48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

621/2006 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2006-2007 kanpainarako gripearen kontrako txertoaren 126.000 dosi inguru erosteko gastua onetsi eta lehiaketa publikoaren bidez kontratatzeko adjudikazio espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, baldintza orokor hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: 2006-2007 kanpainarako gripearen kontrako txertoaren 126.000 dosi inguru erosteko lehiaketa publikoaren bidezko kontratazioa.

_Adjudikatzeko modua modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: gutxi gorabehera 567.000 euroko gastua, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularretan zehazten direnak.

Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera noiz igorria: 2006ko apirilaren 3an.

Lehiaketaren eta adjudikazioaren iragarkiaren publizitate gastuak adjudikazio-hartzaileak ordainduko ditu.

_Proposamenen aurkezpena: maiatzaren 25a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2006ko ekainaren 9an, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Klausula administratibo eta partikularren agiria lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 848 42 88 66 - 43 telefonoetan), eta Interneten, www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbidean (departamentuko kontratazioen atalean sartu).

Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoaren eredua: Kontratazioa arautzen duten orrietan ageri dena: I. eranskina.

Iruñean, 2006ko martxoaren 30ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0605558