48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

508/2006 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Tuterako Udalaren hiri garraioaren tarifak 2006rako onesten dituena.

Tuterako Udalak hiri garraioaren 2006ko tarifak onesteko eskaera aurkeztu du. Zerbitzu hori presako neurri fiskalei eta jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzekoei buruzko 7/96 Errege Lege-Dekretuan sailkaturik dago, 2. eranskinean (eremu autonomikoko prezio baimenduak), 2. tokian. 139. "EAOn" argitaratu zen.

2006ko martxoaren 31n egindako bilkuran, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren 22. artikuluko 2.d) idatz-zatian xedatutakori jarraikiz.

Merkataritza Zerbitzuak eginiko txostena ikusirik.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak apirilaren 21ean eman zuen 42/2005 Foru Aginduak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko zuzendari nagusien eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen aldi baterako ordezkoak izendatzen ditu, eta organoaren titularra kanpoan dagoenez gero,

EBATZI DUT:

1. Tuterako bidaiarien hiri garraiorako, 2006. urterako, ondoko tarifa hauek onestea:

_Billete mota: Billete arrunta. Bidaiaren prezioa (euroak): 0,50.

_Billete mota: Bonobusa. Bidaiaren prezioa (euroak): 0,32.

2. Tarifa hauek begibistan egon beharko dute ibilgailuetan eta pareta estalietan, irailaren 15eko 2807/1972 Errege Dekretuko 6. artikuluan xedaturikoa betetzeko.

3. Tarifa horiek Foru Dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

4. Ebazpen hau Merkataritza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako kontsumitzaile elkarteei eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Tuterako Udalari jakinaraztea eta adieraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko apirilaren 5ean._Kontsumo Zerbitzuko zuzendaria, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiaren ordezkoa, Joaquín Labiano.

Iragarkiaren kodea: F0606108