ko aurrekontu orokorreko (2005etik luzatua) 07/2006 aldaketaren espedientea, kreditu transferentzia baten onespenari buruzkoa. Hori guztia, aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean xedatutakoari jarraituz.

Iragarkia 2006ko 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 31n, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia

_Gastuak goititzea:

2. kapitulua. Zenbatekoa: 8.000 euro.

Gastu goititua, osotara: 8.000 euro.

_Gastua txikitzea:

2. kapitulua. Zenbatekoa: 8.000 euro.

Gastu beheititua, osotara: 8.000 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko apirilaren 24an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0606967