48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASCANTE

Birzatiketa proiektua hasiera batean onetsirik

Cascanteko Udalak, lehen alkateordearen apirilaren 3ko 61/2006 Ebazpenaren bidez, erabaki hau hartu du:

Lehendabizikoa._Cascanteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UER-12 birzatitzeko proiektua, Promociones Inmobiliarias MGM Cascante, S.L.k sustatua, hasiera batez onestea, eta lurzatiketak eta eraikinak egiteko lizentziak bertan behera uztea, harik eta birzatitze proiektua behin betikoz onetsi arte.

Bigarrena._Proiektua hogei egun baliodunean jendaurrean jartzea, alegazioetarako, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Udaletxeko oholean eta herrian hedatua den probintziako egunkari batean argitaratuta.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2006ko apirilaren 4an._Lehen alkateordea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0605773