57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MARTZILLA

Enpresak paratzeko inbertsioetarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2006ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Enpresak paratzeko inbertsioetarako dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, eguneratutako tarifak behin betiko onetsita geldituko da, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Martzillan, 2006ko martxoaren 31n._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0606562