42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

851/2006 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 753/2006 Ebazpeneko akatsak zuzentzen dituena. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari, telefonista-ofizial eta koordinazioko operadore-ofizial izateko 130 lanpostu, C maila edo taldekoak, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, deialdiko 6.2 atala aldatu, hiru izangai dagokien txandara bideratu eta oposizioko lehenbiziko bi ariketak noiz eginen diren finkatu zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 753/2006 Ebazpenaren bidez (2006ko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, apirilaren 3koa), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari, telefonista-ofizial eta koordinazioko operadore-ofizial izateko 130 lanpostu, C maila edo taldekoak, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, deialdiko 6.2 atala aldatu, hiru izangai dagokien txandara bideratu eta oposizioko lehenbiziko bi ariketak noiz eginen diren finkatu zen.

Ebazpenean akatsak atzeman dira, administrari laguntzailea izateko 107 lanpostu huts betetzeko lekualdatze lehiaketan lanpostua lortu duten hiru izangai dagokien txandara bideratu behar baitira. Hortaz, azalpen zatian adierazi bezala zuzendu behar dira. Deialdi hori maiatzaren 9ko 111/2005 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Uztailaren 21eko 1800/2005 Ebazpenaren bidez 11 lanpostu gehiago eskaini ziren eta, azkenik, martxoaren 20ko 687/2006 Ebazpenak bukatutzat eman zuen prozesua.

Bidezkoa da, halaber, Blanca Antoñana Sáinz andrearen lanpostuaren izenarekin egindako akatsa zuzentzea. Epaimahaiko kide titularra da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari atxikia, baina ez da Psikologiako teknikaria, baizik eta goi mailako teknikaria.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 753/2006 Ebazpeneko akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari, telefonista-ofizial eta koordinazioko operadore-ofizial izateko 130 lanpostu, C maila edo taldekoak, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, deialdiko 6.2 atala aldatu, hiru izangai dagokien txandara bideratu eta oposizioko lehenbiziko bi ariketak noiz eginen diren finkatu zen.

Hona heme beste txanda batera bideratu diren izangaiak:

Cristina Alzuart Oteiza andrea, Alfonso Martín Pascal Ros jauna eta Ana María Sucunza Arrizurieta andrea, hasiera batean eremu mistoko izangaientzako txandakoak, non euskaraz jakitea merezimendutzat jo behar zen, plantilla organikoan halaxe ageri baitzen. Euskara jakitea merezimendu gisara baloratzen ez den lanpostuetan aritzen diren (euskaraz jakin beharra daukatenak barne) izangaientzako txandara igaro dira. Izan ere, lekualdatze lehiaketan lanpostu hauek lortu zituzten hurrenez hurren: 6620 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari atxikia, Iruñean aritzeko; 5016 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari atxikia, Iruñean aritzeko; eta 6830 zenbakiko lanpostua, Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Cordovillan aritzeko.

Bidezkoa da, halaber, Blanca Antoñana Sáinz andrearen lanpostuaren izenarekin egindako akatsa zuzentzea. Epaimahaiko kidea da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari atxikia, baina ez da Psikologiako teknikaria, baizik eta goi mailako teknikaria.

2. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2006ko apirilaren 3an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0605610