II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ARAS
Obra lizitazioa
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Arasko Udalak, 2006ko martxoaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:
Kontratuaren xedea: Sol eta Norte karriketako zoladura eta ur hornidura eta saneamendu sareak berritzea.
Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.
Kontratazioaren aurrekontua: 384.119,02 euro (BEZa barne).
Enpresaren sailkapena:
_Sareak: E taldea, 01 azpitaldea, D kategoria.
_Zoladura: G taldea, 06 azpitaldea, D kategoria.
Behin-behineko bermea: 7.682,38 euro.
Proposamenen aurkezpena: Arasko Udalean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Arasko Udalean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko zazpigarren egun baliodunean, 12:00etan.
Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.
Bestelako xehetasunak: klausula administratibo partikularren plegua eta proiektua interesatu guztien eskura daude Arasko Udalean, bulego orduetan, eta Lizarrako Sericolor dendan (Urederra ibaia plaza, 7, telefonoa: 948 55 34 57).
Arasen, 2006ko martxoaren 30ean._Alkatea, José Manuel Sáenz Quintero.
Iragarkiaren kodea: L0605629