I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikitako Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izateko 2 lanpostu huts kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikitako Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izateko 2 lanpostu huts kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko 10. arauan xedaturikoarekin bat, lehiaketako epaimahaiak Jon Ander Pérez-Ilzarbe Saragüeta eta María Jesús Moreno Garrido izendatzeko proposamena aurkeztu du, lehiaketa gainditu duten izangaiak izateagatik. Deialdia 2005eko 148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 12an.
Iruñean, 2006ko apirilaren 25ean._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.
Iragarkiaren kodea: F0607197