60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DEIKAZTELU

Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza behin betikoz onetsirik

Deikazteluko Udalak, 2005eko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Onesteko erabakia 2006ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, eta jendaurreko epean inork ez baitu alegaziorik aurkeztu, bidezko da ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik ematea argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Deikaztelun, 2006ko apirilaren 12an._Alkatea, José Carmelo Salvatierra Macua.

EZGAITASUNA DUTEN PERTSONEI APARKATZEKO TXARTELAK EMATEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honek ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartela ematea arautu gogo du, Europako Kontseiluak 1998ko ekainaren 4an egin zuen 98/376/CE Gomendioarekin bat, ezgaitasuna dutenek beren ibilgailua aparkatu ahal dezaten, ondotik joan-etorri handirik egin behar izan gabe.

2. artikulua. Baldintzak.

Aparkatzeko txartela eskuratzeko, beharrezkoa da baldintza hauek betetzea:

2.1. Baliaezintasun iraunkorra duten gidariak:

2.1.1. Minusbaliatuak indarra duen gidabaimena eduki beharko du.

2.1.2. Mugikortasun urria eragiten dion minusbaliotasuna izan beharko du, eta alderdi hauek egiaztatu:

_% 33tik goitiko minusbaliotasuna duela egiaztatzen duen ziurtagiria, garraio publiko kolektiboa erabiltzeko ezgaitasunen bat tarteko dela dioena.

_Nafarroako Osasun Zerbitzuko behar den departamentuak emandako osasun agiria, minusbaliotasunak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, eskumakila bat edo gehiago, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartua izanik.

_Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalen ondorioz.

_Aulki gurpilduna behar izateko bere joan-etorrietan.

_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta.

2.2. Baliazezintasun iraunkorra dutenen zaintzaileak edo haiekin bizi diren ahaideak:

2.2.1. Zaintzaileak edo ahaide bizikideak indarra duen gidabaimena eduki beharko du.

2.2.2. Eskatzailearen dokumentazioa, minusbaliaturen ahaide dela edo hura zaintzen duela frogatzeko. Harekin biziz gero, horren agiria ere.

2.2.3. Zaintzen den ahaide minusbaliatuak mugikortasun urria izatea. Honako hauek frogatu beharko dira:

_% 33tik goitiko minusbaliotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, garraio publikoa edo kolektiboa erabiltzeko ezgaitasuna dagoela agertzen duena.

_Nafarroako Osasun Zerbitzuko behar den departamentuak emandako osasun agiria, minusbaliotasunak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, eskumakila bat edo gehiago, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartua izanik.

_Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalen ondorioz.

_Aulki gurpilduna behar izateko bere joan-etorrietan.

_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta.

3. artikulua. Eskariak.

Txartelen eskariak udal bulegoetan eginen dira. Eskabideari bigarren oinarrian zehaztutako egiaztagiriak erantsiko zaizkio, indarra duen gidabaimena eta ibilgailuaren agiriak, baita bi argazki ere, koloretan eta karnet tamainakoak.

4. artikulua. Funtzionamenduko arauak.

a) Txartela erabiltzen denean, ibilgailuaren aitzineko aldean paratuko da, halako moldez non txartelaren aurrealdea inolako trabarik gabe ikusten ahalko baita kanpoko aldetik, kontrola behar bezala egiteko.

b) Indarraldia amaituta, ez du gehiago baliorik izanen, eta Udaletxera eraman beharko da berritu beharrik badu.

c) Txartela daraman ibilgailua minusbaliatuendako erreserbatuta eta seinaleak jarrita dauden tokietan aparkatzen ahalko da, ordu mugarik gabe.

d) Halaberean, zamalanetarako tokietan aparkatzen ahalko da, ordutegi mugatu baten barrenean. Aparkatzeko debekua seinale bidez adierazten den tokietan, eta berariazko baimena duten bestelakoetan.

e) Ondoko kasuetan, ezin izanen da inola ere ibilgailua aparkatu baimen honen babespean: txartelaren titularra eramaten ez duenean. Oinezkoendako pasabideetan. Espaloiaren gainean. Gelditzeko debekuaren seinalea duten aldeetan. Garraio publikoarentzat erreserbatutako lerroetan eta, orokorrean, ibilgailuen nahiz oinezkoen joan-etorria larriki trabatzen den tokietan.

f) Txartela eskuratu zen herritik kanpo aparkatzeko, tokian tokiko arauak beteko dira.

g) Edozein arrazoi dela medio inork txartela erabiltzetik gelditu behar badu, eman zuen Udalari itzuli beharko zaio, eta arrazoiak adierazi.

h) Txartela galdu edo norbaitek ebatsiz gero, Udalari eman beharko zaio horren berri.

5. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste administratiboak dira:

5.1. Txartela lortzeko aurkezten diren datu, ziurtagiri edo bestelakoak faltsutzea, eta txartela lortzea eragotziko luketenak gordetzea.

5.2. Orobat, txartelak kontzesio administratiborik gabe erabiltzea, edo beste baten txartela erabiltzea edo iruzurra eginez haiek edozein baliabidez kopiatzea.

Faltsutzea egin dutenak eta txartela eskatzen dutenak izanen dira erantzuleak.

Arau-hausteak zehatzeko, aldez aurretik zehapen espedientea irekiko da; betiere, ebazpena eman aurretik, entzutea emanen zaie interesatuei. Zehapen Ahalmenaren gaineko Erregelamenduan xedatzen denari jarraituz tramitatuko da.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Egun indarrean diren txartelak berritu ahal izateko, ordenantza honetako baldintzak egiaztatu beharko dira.

Iragarkiaren kodea: L0606625