60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

IRAGARKIA

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2006ko apirilaren 27ko 13:00etan, "Asociación de Empresas de Distribución y Logística de Bebidas y Alimentación de Navarra" izeneko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla. Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horietan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi izenpetzaileak hauek dira: Don Fco. Javier Delgado Jiménez (Canasa Logística, S.L.) eta Guillermo Herrero Jiménez (Exclusivas Herro, S.A.).

Aditzera ematen da, interesatuei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 2an._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0607702