60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

269/2006 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Zementuaren Eratorriak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 44/2006).

Ikusirik Nafarroako "Zementuaren Eratorriak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboko soldatak 2003an berrikusteko akordioaren testua (espediente zenbakia: 44/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko martxoaren 14an sartu da 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 81/2005).

2. Espediente honen izapidaketan, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Zementuaren Eratorriak" sektorearen (kodea: 3103105) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 24an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

A K T A

Iruñean bildurik, 2006ko urtarrilaren 25ean, 11:00etan, ondoren aipatzen direnak, Nafarroako Zementuaren Eratorrietako Hitzarmen Probintzialaren izenpetzaileak, alde batetik sektoreko langile gehienak ordezkatzen baitituzte, eta bestetik Asociación Navarra de Derivados del Cemento (ANADECE).

Langileen aldetik: ELAtik, Juan Larraya; Langile Komisioetatik, José Ramón Ibáñez.

Enpresaren aldetik: Juan Ramón Doral Brun.

Erabaki dute:

Ekitaldi hau egiteko behar den legezko gaitasuna elkarri aitortzea eta horren arabera.

1. Taulen presakuntza: 2006an indarra izanen duten lansarien taula onetsi da. 2005ean indarra izan zuena oinarri harturik prestatu da, 2005eko KPI plus %1,4, %5,2 alegia, gehiturik.

2. Nafarroako Gobernuan honen ardura duen departamentuari eskatzea hitzarmena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dezala, orok jakin dezan, eta horretarako erregistroan artxiba dezala.

Beste gairik aztertu beharrik ez dagoenez, bilera 12:00etan bukatu da.

NAFARROAKO "ZEMENTUAREN ERATORRIAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOKO 2006RAKO SOLDATEN BERRIKUSPENERAKO AKORDIOA

II LIZENTZIADUNAK 1.320,17 - 18.482,37

III PERITUAK, ADMINISTRAZIOKO 1. MAILAKO BURUAK. 1.091,44 - 15.280,15

IV LANGILEEN NAGUSIAK 969,64 - 13.574,91

V ADMINISTRAZIOKO 2. MAILAKO BURUAK. 938,66 - 13.141,26

VI ADMINISTRAZIOKO 1. MAILAKO OFIZIALA. - 27,10 11.519,33

VII LANGILEBURUA, ZAINDARIA - 25,59 10.875,43

VIII ADMINISTRAZIOKO 2. MAILAKO OF. OFIZIOKO 1. MAIL. OF. - 24,47 10.401,36

IX ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA. OFIZIOKO 2. MAILAKO OFIZIALA - 23,50 9.987,43

IX BIS 2. MAILAKO OFIZIALA - 23,50 9.987,43

X 1. MAILAKO ESPEZIALISTA. ZAINDARIA - 22,75 9.669,02

XI 2. MAILAKO ESPEZIALISTA. PEOI ESPEZIALISTA - 22,13 9.407,21

XII PEOI ARRUNTA. GARBITZAILEA. - 21,37 9.081,73

XIII ADM. IKASTUNA. MANDATU MUTILA. 16 ETA 17 URT. PINTXEA. - 17,01 7.227,88

II LIZENTZIADUNAK 1.320,17 - 18.482,37 3.788,97 3.727,47 1.559,93 27.558,74

III PERITUAK, ADMINISTRAZIOKO 1. MAIL. BUR. 1.091,44 - 15.280,15 3.132,50 3.727,47 1.328,41 23.468,53

IV LANGILEEN NAGUSIAK 969,64 - 13.574,91 2.782,92 3.727,47 1.205,12 21.290,42

V ADMINISTRAZIOKO 2. MAILAKO BURUAK. 938,66 - 13.141,26 2.694,02 3.727,47 1.173,76 20.736,51

VI ADMINISTRAZIOKO 1. MAILAKO OFIZIALA. - 27,10 11.519,33 2.364,85 3.727,47 1.056,70 18.668,35

VII LANGILEBURUA, ZAINDARIA - 25,59 10.875,43 2.232,66 3.727,47 1.010,13 17.845,70

VIII ADM. 2. MAILAKO OF. OFIZIOKO 1. MAIL. OF. - 24,47 10.401,36 2.135,34 3.727,47 975,85 17.240,02

IX ADM. OF. OFIZIOKO 2. MAIL. OFIZIALA - 23,50 9.987,43 2.050,36 3.727,47 945,92 16.711,17

IX BIS 3. MAILAKO OFIZIALA - 23,50 9.987,43 2.050,36 3.727,47 945,92 16.711,17

X 1. MAILAKO ESPEZIALISTA, ZAINDARIA - 22,75 9.669,02 1.984,99 3.727,47 922,89 16.304,37

XI 2. MAILAKO ESPEZIALISTA, PEOI ESPEZIALISTA - 22,13 9.407,21 1.931,25 3.727,47 903,96 15.969,89

XII PEOI ARRUNTA. GARBITZAILEA - 21,37 9.081,73 1.864,43 3.727,47 880,42 15.554,05

XIII ADM. IK. MANDATU MUT. 16 ETA 17 URT. PIN. 17,01 7.227,88 1.483,84 3.727,47 746,35 13.185,55

Iragarkiaren kodea: F0605426