60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. arauan xedatutakoari jarraikiz, Epaimahaiak oposizio-lehiaketa gainditu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena aurkeztu du. Deialdia 2005eko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 18an.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanposturako izendapen proposamena onesten da. Hauxe da izendatua: Juan Manuel Casas Fernández de Tejerina.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 2an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0607505