42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PITILLAS

Kontribuzio bereziak hasiera batean onetsirik

Pitillasko Udalak, 2006ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, legezko kideen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen obra hauek finantzatzeko kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea: "Pitillas eta Murillo el Cuende bitarteko NA-5332 zeharbideko obra proiektuan sartutako kaleen zolaketa". Lan horiek Mairagako Mankomunitateak eginen ditu.

Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, alegazioak egin edo zergadunen administrazio elkartea era dezaten. Orobat, aditzera ematen da epe horretan ez bada alegaziorik aurkezten, espedientea zuzenean eta behin betiko onetsita geldituko dela.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, 2006ko martxoaren 20an._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0605223