II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
GALAR
Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik
Galar Zendeako Udalak, 2006ko apirilaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Getze-Galarko S-4 sektoreko lurzatien xehetasun azterlana, Carmen Garde de Miguel andreak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Getze-Galarren, 2006ko apirilaren 18an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L0606788