42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

VIANA

Obra lehiaketa

Vianako Udalak 2006ko martxoaren 23ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, lehiaketarako deia egiten da honako kontratazio honetarako:

Kontratuaren xedea: aparkalekua eta oinezkoendako plaza egiteko obrak Udal Planeko UE-5 unitatean.

Obrak egiteko epea: 10 hilabete.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa bidezko prozedura irekia.

Hasierako aurrekontua, guztira: 2.359.897,89 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 47.197,96 euro.

Sailkapena: C taldea, 2. azpitaldea, D kategoria.

Agiriak: proiektua, baldintza teknikoen orriak eta administrazio klausulenak interesatuen eskura daude Rubio kopia-dendan, Iruñeko Bergamin kaleko 10ean, nahi dituzten agiri eta argibideak bertan eska ditzaten.

Proposamenen aurkezpena: Vianako Udalean, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, arratsaldeko ordu biak arte.

Lizitatzaile bakoitzak proposamen bat bakarrik aurkezten ahal du, eta ez da onartuko lizitazioaren xedeko proiektuan zehazten denarekin bat ez datorren bestelako aukerarik.

Proposamenak postaz igortzen baditu, lizitatzaileak zer egun eta ordutan egin zuen egiaztatu beharko du, eta kontratazio organoari hori bera jakinarazi, faxez edo telegramaz, betiere aurkezteko epea bukatzen den egun eta orduen barnean. Baldintza horiek bete ezean ez da iragarki honetako epetik kanpo iristen den proposamenik onartuko. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hamar egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren orrietako 7. klausulan aipatzen direnak.

Aurkezteko tokia: Vianako Udalaren erregistro orokorra.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Vianako Udaletxeko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun balioduneko 12:00etan. Ekitaldi irekia izanen da. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena .............................., helbidea ................., N.A.N. zenbakia: ......, merkataritza sozietate honen izenean eta hau ordezkatuz: .................... Ondoko obra kontratuaren lehiaketarako proiektuaren eta klausula administratibo partikularren orrien berri izan baitut: "Udal Planeko UE-5 exekuzio unitatean aparkalekua eta oinezkoendako plaza egiteko obrak"; lan horiek osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta diru honen truke: ......................... (BEZaren % 16 barne); alegia, hasierako prezioa % .......... beheratuta (............... euro).

Vianan, 2006ko .........aren ........(e)an.

(Izenpea)

Vianan, 2006ko martxoaren 24an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0605256