60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AZKOIEN

Azkoien-Funes NA-6630 errepidea zabaldu eta hobetzeko obren kontratua

Azkoiengo Udalak lizitaziorako deia egiten du, Azkoienen Azkoien-Funes NA-6630 errepidea zabaldu eta hobetzeko obrak adjudikatzeko, honako baldintza hauen arabera:

Kontratatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa.

Sailkapena: G-04-c, G-06-d eta E-04-c.

Hasierako prezioa: 1.363.666,80 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 27.273,34.

Lanak egiteko epea: bederatzi hilabete.

Agiriak: klausula administratiboen pleguko 7. oinarrian eskatzen direnak.

Eskaintzak Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, administrazio klausulen pleguan aipatzen den moduan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Egun hori balioduna edo laneguna ez bada, hurrengo lanegun baliodunera arte luzatuko da epea.

Proposamen ekonomikoen kartazala irekiko da proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko hamargarren egun baliodunean, lanegunean, 13:30ean.

Proiektu teknikoa eta administrazio klausulen plegua interesatuen eskura daude udal idazkaritzan eta Copia-Copia kopia-dendan, Azkoiengo Julián Gayarre kalean.

Azkoienen, 2006ko maiatzaren 2an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0607471