42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Birzatiketa proiektua behin betiko onetsirik

Gobernu Batzarrak, 2006ko otsailaren 20ko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehenbizikoa._Aurkeztutako alegazioei erantzutea, birzatiketa proiektua egin duten José Iruretagoyena Aldazek eta María Jesús Labiano Nuinek luzatutako txostenari jarraituz (otsailaren 16ko 304/06 erregistroko sarrera zenbakia), zeinak eranskin gisa biltzen baitu Mercedes Gómez teknikariak balorazioen gainean luzatutako txostena.

Bigarrena._Alegazioak ebaztea, lehenengo puntuan emandako erantzunari jarraituz, zentzu honetan:

1. Ezestea José Antonio Muerza Serra jaunak AR-17 eremu homogeneoko zenbait lurjaberen izenean egindako alegazioak (otsailaren 23ko 1919/05 erregistroko sarrera zenbakia).

Hala ere, 509 eta 513. lurzatien balorazioan egindako akats aritmetikoak zuzendu dira, izan ere 5 izan dira mertxikondoen produkzio urteak. Zuzenketa egin ondotik, balorazioa honela geldituko da:

_509. lurzatia: 13.244,96 euro.

_513. lurzatia: 4.696,65 euro.

2. Baiestea Ureztatzaileen Elkarteak egindako alegazioa (otsailaren 26ko 1923/05 erregistroko sarrera zenbakia): Lursailaren titularra Ureztatzaileen Elkartea denez, baietsi egin da aipatutako alegazioa eta ondorioz, aipatutako azaleraren titulartasuna aldatu eta adjudikazioak Ureztatzaileen Elkartearen alde ezarri dira.

3. Hein batean baiestea Joaquín López Esparza jaunak egindako alegazioa (abenduaren 26ko 1930/05 erregistroko sarrera zenbakia), zentzu honetan:

_Egindako akats aritmetikoak zuzendu dira, 42 baitira produkziorik gabeko zuhaitzak, bakoitza 20 euroan. Emaitza 840 euro da, ez 84 euro.

_Aintzat hartu da alegazioan erreklamatutako hormigoizko murrua, eta onartzen da bertan adierazitako murruaren balorazioa, 1.224,50 eurokoa.

Hirugarrena._Arau Subsidiarioak aldatzeko proiektuko aldaketa jasotzea, determinazio egituratzaileei eragiten baitie, hain zuzen ere herrigunearen inguruko lurzoru urbanizaezinetan eta AR-17 eremu homogeneoan (Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza kontseilariak abenduaren 20ko 600/2005 Foru Aginduaren bitartez behin betiko onetsia), Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren eskariz. Zehazki, aldatu nahi da udalez gaindiko dotazioko lurren erreserba, titulartasun publikoko etxebizitzak eraikitzeko edo bizitegietarako bestela erabiliko dena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Aginduaren 53.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Laugarrena._Behin betiko onestea San Adriango Planeamenduko Arau Subsidiarioetako herrigunearen inguruko lurzoru urbanizaezinetako eta AR-17 eremu homogeneoko birzatiketa proiektua, José Iruretagoyena Aldaz jaunak egina, José Martín Errea Rodríguez arkitektoaren laguntzarekin, eta proiektuaren egileari eskatzea birzatiketa proiektuaren testu bategina aurkez dezala, bertan onetsitako guztia bilduta. Orobat, erabaki hau egileari igortzea, behar diren ondorioetarako.

Bosgarrena._Laugarren puntuan aipatutako testu bategina aurkeztu ondotik, behar bezala eginbidetua, behin betiko onespenaren erabaki igorriko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Diario de Navarra egunkarira eta Udaleko iragarkien oholera, argitara dadin. Orobat, aginduzko jakinarazpena eginen zaie erregistroko jabe ukituei eta birzatiketa proiektuaren bi ale igorriko dira, behar bezala eginbidetuak, Lizarrako Jabetza Erregistrora, bertan inskribatzeko."

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 151. artikuluan ezarritakoak bere ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2006ko martxoaren 31n._Alkatea, Emilio I. Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0605507