60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ESPARTZA

Oihan enkantea

Espartza Zaraitzuko Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:

Lote bakarra._Arrondoa alderdian, 720 ler gorri, 625,55 metro kubiko zur egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 22.676,65 euro.

Behin-behineko fidantza: 453,53 euro.

Baldintzen orria: interesatuen eskura egonen da Espartza Zaraitzuko Udalaren idazkaritzan.

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasi eta hamabosgarren egun balioduneko 13:00ak arte.

Proposamenak noiz eta non ireki: proposamenak ondoren irekiko dira.

Espartza Zaraitzun, 2006ko maiatzaren 3an._Alkatea, Idoia Elarre Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0607501